2008(e)ko abendua 18, osteguna

Santo Tomas tradizioan, xerrikia nagusi

Ez dugu iparraldean hunen ohitura handirik, nahiz eta orain ezagutzen ari den hegoaldean ospatzen den besta hau. ETBn zerrama eder bat ikusten dugu hautatua, eta txistorrak jaten dira denetan.
Santo Tomas egunean beraz xerrikia errege : alabaina, xerri hiltze sasoina dugu hemen gaindi ere, eta negu hotz mina haragia lantzeko garai hoberena da, gero urte guzian urinetan edota beste gisan kontserbatzera emaiten den xerriki goxoa preziatzeko.



On dagizuela !!!

2008(e)ko abendua 13, larunbata

Santa Luxi

Santa Luxi eguna
argitu gabe iluna



Abenduaren 13ko erran zaharra, eguraldiak egiaztatzen daukuna !

Ez etsi, egun batzuen buruan, jadanik sendituko da egunak pixkanaka luzatzen ari, kasu egiten badiozue behintzat.
Negu betean on da, uda, beroa eta argiari pentsatzea. Neri, Hairako oihanean dauden pago argitsu eta majestatez beteak gogora heldu zaizkit !

2008(e)ko abendua 9, asteartea

Les ailes pourpres, dokumental berria


Afrikan, Tanzania iparraldean, Natron deitu laku bat badago, miresgarria, "flamants" deitu xori arrosen babesleku.
Abenduaren 17an, zinema geletan agertuko da, ez huts egitekoa den dokumental arraro hau.




Naturaren misterioa, edertasunaren gozatzeko beharra dugu eta !

2008(e)ko abendua 5, ostirala

ISAKUTU, artisautza bultzatu

Langabezia azkarki emendatzen ari, industria hunkitua, hanbat enpresa gotor hetsiak. Zendako artisautza ez gehiagokorik lagundu ?
Lehen, eskulanbide parrasta bat bazen, mendea aldatu dela, baietz, badakit .
Geroztik, ikusten dugu mende berriak mugak badituela eta jokamolde berri batzu asmatu beharko ditugula.
Komertzio eta lan  ganbarek indar gehiago eman dezatela mikro lantegiak sortzen !


Isabelle Arresse-Igor (41 urte) bere gain hasi da duela 2 urte Pausun (Béhobie) eta aitortzen du ez dela ainitz lagundua izan ele ederretarik aparte, nahiz 3 000 € ko diru laguntza eskuratu duen (ez da hori beste mundukoa !)
Alta, zer esku trebeak, eta lana sorkuntza mailan !
ISAKUTU deitzen da bere tallierra, etxe barneko broderia lantzen du, nola paretetan, hala sofa eta jarleku edota holako mubleetan. Berak dion bezala, selauru-huste batean 8 € tan erosi jarleku bat berpizten ahal duzu beren eskuetan emanez geroz. 10 urte Tahiti ugartean egon ondoan, hango eta hemengo kulturetan du inspirazioa atxemaiten.
Artisautzaren aniztasuna eta sorkuntza sustatuz, lan mundu uniformal huni beste aurpegi bat eman diezaiogun !!

Agiña mendian

Igandean, 12:30tan Lesakako Agiña mendian haizatuko dira Mikel Laboaren hautsak. Jorge Oteizak aita Donostiaren omenez zizelkatu lanaren ondoan.
Gisa hortan, eskultura ederrak, biez bat, bigarren artixta bat omenduko du.

Hilen erritoetaz ari zaukularik, Aita Marzel Etchehandi beneditanoak gaitzesten zuen jendearteak mila oroitarri mendian ezar ditzan, gure arbasoen triku-harrietaz gain. Gure mendiek errespetu hartze baitute.

Aipamen hori egin eta, Xabier Leteren kantu xoragarri hunekin gogoetatzera uzten zaituztet, Leteren hitz barnakor hauek Laboa berak ere kantatu baitzituen,

Izarren hautsa


Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.

 
Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia:
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizbait erditu
hortan jokatuz bizia.

 
Gizonen lana jakintza dugu;
ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea.

 

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea:
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki
eukitzea zer den ona,
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona.

 
Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten:
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikiñak behingo erreta
bide on bat aukeratzen.

 
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
borroka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jakiz
ibiltzen joan direnak:
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiaztatuko dutenak.

Eta ametsa zilegiztatuz
egiaren antziduri
Herri zahar batek bide berritik
 ekingo dio urduri;
guztien lana guztien esku
jasoko dugu zuzen eta prestu
gure bizitzen edergai;
diru zakarrak bihotzik ez du,
lotuko dugu gogor eta estu
 haz ez dedin gizonen gain.

2008(e)ko abendua 1, astelehena

Mikel Laboa

Kantagintzaren monumentu bat joan zauku abenduaren lehen egun huntan, triste uzten daukula.

Mikel Laboaren ekarpena ezin neurtuzkoa dela erraiten ahal dugu, oraingo gaztek Laboaren kantuak ezagutzen eta kantatzen dituztelarik. Gizona joan baina bere obra hor betirako gozagarri eta sorkuntza iturri, izarren hautsen artean dirdiran !








2008(e)ko azaroa 30, igandea

Baionako apezpiku berria

Hogoi ta zenbait urtez apezpiku izan ondoan, Pierre Moleresek lekukoa pasa dio Marc Aillet 51 urteko apezari. Baionako katedralean du kargu hori hartu azaroaren 30ean.





2008(e)ko azaroa 29, larunbata

Durangoko azoka Abenduaren 5etik 8ra


Huna aurtengo azokaren iragarkia denak adostu behar lituzkenak  (feministak barne!). Eta jakizazue Abenduaren 8an Iparraldekoen eguna izanen dela hanbat ekitaldirekin. Dena dela, gehiago jakin nahi baduzue, zoazte Durangoko azokaren uebgunera : link

2008(e)ko azaroa 21, ostirala

"Gorrail azeria" Mixel Thicoiperen 2. obra MAIATZen

"Hotz-bero" bere idazlana aipatu nauzuen bloga hau ideki nuenean. Eta egia erran aurten irakurtu duten liburuen artean gehien maitatu dutan lana izan da.
Hara berritz MAIATZ argitaletxean heldu zaukula Mixel Thicoipe amikuztarra.

"Gorrail azeria"...hauxe titulu pullita ! nor da ba azeria ?

Kondaira bilduma hau Erdi-Aroan agertu "le roman de Renart" (orai renard idazten dena) liburuan oinarritzen da.

24 ixtorioetan, abereak jendea bezala mintzo dira: horietan gure azeria bixtan da, baina ere Kantagora oilarra, Lumabeltz belea, Kaxkabeltz sagarxoria eta beste andana bat..hots gure nortasun eta izaitearen mila aurpegi xuri-beltzak agirian ezarriz !

Haatik esperantza badugu, zahartzearekin Gorrail azeria zuhurtziz betetzen baita hauxe diola : "Basa haizea baino hobe haize eztia eta herra baino hobe maitasuna".

 

"Uzkinazo luma" Peio Jorajuriaren liburu berria

Urte ondar huntan, MAIATZ argitaletxeak 3 liburu berri aurkeztu ditu. Horietan HERRIA aldizkariko idazleburuarena.








 

Peio Jorajuria sortzez senpertarra Bidarrain ezkondua, 2 seme-alaben aita. Jadanik idatzi zuen liburu bat duela hamar bat urte Bidarrai herriari buruz.

Euskara hizkuntzaren zizelkari fina eta trebea, ageri da hitzak hautatuz ari dela, euskaldunek dakigun bezala ideiak irudikatuz ; sar-hitza argiak bezain zorrotzak idazten ditu bere aldi duelarik HERRIAren lehen orrialdean.








 

 

Liburu berri huntan,1990 eta 2001a arte hortan idatzi olerki, bertsu eta kondaira labur batzu dauzku eskaintzen, hirurogoi bat orotara.


Garai hartan bizi izan dituen gertakarietaz edo berdin aktualitateaz edota gogo-bihotzen oihartzun xortak. Ezagutzen dugunok bi hitzez erran dezakegu Peio euskalzale eta poeta dela.

Funtsean, tituluak eta liburu-azalak jada olerkari mundura garamate.

 

Ez dituzte egunek aski ordu izanen laster eskuratuko duten liburu hunen eta Mixel Thicoiperen liburu berriarekin batean irakurtzen hartzeko !

2008(e)ko azaroa 17, astelehena

Piarres Larzabalen omenez, mintzaldi eta kantaldi Azkainen

 



Azaroaren 22an larunbatean, bere sorterrian, Piarres Larzabalen heriotzearen 20. urtemugakari ekitaldi berezia antolatzen du Herriko etxeak Euskal kultur erakundea eta Euskalzaleen biltzarraren laguntzarekin.

Huna egitaraua:

16.30etan: Piarres Larzabalen antzerki zatiak eta lekukotasunak aurkeztuko ditu, bideoaren laguntzaz, Eugenio Arozena oiartzuarrak. (Bil Toki gela berotuan, Herriko Etxearen gibelean)

17.00etan: "Piarres Larzabal antzerkigintza 1950-1982- Antzerki identitaroaren paradigmak" lelopeko mintzaldia. Ixabel Etxeberriak irakasleak azaroaren 13an Bordelen pasa duen bere doktorego tesiaren lapurpen bat eskeiniko du lehen aldikoz jende aitzinean. Mintzaldi denboran Maite Deliart, Graxi Solorzano, Pantxoa Etchegoin eta Daniel Landart-ek Larzabalen idazki batzu irakurtuko dituzte.

18.30etan: Ahamen eta hurrupa bat Azkaingo Herriak eskainirik.

20.15etan: Kantaldia elizan. Lau xiberotar a cappella ariko dira: Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu, Jean-Pierre Luro eta Jean-Noël Pinque (sartzea urririk).



2008(e)ko azaroa 15, larunbata

Iparraldeko bertsularitza txapeldun


Santi Iparragirrek jantzi dio Amets Arzallusi txapela iparraldeko lehen txapeldunari bertsutan hauxe erranez, zortziek merezi zutela xapela baina krisi garaian ginaudela !

Prentsa guziak emanen dauzue final hunen berri, ez noa beraz gehiegi luzatzera.
 Haatik eta hori segura kristoin besta egun pollita izan dela eguerditik hasiz, aterbe karpa gainezka baizagon 250ez goiti bazkaltiarrrekin hegoaldetik jin jende andana batekin autobusez hurbildua. 4:00etan zabaldu dira Jai alai eko ateak eta 5etako 1 500 ikusliar bete dute pilota lekua. Zinez han izan behar zen giroa senditzeko : jendearen umorea, bertsu gosea, bertsulari gazteen ateraldietaz haiduru. Amets Arzallus eta Sustrai Colina salbu (jada Euskal herriko finalistetan izanak baitira alabaina), beste seientzat berrikuntza handia izan zen hoinbeste bertsuzaleen aitzinean aritzea maila hortako finala batean gainera.
Bai Santi Iparragirrek xuxen kantatu du, iparraldeko 1n xapelketan parte hartuz zer nolako desafio ederra gainditu duten, eta ez bakarrik larunbateko 8ek baizik eta Garaziko saiotik hasi Donibaneko finala eguneraino parte hartu duten 16 bertsulariek.
Ororen buru Bertsularitza dugu irabazle handia iparralde huntan.
Ondoko egunetan Euskal herria mailan serioski kondutan hartu beharko dituzte hegoaldekoek hemen gaindi loratu bertsulariak !

2008(e)ko azaroa 14, ostirala

Gure mendietako laborantxak bizi nahi

Oroit naiz  haur denboran Senpere eta Donibane Lohizune aldian, aitama laborantxaz bizi ziren baina parte bat bakarrik, ez baizen posible hortarik soilik bizitzea. Orduan, aita herriko langile zen eta amarekin batean kanpaña ere sei behiekin atxikitzen zuten. Bakarrik laborantxaz alderat ezin bizi jadanik garai hartan eta orain zer erranik ez !!!
Langile dena hilabete ondarrean paga segurtatua du (maiz haatik Smika baizik balin bada ere).
Laborantxan aldiz, hori ere ez segur !
Dela aro txarra, prezioen gorabeherak, gastu gehiago diru sartzea baino, hots buru hauste frango.
Ondorioz ainitzek, edo kanpoan hasten dira lanean hilabete saria segurtatzeko etxaldea hinki-hanka segituz, edo laborantxa arrunt uzten dute.
Horiek guziak kondutan hartuz ere, barnealdean dinamika bat eta nahikeri azkar bat badago laborantxaz bitzitzeko.
Frogatzat hor ditugu aurkezten daukuten ekoizpen geroz eta hobeagoak !
Eta gure mendi ederrak zertan gintuzke laboraririk ez balitz ?
Kanaldudek eskaintzen daukun bideo huntan, ikusten dugu Bankako hiru gazteen lekukotasuna :
 

Kanalduderen bideoa


Goretsi nahi nintuzke hiru gazte hauek erakasten daukutena : garai beltz edo "grisetan" gaurregun bezala, esperantzari eta auzoekilako anaitasunari atxikiak direla !

2008(e)ko azaroa 10, astelehena

Bertsularitza aipagai Mixel Itzaina eta Eneko Bidegain-ekin

Bertsularitza mundua inarrosia izan da asteburu huntan Ernest Alkhat  57 urtetan gertatu pausatzearekin.
Aldi berean,  iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteak datorren asteburuan iraganen den Donibaneko finala prestatzen ari !
Bi gogoeta egiteko astia har dezagun ETBk Hitzetik Hortzera bertsu emankizunean berriki zabaldu elkarrizketa barnakor hau entzunez.
Mixel Itzaina aldudarra pertsonai bat da bertsularitzan ; Bertsulari famatuenak gurutzatu dituenak, ba gai emaile gisa edo epaile berdin saio antolatzaile - berak zuen Xalbadorri omenaldia antolatu -.
Huna Eneko Bidegain urepeldar artzainaren semebitxia edo bilobarekin egin elkarrizketa :



Ernest Alkhati omenez

2008(e)ko azaroa 4, asteartea

MIHIMENA sorkuntza Miarritzeko "Gare du Midi"n azaroaren 11an

Baigorriko Arrola dantza taldeak urte bat eterdiren prestakuntzaren ondotik joan den udaberrian eman zuen Mihimena ikusgarri berria Baigorrin.
Dantza, kantua, ikus-entzuna, antzerkia mahasti lanarekin parezkaturik, alabaina Irulegi eremuetan daude eta.
Bideo huntan Jeannot Tambourinek delako mihimena mahats lotzeko erabiltzen zen esteka aurkezten dauku :


Kanalduderen bideoa - 2008/03/12


90 bat parte hartzaile taula gainean adin guzietakoa, ez zen ez afera ttipia izan sorkuntza hori muntatzea. Pentsu zen bezala, arrakasta bildu zuen eta galdera izan zen ea berritz emanen zutenez edo kostaldean edo hegoaldean.
Ikusiz galdegiten duen guzia, eta proposamen egokia Biarritze aldetik etorri da "Herri soinu" , Iparraldeko gaiteroak eta "Biarritz evenement" elkarteen ganik "Bihar Herri" festibalakari (1. edizioa).

Beraz azaroaren 11an, 18:00etan Gare du Midi delakoan MIHIMENA ikusgarria. Txartelak salgai Biarritz Tourisme-n.
 

2008(e)ko azaroa 3, astelehena

Iparraldeko bertsu xapelketaren finala azaroaren 15ean


Ikusiz 3 finalaurrekoen arrakasta, ez da dudarik finalean jendetzea eta giroa izanen dela, gehiago dena eguerdiko bazkarian gozatzeko eta - berotzeko ! - aukera emana baitzauku.

Huna beraz erabakita geratzen zaukula nork duen parte hartuko azaroaren 15ean Jai-Alai pilota-lekuan :


Amets eta Maddalen Arzallus, Sustrai Colina, Karlos Aizpurua, Odei Barroso, Miren Artetxe, Xumai Murua eta Ekhi Erremundegi.
Azken hunendako tinki- tinki izan da Mixel Aire Xalbador -ekin puntuazioa berdina baitzuen, haatik Ekhi-k 3garren bururatu du Urdiñarben eta Xalbador II.k  4garren Luhoson.

Dena dela orain, 8 bertsulariek finala prestatu behar !
Pentsatzekoa da giroa badela Arzallusen familian, aita bertsularia, seme-alabak ere, eta ama horien erdian zertan dabil ?
Interes handiko saioaren mentura betiere, txartela jadanik xakelan daukat, bazkariarena ere nola ez,
eta zuek ?...komendio bakar bat... erna !!!

2008(e)ko azaroa 1, larunbata

www.saiak.com, elkartearen ispilu berria

Datorren urtean, Saiak elkarteak 30 urte ospatuko ditu. Euskal Herriko harrapariak ikertzen eta zaintzen laguntzen du. Gehienak babestuak, orain kopuru murriztuan daudenak eta desagertze arriskuan.
Uebgune berriak hegazti hauen aurkezpena egiten dauku, internet sarean diren beste gune interesgarri batzuekin loturak eskaintzen ere, besteak beste hegaztien migrazioaz .

Hegazti arraroetan, adibidez, huna ugatza hezur hauslea (gypaète barbu casseur d'os) :


Pirineo alderdi huntan 29 ugatz bikotekide bakarrik kondatzen dira. Jakin behar da hegazti hunek 30 urte irauten ahal duela, haatik 7 urte beterik behar ditu bederen lehen umea egin aitzin eta 9 hilabetez kafian ume berria zaindu behar du bikoteak.

Komendatzen dautzuet saiak elkartearen gunera itzuli bat egitea, ohartuko zirezte ez ditugula xori eder horiek kasik batere ezagutzen. Naturak mila perla eskaintzen eta gu maiz itsu !

Elkarteak  bere ikerketa lanak garatzeko kideak bilatzen ditu.
Bi motako laguntza ekartzen ahal duzue :
-  urteko saria eman (gutienez 3 € besterik ez da galdegiten), eta artetan elkarteak antolatzen duen ibilaldian parte hartzeko aukera izanen duzue - ez da ornitologo edo partikulazki aditua izan behar  ez eta mendizale apuntakoa - nik hasteko izena eman dut ) ;
-  elkartekide bihurtzen zirezte eta aldi berean nahi duzue zainketan lagundu ,  erran lekuetatara joanez harraparien begiztatzera, notak hartzera eta berdin xantza ainitzekin argazkiak hartzera (hor nere senarra interesatu da !)

Ea artikulu xume hunen bidez Saiak elkateak kide berri batzu lortzen dituen !!! ( eta ez ahantz link  klik egitea)

2008(e)ko urria 24, ostirala

Jorge OTEIZA eskultorea

Urtebetetzek hauxe dute grazia, parada emaiten baitaukute oroitzeko, aipatzeko, berdin ezagutzeko.
Eta egun hauetan ainitz aipu da Oteiza eskultorearen sortzearen 100. urtemuga.


Bai bistan da izena lotuko dugula Donostian ikusi eskultura handieri (argazki huntan Oteiza ageri da preseski bere artelan baten aurrean) bai eta ARANTZAZUko santutegian asmatu eta sortu dituen eskultura erraldoieri (beherean apostoluak santutegiko fazadan ageri) :


Betiko datuak eta ibilbidea aipa ditaizke, prentsa guzian aurki ditzakezuen datu berak funtsean, haatik internet sarean aurkitu dutan bideo hau dut gustukoena, Oteiza bera erakusten baitu (erdaraz mintzo ez baitzakien euskara nahiz Orion sortua eta jatorriz nafartarra). Gizonaren sua, indarra eta barne bizia ager-arazten duen dokumentu arraroa, bere alde mistiko eta razionalistekin  :


Nago ez direla aski izanen antolatzen diren ekitaldiak aparteko artista hunen jeinu guzia zilatzeko (hori baitute artistek, sorkuntza eremuak barnatzean eta jorratzean urrunago eramaten baigaituzte, egunerokotasun arruntetik baino aise urrunago, ortzi muga baino haratago oraino, poetak eta mistikoak bezala) !

Georgiako MZETAMZE kantari emazte taldea Azkainen urriaren 31an

Euskal Kultur Erakundeak komitaturik zonbeit egun pasatuko dituzte MZETAMZE taldeko georgiar emazteak hemen gaindi.

Azken urte hauetan EKEk euskal kulturaren eta munduko lau hegaletan dauden beste kulturen arteko trukaketa lantzen du, hala nola Georgia eskualdearekin gauzatua duen  harreman barnakorra. Duela 2 urte hemengo kantariak harat joan baziren, aldi huntan Mzetamze emazte taldea hunara komitatua izan da.



Garai huntan arrakasta gaitza biltzen duen  Euskal Herriko Abesbatzen Nazioarteko Festibala kari Azkaingo elizan entzuten ahalko ditugu (eta ikusten ahal !!) urriaren 31an ostiralarekin 21:00etan,  lehen partean Beñat Achiary eta Jesus Aured arituko zauzkigularik.
Kaukasia menditsua eta Itsas Beltzaren artean kokatua den herrialdeko ohiturazko kantuak emanen dauzkigute : besta, dolu, lo kantu edo lan kantu. Polifonia berezia, jantzi arraroak ba kolorez ba formaz (bai zinez ederrak).

Huna  taldearen harat-hunatak hemen gaindi :

2008ko urriaren 29a

    * Taldearen heltzea Baionara eta ongi etorria Euskal Kultur Erakundean.

2008ko urriaren 30a

    * 18:00 - Donibane-Lohizuneko Herriko Etxea
      Mintzaldia : Nato Zumbadze, etnomusikologoa Tbilissiko Kontserbatorioan eta Mzetamze taldeko zuzendaria.
      Gaia : "Georgiar polifoniak" (georgieraz frantsesezko itzulpenarekin).
      Philippe Oyhamburu-ren hitz hartzea (Tbilissin egin dituen birak kontatzeko).
      Euskal Herriko Abesbatzen Nazioarteko Festibala kari.

2008ko urriaren 31a

    * 10:00 - Baionako Musika Kontserbatorioa
      Topaketa-trukaketa Baionako Kontserbatorioko ikasleekin (ohiko musiken saila)
    * 21:00 – Azkaineko Eliza
      Mzetamze taldearen kontzertua
      Lehen partea Beñat Achiary eta Jesus Aured-ekin
      Euskal Herriko Abesbatzen Nazioarteko Festibala kari.


2008ko azaroaren 1a

    * 20:00 - Hondarribiko Eliza
      Mzetamze taldearen kontzertua
      Hondarribiko Udaleko Kultura Zerbitzuaren partaidetzarekin

2008ko azaroaren 3 eta 4a

    * Heleta - Bi egunez, "Itsasoa" kultura-ostatuan - Traboules konpainia
      Trukaketa-egonaldia Mzetamze taldearen eta Maddi Oihenart-Kattalin Indaburu-Céline Mounole hirukotearen artean; topaketa Heletako ikasleekin

2008ko azaroaren 4a

    * 21:00 - Heleta - "Itsasoa" kultura-ostatua
      Kontzertua Mzetamze taldearekin eta Maddi Oihenart-Kattalin Indaburu-Céline Mounole hirukotearekin
      Traboules konpainiaren partaidetzarekin

Egia asteburu guziz eta aste egunetan berdin zernahi ekitaldi antolatuak direla gure Herrian, eta maiz nora joan ez jakinean etxea gozatzen dugula. Baina aldi huntan komita luzatua zauzue eta ez zauzue dolutuko Georgiako emazte kantari hauen ezagutzera hurbiltzen bazirezte ; nork zuen erraiten berriki euskaldunak ez zirela idekiak ?

2008(e)ko urria 23, osteguna

Pier Pol Berzaitz xiberutar literatur altxorraren erakusle

Jadanik iragarri bezala, xiberutar kantari famatuak XVII. mendeko Arnaud Oihenart idazlearen maitasun olerkiak eskaintzen dauzkigu berriki Elkar argitaletxean ateratu diskan. Huna berak aurkezten daukula aspaldiko olerkaria eta bere obra poetikoa, aldi berean ere  disko hau osatzeko eraman duen lanaren berri emanez  :

2008(e)ko urria 20, astelehena

Onddo beltza gaitza !!!

Aaaaaaa!!!!!!!.... gure Inakiren balentria !!!



Onddo sasoina eta , baden edo ez den, betiko galdera...eta ibili gabe ezin trenka !
Huna beraz gaur  Iratiko oihanera abian zauzkula aitasemeak.
Eta ederrena nork atxemaiten ? Inaki semeak eta ez entraalekoa !
1,250 kilokoa, zapela gapelu baten pare !


Aree... beste argazki bat zueri bakarrik erranez afari on baten egiteko mentura dugula Pialenbordan !

2008(e)ko urria 18, larunbata

Iparraldeko Bertsulari xapelketa - Garaziko bertsu kanporaketaren berri

Lehenaren lehena erran ditaike, lehen Iparraldeko Bertsulari Xapelketaren lehen saioa Garazin iragan da beraz urriaren 18an Vauban zinegelan.
Sala betea, eta gehienik harriarazi nauena hauxe : ze gazteria hurbildu den, ba haur ba gazte. Egia erran taula gainean ziren bertsulariak gazteak izanki, gazteak gaztea tiratzen du .
Eta jadanik hortan berean uste dut antolatzaileentzat kausitze bat dela : entzuna nuen ere Odei Barroso parte hartzen duen bertsulari gazteak erraiten ongi litaikela xapelketa hunek publiko berri bat eta gazteria erakartzen balitu.
Nik hasteko, ez dut bertsu saiora joaiteko ohiturarik eta loriatu naiz.



Hemen ikusten ahal dituzue Maritxu Lopepe gaia emaiten Maddalen Arzallus-i eta Kritine Txoperenari. Gibelean ezkerretik hasita : Gillen Hiribarren, Xan Alkhat, Xumai Murua eta Sustrai Colina.

Oro har saio ona, freskoa, gaien aldetik denetarikoa, ni bezalako ikusle berriari, zinez atsegina izan zait segitzea.
Pronostikoetan, Sustrai Colina eta Maddalen Arzallus ziren aipatuenak eta bistan dena Sustrai bezalako batek jadanik taula gainean eta mail hortan ohituta dagoela.
Sailkapenean biak puntuazio berdinarekin lehen atera dira eta hirugarren Kristine Txoperena  : hau beraz Urdiñarbeko hirugarren kanporaketan parte hartzeko parada izanen du eta  bertze xantza bat gehiago Donibaneko finalera iristeko.
Erran behar dautzuet gehien gustatu zautana nor den : Maddalen Arzallus. Izpiritu ernea, laster heldu zaio errefera, aldi berean ez da axaletik ari, mamia emaiten dio bertsuari, ageri da ere ez duela hortan gelditu nahi. Iparraldeko lore hunek merezi luke hegoaldean loratzea, badu ere bestalde boz xoragarri bat eta aireen aldetik ze errepertorioa !(funtsean denek erakutsi daukute berritze ederra badela alde hortarik).

Bai zinez, ageri zen Garazin bertsularitzak emanikako aurrera pausuak eta bertso eskolen eraginez lortu berritzeak.
Teknika xorta, dohaina eta lan asko !
 Bide on hasitako bertsulari  gazteri ! ohore egiten diete heien aitzinekoeri eta gure kulturaren zutabe nagusia den bertsularitzari.

2008(e)ko urria 15, asteazkena

Piarres Larzabal-en IBAÑETA antzerkia Saran

1968an taularatu zuen lehen aldikotz Ibañeta antzerkia Piarres Larzabal apezak, Orreagako  Karlomañoren gudaldia gaurko aktualitateari uztartzen zuela.

40 urte geroago, P.Larzabalen heriotzearen 20. urtemugakari Oztibarreko Antzerki taldeak Ander Lipus bizkaitar zuzendari artistikoaren laguntzarekin Ibañeta antzerkia eskaintzen dauku.
Jadanik 2 aldiz emana izan da urriaren 3an eta 4an Larzabalen. Aldi huntan Saran emana izanen da urriaren 19an igandearekin 17:00etan Lur Berri salan. Jakizazue bestalde mintzaldi bat antolatuko dela azaroaren 22an Azkainen (bainan gerokoa gero!)

Huna Kanaldude herri telebistak bere uebgune berrituan zabaldu bideo hau :

extrait pour code de vidéo....

2008(e)ko urria 13, astelehena

IRATZEDER otoizlari eta olerkaria pausatu da

Astelehen huntan hedatu da berria, Belokeko frailetxean aspalditik ezindua zen Iratzeder Aitea Xabier Diharce pausatu dela 88 urtetan. Donibane Lohitzunen sortua aita Putxutegikoa ama Arbonakoa.
Bere euskaltasunaz jabetu pundutik euskalzale bezain otoizlari izan da : Jainkoarekin batean  Herriaren amodioa ukan du, berak zion bezala.
21 urtetan Belokera sartzen da Uztaritzen eta Baionan ikasketak segitu ondoan, 1948tik goiti 20 urtez frailegaien moldatzaile, 1972an aita Abade izendatua da.
1967az geroztik euskalzain oso.
Idazle oparoa : Biziaren olerkia, Biziaren gudaldia eta beste hanbat euskal-lan argitaratuak : "Aintzina"n, "Gure Herria"n, "Otoizlari"n. 2 antzerki : "Mortutik oihu" (1947), "Fededun Arbasoa" (1977). Azken hau haatik ez oraindik argitaratua.



Lan aipagarrienetan : aita Lertxundirekin 1963an salmo guziak euskararatuak. Batikano II. kontzilioa aitzin ere hasia zuten lana eta liturgia berritze mugimenduan euskarara itzultzea izan du xede nagusia.

Hanbat eta hanbat erran ditaike Iratzeder-ez oraino. Otoitz gizona gain gainetik .

Harzkizue bere liburuak bereziki olerki liburuak (batzu kantu bilakatuak dira). Huna olerki bat 1997an "Biziaren gudaldia" liburuan agertu olerki hau :


Euskara ukatzen duen...

Euskara ukatzen duen Euskalduna
ez da gizona.

Sistu-airerik ez badu,
zer da xoria?
Argi-dirdirik ez badu,
zer, iguzkia?

Ardi-joarerik ez badu,
zer da etxola?
Bihotz-pilpirik ez badu,
zer, xaramela?

Euskara ukatzen duen Euskalduna
ez da gizona.

Amets-lillurik ez badu,
zer da gau-loa?
Uhain-jauzirik ez badu,
zer, itsasoa?

Moltsak dirurik ez badu,
zer da irria?
Iturbururik ez badu,
zer, iturria?

Euskara ukatzen duen Euskalduna
ez da gizona.

84/11/7
eta famatu hau Elaudi taldeak kantatzen daukuna :

Gizonak… balaki

Gizonak isiltzen balaki,
nasaiki baluke naski
bere bizian olerki.

Gizonak sinesten balaki,
noiz-nahi lezake hunki
Jauna berekin ibilki.

Gizonak maitatzen balaki,
gozoki lezake aurki
zoin den bizia olerki.

Xabier Diharce "Iratzeder"

2008(e)ko urria 11, larunbata

Lehen Iparraldeko Bertsulari Xapelketa abian

Udazken huntan, bertsularitza mundua harro-harroa izanen dugu lehen aldikotz iparraldeko bertsulari xapelketa antolatzen baitu Bertsularien lagunak elkarteak. Azken 20 urte hauetan bertsu eskoletan egin lanaren lehen fruitu emankorra.

Probintzien itzuli bat egiten badugu, Bizkaian 2002an antolatu ziren txapelketak, Gipuzkoan Araban eta Nafarroan 2003an. Preseski Nafarroako xapelketa horietan zuten iparraldekoek parte-hartzen Euskal Herriko finaletara joan aitzin (sailkatuak balin baziren).

16 bertsulari lehiatuko dira, zaharrenak Xalbador II. 64 urte eta gazteenak Odei Barroso 20 urte dituela.
Parada ezin hobea eskainia zauku bertsularitzaz interesatzeko eta euskal poesiaz gehiago ohartzeko : altxor zinez arraroak dauzkagu gure kultur ondarean.


Jadanik hitzordua atxikia dut egutegian eta joanen naiz gure azkaindarra (Xumai Murua) eta bistan dena besteak ere sustengatzera !
Xehetasun guziak ibertsu. com gunean edo berdin Euskal Kultur Erakundearen uebgunean : link

2008(e)ko urria 10, ostirala

eitb.com uebgune berriaren aurkezpena

Urriak 10, ostirale huntan 18:00tan estreinatu da eitb. com  uebgune berria  hanbat berritasun dakarzkinak.
Aldi berean ere ETB3. kate digitala (ez dugu hemen oraino ikusten ahalko TNT bezalako tresnatxo bat behar bailitaike TDT deitua, ongi ulertu dutenez, eta mementuan Hegoaldean %8k dute errezebituko).
 Ez daude gibel euskaldunak teknologi berrien atal zabalean eta mugikorrean. Treina martxan hartzea hobe, aurrerapenak laster aldatzen baitira  mundu hortan , bestela frango kaia bazterrean egonen baitira.

Nik hasteko eitb24.com baliatzen nuen egunero informazio gune bezala (kasik gure AFP zela erran ditaike) ; beraz eitb.com gunean oraino informazio eta atal gehiago aurkituko dut. Egia erran, berriak interneten irakurri ondoan eta irratiak entzun ondoan, ez diot  -kasik-  so egiten telebistari (interneten salbu !)...beha....







2008(e)ko urria 8, asteazkena

Gotzon Garate jesuita euskalzalea eta idazle joria zendu da

Urriak 8, berri hau irakurtu dut eitb24.com gunean eta hunkitu nau, oroitzapenak gogorat etorri zaizkit eta berehala.
Duela urte batzu, Mixel Lekuona apeza gidari  eta antolatzaile (bera osagarri onean zelarik oraino) bizpahiru eguneko itzulia egiten ginuen iparraldetik hegoaldea hobeki ezagutu beharrez.
 Urte hartan, Bizkaian barna ibili ginen eta Bilbon Deustoko unibertsitatea bisitatu preseski Gotzon Garate-rekin. Ze gizon argia, gain-gainetik jakintsuna !  Esplikatu zaukun zenolako ikerketa lanak egiten zituen, New-York-era erregularki joaiten zela ...etabar luze bat hemen ezin kondatuzkoa...ondoko bideoak xeheki aipatzen daukuna zorionez...
Oroit naiz partikulazki anekdota ttiki xume batetaz : aitortu zaukun bizi erritmo arrunt zehatza zaramala (funtsean apez edo fraile baten bizia bezala) : erran nahi baita, goiz-goizik jeiki eta lanari lotu baina arratsetan berdin goiz-goizik ogeratu "oiloak bezala" zionaz ! Merexi du idatzi dituen liburuak irakurtzea, denetarik baititu ere idatziak polizia-eleberriak besteak beste eta Euskal Herrian berak bildu atsotizak... Agur Jauna !









2008(e)ko urria 7, asteartea

Juan Mari Arzak euskal herritar unibertsala

Urriaren 7an Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Euskal Herritar unibertsalaren saria sukaldari ospetsuari eman dio. Ez dio horrek burua berotzen, ez pentsa ere,  gehienik gozatzen duen platera hauxe dela bi arroltze biperrekin , baina baserrikoak denak !!!, huna etb-n eman duen elkarrizketa :


Pastore Lore Azkainen urriaren 12an


Aurten ere, egitarau aberatsa 5. edizio huntako :

Larunbat arratsean, Bollendorf eta Azkaine arteko uztartzearen meza.
Igandean, urriaren 12an :
- 7etan, Larrunen, harrobiko aparkalekuan hitzordua pottokazain eta bolondresentzat.
- 9:30etan : pottoken bilketa Larrungo mazeletan eta Herrira jaustea.
- 10etan : Herrian : joaldunen eta dantzarien desfilea  2008ko sagar erreginarekin (aurten Cecile Gonzalez dugu) Sagarta-Sagarnoa kofradiarekin. Euskal dantzak Ximeldegi ondoko soroan. Pottoken allegatzea zaldunez inguraturik. Lehiaketa Frantziako "haras" zalditokiak epaile.
- 11etan : "Bronco Mosca" Wanekia taldearen ikusgarria ( cowboy-ak zaldiz).
12etan : bazkaria herriko ostatuetan.
- 15etan : WESTERN ikusgarria : mustang eta zaldi indianoa.
- 15:30tan : harri altxatzea Sebastien Marticorenarekin. Joseba Otaegi aizkolaria. Sagar tinkatzea Sagarta-sagarnoa kofradiarekin.
- 16:30tan : Primaderan taldearen kantaldia.

Egun osoa : Azkaingo baserrietako behi, zaldi eta ardiak ikusgai. GAPAL erakundeari esker : oilo, lapin, uso... Tokiko ekoizpenak (gasna, eztia...). Joaldunak. Ihiztarien lana ingurumenean. Marinelen eta itsas eskolaren lanak. Haurren marrazkiak.
Eta ahantzi gabe, jan-edateko turismo bulegoko karpa.

Azken edizioetan bezala  eguzkia lagun badugu, besta herrikoi apartekoa dudarik gabe !

2008(e)ko urria 4, larunbata

Pier Paul Berzaitz-en disko berria

Muskildiko kantariak disko berri bat plazaratzen du Baionako Elkar dendan urriaren 9an aurkeztua izanen dena.



Arnaud Oihenart (1592-1667) olerkari zenaren poemak
  musikatu ditu. Idazlearekin batean bere olerkiak deskubritzeko okasionea, Xiberutar kantariaren artista talenduekin batean.
Bi arrazoin ezin hobeagoak arreta handiz udazken fruitu gozo hau goaitatzeko (Durango hurbiltzen ari dela ageri da !)



Euskalzaindiak 90 urte - XVI.Biltzarra Iruñean


1918-1919.....2008-2009 Euskalzaindiak 90 urte. Adin ederra ! Erakunde ospetsuak ospatuko duen urtebetetzearen lehen ekitaldia XVI. Biltzarra izanen da Iruñean  urriaren 6etik 10era Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean.

Pirinoetako hizkuntzak : lehena eta oraina. Mendi katean aurkitzen diren hizkuntzak, euskara, okzitanoa-kaskoina, aragonesa eta katalana aztertuak izanen dira. Hitzaldiak euskaraz, espainolez, frantsesez etabar...egitarau trinkoa, aberatsa Euskalzaindiaren gunean xeheki aurkituko duzuena link
Egitarauaren aniztasuna ilustratzeko, adibidez urriaren 8an literatura aipagai izanen da, Aurelia Arkotxa euskalzain berriak "ibilaldi poetiko bat Pirinoetan" eskainiko du eta Aingeru Epalzak "Hartzaren bortz hatzak". Arratsean, Bernardo Atxagak euskal poemen irakurketa eskainiko du emanaldi artistiko batean.

Harrigarri da bestenaz gure Herri ttiki huntan zenbat ekitaldi desberdin bezain aberats antolatuak diren ! eta ez bakarrik baina partzuergoan auzoko Herrialdekin .

2008(e)ko urria 3, ostirala

Zapatagintza Hazparnen : zakua hustu

Eihartea Hazparneko kultur elkarteak urriaren 4etik 12ra zapagintzaren garaiaz jabetzeko parada eskainiko diote herritarrei.
 Alabaina, garai aberats horren ondotik ez da errex izan , familia ainitz lantegietan enplegatuak baitziren, askorentzat diru iturri bakarra, hortarik landa herria bera pobretu baita dirustatze publikorik gabe haren funtzionamendurako. "txoke" hori irensteko garai horren dolua egin behar !

Patxi Arotzarena Herriko etxeko axuanta entzun dut irratian aste kulturalaz mintzo : hauxe zion herritarrek "zakua" hustu behar zutela berriz beste zerbaitekin betetzeko. Preseski, hori da Eihartzearen helburua eta askotan memoria edo ondarea aipagai direlarik, askok uste dute behako "paseista" dugula. Ezin da aitzina begiratu eta geroa eraiki, erroak eta oinarriak sendotu gabe. Haritzarenhedaduran, aldaxketan eta hostoerietan berehala ageri da erroak sanoak dituenez ala ez, eri denez edo eihartzen ari.

Konkretuki, lekukotasun bilketa bat eraman dute Hazparnen (alabaina aste hori antolatzean ohartu baitira kasik deusik ez zela) tokiko eskolak, langile eta nagusi ohiak, Radiokultura, mediateka, Historia komisioa, hots ahal bezain bat jende inplikatuz.
Programari buruz, ez naiz xehetasunetan sartuko, beha Eihartzea kultur elkartearen gunean :

link


Hazparnen zapagintza izan bada,  beste industria mota batzuk markatu dute ere gure Herria : hor, ezpartingintza (eta lekuko naiz, hogoi urtetan artisautza horretan desagertua den ofizio batean ari bainintzen) ; han, kontserbategiak eta gogoan ditut Donibane eta Ziburu aldekoak. Zenbat jendek ez dute industria hortan parte hartu !
Alta garai horiek ez dira hain urrun eta merexiko luke Hazparnen eraman duten urratsa beste gune hauetan egitea.
Oraina irakurtzeko, gakoak iraganean gordeak !!!!!!!

2008(e)ko iraila 30, asteartea

Bihotz Bakartien Klubaren aurkezpena

Eitb kulturan eginikako bideo huntan xeheki aurkeztua da literatur elkarte hau. Arakalak ikuskizuna antolatu ondoan orain Katamalo ikuskizuna zabaltzen dute poesia eta musika uztartzeak gogoetak sor ditzan (horixe nauzuen jadanik aipatzen azken artikuluan). Gotzon Barandiaran eta Maialen Lujambiok idatzi testoak, Gorka Urbizu eta Alex Arregik musikatuak.
Aurkezpen adierazgarria, ez kontutan hartu haatik amaieran eman datuak (pasatuak baitira bistan dena !) hortaz aparte taldeko lagunek biziki ongi azaltzen daukute beren xedea eta nundik-noratekoak :



2008(e)ko iraila 29, astelehena

Katamalo ikuskizuna zuzenean : disko berria "Erantzi"

Goiz huntan, lanerateko bidean autoan Gure Irratia piztu eta "...hau ze kantu ederra !....nor dira ba ?..." ixil ixila entzun dut, adi adi... gitarrak, biolina, musika ongi neurtua melodia eta hitzekin, interpretazioa biziki ona... sorpresa ederra !!!
" le vrai coup de foudre !"



Katamalo Bihotz bakartien klubaren 2. ikuskizuna  da, zuzenean grabatua Gernikan uda huntan. 7 musikari ta kantari finak, gazteak, onak... hitzak edo hobeki erran poemak xoragarriak...


Gaztelupeko hotsak disketxean argitaratu disko huntarik, huna jasta "iruntzi dana" kantua :



eta hau : "ez dezala mikrofonoak agindu" kantua :



Poesia, musika akustikoa, 7 gazte hauek heldutasun gozoa eskaintzen daukute , partikatu nahi daukutena emaiten duten kontzertuetan, urrian adibidez Donostian ditugu...

2008(e)ko iraila 21, igandea

"Fête de la Corniche 2008" irailaren 27an eta 28an

3garren urtearendako antolatua den ekitaldia.
Gure euskal itsas bazter paregabearen hobeki deskubritzeko eta ororen buru ahal bezain ongi zaintzeko.
Frantzia kosta parte guzian, luze luzean itsas bazter salbai aire naturala badago, miresgarria, itsasoa eta arkaitzen arteko borroka, haizearen eragina landare berezituetan, fauna partikularra ere... zonbat edertasun !
Izan dira garai batez etxe eraikitze,  turismo gehiegikeriak eta holako... Eta kontzientizatze mugimendu bat hasi da ingurumenari buruz, zorionez eta beharrik artetan gizonak zentzu pixka bat badaukala  !!!



Beraz, konkretuki konzientizatze mugimendu hori gure itsas partean ageri da bereziki indar handiak emaiten eta emanen baitira (beha Pays basque 2020 gogoetaldia) ingurumenari buruz.

Asteburu huntan, autorik ez "corniche" deitu itsasbide famatu hortan. Oinezkoak nagusi, xirrindulariak, zaldi-karroak eta trein ttikiak...piknika hartu eta jo aitzina !









Animazio andana bat luze luzean : musika, dantza, tallier desberdin frango... hala nola "four solaire" eguzki labe bat eraikitzea...

Larunbat arratsaldean, mahai inguruak garapen iraunkorraz, Urruñako laborantxaz, turismoaz...

Igandean : Abbadia inguru guzian hanbat ekitaldi, artistikoak, ludikoak, kulturalak, didaktikoak...



Xehetasun guziak kontseilu orokorreko uebgunean hemen klikatuz :

link

2008(e)ko iraila 14, igandea

Itsas Begia Ondarearen egunakari

Irailaren 20ean eta 21ean Ondarearen egunak ospatuko dira han eta hemen mila aurpegi hartuko dituztela.
Donibane Lohizuneko kaian Itsas Begia itsas ondarea zaindu beharrez buru ta belarri ari den elkarteak hitzordua luzatzen dauku.



Irailaren 20ean, larunbatarekin, 10:00tatik 18ak artian elkarte kideak publikoa errezebituko dute hanbat animazio zabalduz.
Horietan, aipa dezagun Mikel Epalza apezak kudeatzen duen Altxa Mutillak aldizkariaren azken alearen suskripzioa idekiko da, jadanik eta hobe  erreserbatzea aldizkari hunen zenbaki berri hau, beti interes handiko dokumentua izaiten baita eta badakigu Mikelek ikerketa lan gotorra eramaten duela horren publikatzeko.

Emazteen Kontxako lehen Bandera Galiziarrentzat

Blog huntan jadanik aipatu bezala, historikoa izan da Donostiako badian Irailaren 14a huntan Kontxako estropadakari gertatutakoa.
Lehen aldikoz emazteak traineruetan lehiatzen ziren estropada famatuenean.
Larunbat arratsaldean sailkapenak iragan dira itsaso zakar batean, denboraldi onena 14 minutu inguru eta luzeena 18 minutu ingurutan.
Igande huntakoa haatik itsasoko baldintzak hobeagoak izanik denboraldiak ere hobeagoak !
Txanda nagusia goizeko 11:00etan hasi da lau talderen artean : Galizia, Astillero, Getaria-Zumaia eta Hondarribia.
Eta Galiziako selekzioak du Kontxako Bandera ospetsua irabazi 11:35 minutuz arraun eginez :


Bigarren, Astillero 11:40 minututan, hirugarren Getaria-Zumaia 11:43 tan eta laugarren Hondarribia 11:53tan. Lauak frango hurbil.
Bezperan baino 2 minutu gutiago kasik. Eragin handia dutela bai itsasoaren gorabeherek !
Dena dela, izan lehena ala azkena, neska guziak biziki pozik agertu ziren gertakari aparteko huntan parte hartzeagatik eta eguraldia txarra izan bada ere denek besta ederra egiteko prest!.
Aire freskoa ekarriko dute orain arte gizon giroan zagon traineru estropada mundu huntan !

2008(e)ko iraila 8, astelehena

Lehen aldikotz emazteak Kontxako estropadan

Bai eta hori azpimarratzekoa den gertakaria da : emaztek traineria eta battela leihaketetan parte hartzen bazuten, aurten lehen aldikotz traineruan Donostiako kontxako estropada ospetsua jokatuko dute.
Larunbatean, 18:00tik goiti sailkatze estropada talde hauekin :
- Gipuzkoatik : Hondarribia, Tolosaldea eta Zumaia-Getaria
- Bizkaitik : Arkote
- Kantabriatik : Astillero
- Galiziatik : 3 taldeetako selekzioa
- Kataluniatik : Club Rem Badalona eta Club Rem Colera

Biharamunean, Irailaren 14ean, emazteek estropada nagusia jokatuko dute 11:00etan gizonezkoena baino lehen.
2 egun hauetan ziaboga bakarrera lehiatuko dira.
Jakizazue gogoz ari direla entrenatzen handietan handiena ohorez eta ospez ekarria den Kontxako estropada.
Eta sariak ere ez dira makalak :
irabazlearentzat : bandera eta 6 200 €
bigarrenak : 4 000 €
eta hirugarrenak 3 200 €

Ea ETB telebistak erakutsiko dauzkigun emazte arraunlariak lehian, segur ikustekoa izanen dela !!!

2008(e)ko iraila 2, asteartea

2008ko Gipuzkoako Artzain eguna Legazpin


Urte guziz bezala, irailaren lehen igandean antolatzen da egun ospetsu hori Legazpin.
Datorren igandean, irailaren 7an beraz.

Artzain kultura goraltxatua.
Ardiarekin, lurra eta mendiarekin artzainak duen harreman berezia goraipatua.







Igandeko egitarau aberatsean, artzain batzu omenduak izanen dira, horietan Aldudeko 2 artzain Ameriketan egonak :

Leo Aranbel Kalifornian eta Pierra Erramouspe Wyoming-en :


2 lagun maitagarrien ibilbidea nahi baduzue hobeki ezagutu, zoazte egun horri dedikatua den uebgunera lotura huntan klikatuz :

link

Udazkeneko eguraldi ederra lagun Legazpi aldera joaiteko gutizia pizteko, beha igandeko egunaren egitaraua xeheki :

IRAILAK 7. Igandea
09:30 - Dana prest.
10:00 - Postuak ireki egingo dira.
10:00/10:45 - Gaztak jasotzeko tartea.
11:00 - Gipuzkoako Ardi Gaztaren 24.lehiaketa.
11:00 - Gazta dastaketa popularra (1go. gazta bukatzen den arte).
11:15 - Gaztagintzaren lehena eta oraina.
11:30 - Gaztetxoen Gazta Lehiaketa.
11:45 - Hazarkuma eta aharien enkantea.
12:00 - Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 18. lehiaketa
12:15 - Ardiak moztea neskak eta mutilak.
12:45 - Ardi okel banaketa.
13:00 - Omenaldiak:
- Gipuzkoako 4 aiton-amon artzainei.
- Ameriketan artzaintzan aritutako 4 artzain euskaldunei (horietan erran bezala P.Erramouspe eta L.Aranbel)
- Andoni Luis Aduriz
Ondoren sari banaketa.

GOIZEAN ZEHAR
- Euskal Herriko Ardi Latxa arrazako ardi eta ahari erakusketa
- Artzain txabola baten inguruan, artzaintza inguruko eskulanen eta artisautza erakusketa.
- Gazta salmenta.
- Sagardo dastaketa.
- Gazte eta helduen Rally Fotografikoa. IKATZA taldea.
14:30 - HERRI BAZKARIA
Tokia: Jubilatuen egoitza (txartelak salgai egongo dira goizean zehar).
Menua:
- Baba Beltz samurren entsalada eta ardi-gazta
- Arkume foie, tipla azukreztatuarekin eta sagar-purearekin
- Ardi latxaren solomoa, erreta eta gorria, garaiko perretxikoekin
- Ardi-okela gisatua, porru eta patatekin
- Gaztanbera, meloi-gozokiarekin
- Barne daude: ogia, ardo beltza eta gorria, ura eta kafea.
Antolatzaileak:
- Roberto Ruiz Aginaga (Restaurante Frontón Tolosa)
- Iñaki Epelde (Hotel Santuario de Aranzazu)
- Joaquin Arratibel (Divinus Catering)

ARRATSALDEAN
17:30 - Gipuzkoako XL. Artzain Txakurren Txapelketa.
Tokia: Urtatza Zahar

2008(e)ko abuztua 26, asteartea

R.Etchegaray kardinalea Ezpeletan liburu sinatzen

Roger Etchegaray ezpeletar kardinalea itzal handiko eliz gizona dugu mundu mailan ezaguna eta preziatua.

"J'ai senti battre le coeur du monde" bere liburu berriaren argitaratze kari, hor dugu bere sorterrian Irailaren 1an, astelehenarekin 17:00tatik 18:00ra Gazteluan kontseiluko gelan. Argitaletxeburuak dionaz : " nazioarte mailako gertakaria oroitzapen liburu hau".



Balio ote dea eliz gizon hau aurkeztea ?

 Batikano II. Kontzilioaren eragile sutsua, kardinale izendatua 1976an, Marzeilako kardinale, ondotik Erroman Batikanoan Jondoni Paulo II.ren kolaboratzaile nagusietariko bat eta frango hurbila.

Oroitzapen liburu huntan, bere ibilbide luzearen berri emaiten dauku.
Lehen aldikotz argitaratzen ditu Fidel Castro eta Saddam Husseinekin egin elkarrizketak, Rwandan eta Txina komunistan  egin dituen misioak.
Ohi zen erraitea Roger Etchegaray kardinalea igorria izaiten zela ezin konponduzko egoeren baretzera eta antolatzera.




Eliz gizon handi hau bi hitzez definitzeko, erran ginezake oroz gainetik  BAKE MEZULARI  izan dela.
Beti jakin izan du ate hertsienak eta gakotuenak idekitzen.
Euskaldun jite azkarra, umoretsua, komunikazio gizona.

Irailaren 1an, astelehenarekin 17:00tatik 18:00ra Ezpeletan berak sinaturik eskura dezakezue beraz Etchegaray kardinalearen oroitzapen liburua.

2008(e)ko abuztua 21, osteguna

1983ko Abuztuaren 26ko uholdeak

 Bilboko bestak bere betean daudela, lekuko udalak ( herriko etxeak ) duela 25 urte gertatu uholdeetan parte hartu zuten bolondresak nahi izan ditu omendu. Ehunka izan ziren hiria garbitzen eta konpontzen lagundu zutenak.

1983ko Abuztuaren 26an, euri erauntsi ikaragarriak erori ziren Euskal Herri osoan.
Azkainen, arratsalde hartan portu aldean urak igo ziren ziztu bizian . 3 hil.
Bilbon : 34 hil.
Orotara 50 hil kondatu ziren. Katastrofea.

Urte bitxia. Uztaila hartan 19. mendetik ezagutu ez ziren bero gaitzak jasan behar. Eta neguan ere bero.

Geroztik eta joan den urtean Azkainek uholdeak jasan ditu berriz. Zoritxarrez.
Agian azkenak.
Senpereko naza ( digue ) eraikitzen ari baita, agian ez da holakorik behin ere berriz gertatuko, lekuko jendea traumatizatua gelditzen baita oraino. Eta jada badakigu ez direla irrisku guziak baztertuak izanen (apentzik ez).

Jendeek ahanzten dutelarik urari bere bidea utzi behar zaiola, gure zaharrek aski zentzu bazuten hori errepikatzean, baina gure arduradunetan nork dio zentzu onari lehentasuna emaiten ?




2008(e)ko abuztua 18, astelehena

Andremari sagarraren ondotik

Harrigarri da nola berehala Andremari pasa eta udazken koloreak hartzen dituen eguraldiak : goizetan bazterrak mutin gris aire, eta hori urte guziz berdin sendi  !!!
Zinez bizi osoa bere xehetasun ttikietan ere urteko sasoinak bezala ziklo bat dugula !
Batzu oraino oporretan -  zuek adixkide erakasleak, ez zaizte gaizki halere...e ! - , beste batzu lanean hasi behar berriz eta berdin kuraia eskas... Beharrik denentzat berdin dela eta pittaka pittaka hasiz motor bat martxan emaiten den bezala abiatuko girela !
















Dena dela udazkenak bere sudur puntta agertzen ari... Andremari sagarraren ondotik !



Sagar sasoina Euskal Herrian hor dugu bai laster, zertan zaizte Pantxika ?
Nolako uzta aurtengoa ?

2008(e)ko abuztua 17, igandea

"Naizena ez naiz " Azkaingo bestetan

Bon ! are !  herriko bestak aipa ditzagun, eta denak ohartzen dira besta komiteko gazteak jotake ari direla eta egitarau pollita muntatzen dutela beti zerbeit berri jastatzeko parada eskaintzen daukutela.
Aurten errana zuten larunbat arratsekoa "Naizena ez naiz" ikustekoa zela.
Kuriostatez hurbildu gira, funtsean plazan ginen eta...
Eta preseski pilota plazan zen ikusgarria...jendez mukurru betea zen plazan...
Leinua Hiriburuko dantza taldearen ikusgarri berria da "Naizena ez naiz" : 12 bat dantzari, 8 musikari, bon... egia erran ere dantzari batzu artetan musikari eta musikariak dantzari... eta    zenolako dantzari trebeak :


Dantzak aire eman dauzkigute, euskal dantzak  ritmo modernoago batean  urratsak artetan  asmatuz,  hots ohidurazko dantzak berrikusiak jendeeri dantzatzeko duten gustua pasarazi nahiz...
Arrakasta ederra bildu dute bai eta gaua segitu da berehala beste musika mota bat entzungai zela plazan... azkarra, azkarregia gure belarrientzat... bon... goazen trago bat hartzera...

2008(e)ko abuztua 13, asteazkena

Aldudeko Pierre Oteizaren euskal xerrikiak Japonian

Joan den maiatzean lortu zuen P.Oteizak Japoniara esportatzeko baimena.
Bere xerriki produktuak, besteak beste, haragi freskoa, saltxitxoia, kontserbak, xingarra, Tokioko 3 eta 4 izarreko hotelelan aurki ditaizke.
Lehen pausua beste euskal produktuentzat biziki zaila den Japonia bezalako merkatuan sartzeko.
Laster 20 xerri bidaliko dituzte astero.
Ekonomia aldetik, bultzada garrantzitsua dudarik gabe eta enplegu iturri.



Larrungo lasterkarien beste argazki batzu






Lasterkari batzu argazkitan Larrunen





2008(e)ko abuztua 12, asteartea

Jose Maria IPARRAGIRRE

Abuztuaren 13an sortua 1820an, Iparragirre XIX. mendeko bertsulari poeta famatuenetariko bat da .
Bere konposaketa ezagunena : GERNIKAKO ARBOLA

Urretxun (Gipuzkoan) sortua, burasoak dendariak, ez ziren beharretan.
15 urtetan, foruak euskaldunen libertateak defendiatzeko Karlista armadan sartzen da.
19 urtetan, Frantzia, Italia eta Alemania aldera joaitea erabakitzen du.
Espaniara itzultzean, beti bere gitarra lagun, Madrileko ostatu batean lehen aldiko "Gernikako Arbola" inprobisatzen du, geroago euskaldunen himno bilakatuko den kantu famatua.

 
Gernikako Arbola, 1853

Gernikako arbola
da bedeinkatua
Euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua.


Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoan jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan
orain da denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera.

Ez zera eroriko
arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntia.
Laurok hartuko degu
pakian bizi dedin
euskaldun jendia.

Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laister belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.

Arbola botatzia
dutena pentsatu
denak badakigu.
Ea bada jendia
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

Beti egongo zera
uda berrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaite bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko,
gerrarik nahi ez degu
pakea betiko,
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Baita indarra ere
zerorren lurrari
Euskal Herriari.

Artistak libertaterik ez duela lekuko, huna Iparragirre preso sartua eta Euskal Herritik haizatua, Hego Ameriketara desterratua.
1877an itzultzen delarik Bidasoara hurbiltzean "Hara nun diran..." sortzen du, gaurregun koru askoren errepertorioan dagona beste hanbat kantu herrikoi bihurtuak direnekin :

1 Gernikako arbola
2 Agur Euskalerria
3 Nere amak baleki
4 Kantari euskalduna
5 Ameriketatik Urretxuko semeei
6 Gora Euskera
7 Nere izarra
8 Zugana Manuela
9 Ezkongaietan
10 Nere maitearentzat
11 Nere ongile maiteari
12 Nere etorrera (Haran nun diran)
13 Glu, Glu, Glu!
14 Errukarria

Jose Maria IPARRAGIRRE,  gehien maite dutan euskal koblakaria  !!!

Oparia

Aurten baratzeak ez gaitu gauza handirik emaiten.

Haatik gaur opari eder bat eskaini daut !

Euskal kirolariak Pekinen

Erresuma bakoitxak bere kirolarien aipamen bizia egiten duela - frantses telebistan ohartzen gira zonbat frantses xilkoari begira dauden "chauvin a tope ! -, guk ere gurea egin dezagun !!!!

Huna lotura hau klikatuz euskal kirolarien zerrenda, argazki eta guzti, Berria egunkariari esker ( hola hurbilagotik segituko ditugu ! )

link

Larrungo lasterkaldia - sailkapena (III)

Eta orai 301 garren lasterkaritik Azkaingo plazara azkenik etorri lasterkariaren datu guziekin, eskuineko zenbakia sorturtea dugularik.

301 DAUNAS DANIEL 01:48:00.77 M V2 38 CA ST AGNANT 53
302 COLLIN GILBERT 01:48:03.62 M V2 39 CS GARNISON RENNES 58
303 FORCADE JEROME 01:48:08.79 M S 137 RUEIL MALMAISON 73
304 GARAY MICHEL LEON 01:48:11.86 M V3 8 ONDRES 47
305 MARMILLOD STEPHANE 01:48:19.67 M S 138
76
306 POUCHAIN MICHEL 01:48:29.07 M V3 9 LMAISONS LAFFITTE 47
307 A DEFINIR PUCE 01:48:29.46 M XX 4
0
308 CANDON LAURENT 01:48:43.37 M V1 89 BEUZEVILLE LA GRENTE 67
309 DORASCENZI FRANCK 01:48:44.76 M V1 90 MILLY LA FORET 65
310 BOUYER ALAIN 01:48:49.83 M V3 10 ARSUDLAC 47
311 LUZINAUD DOMINIQUE 01:48:55.34 M V2 40 LA FLOTTE EN RE 54
312 DUNOGUES MATHIS 01:49:09.80 M S 139 ASCAIN 82
313 LIZARDI BENOIT 01:49:09.84 M S 140 CIBOURE 84
314 TORONO MARC 01:49:18.68 M V1 91 VIGER 59
315 DURAND JEAN ETIENNE 01:49:19.52 M S 141 BORDEAUX 77
316 COGNAUD BAPTISTE 01:49:24.48 M CA 3 ASCAIN 92
317 BADAL SERGE 01:49:39.25 M V1 92 BAYONNE 62
318 AGUERRE PIERRE 01:49:42.15 M V1 93 ITXASSOU 61
319 BRUSQ MICHEL 01:49:49.16 M V1 94
67
320 BLIN SERGE 01:49:58.11 M V1 95 PORT AUTONOME 62
321 DERREUMAUX ROMAIN 01:50:06.20 M S 142 WASQUEHAL 79
322 BORDIS NICOLAS 01:50:08.70 M S 143 BORDES 71
323 BORDIS OLIVIER 01:50:09.29 M V1 96 VILLEPREUX 67
324 DUMON MICHEL 01:50:14.42 M V1 97 40390 67
325 DOMENGE LAURENT 01:50:22.81 M V1 98 MAZERES 67
326 CHANTOIN JULIEN 01:50:37.41 M S 144 FONDETTES 82
327 PEYRUSAUBES JEAN 01:50:38.24 M S 145 US TYROSSE 70
328 A DEFINIR PUCE 01:50:39.94 M XX 5
0
329 BLOT GREGORY 01:50:40.23 M S 146 SORGES 82
330 DURQUET BENOIT 01:50:41.07 M S 147
75
331 ROUSSEAU CLAUDE 01:50:44.70 M V2 41 NANTES 54
332 CHARRON FRANCIS 01:50:48.44 M V2 42 LARRESORO 53
333 LEROCH CHRISTIAN 01:50:54.62 M V2 43
55
334 DELBAST PIERRE 01:51:04.61 M V2 44
57
335 PAGES PIERRE 01:51:05.96 M V2 45 OXYGENE 33 57
336 JOUBERT JEAN YVES 01:51:14.58 M V1 99 RCC MARSAN 64
337 MURATORE PHILIPPE 01:51:17.93 M V1 100
62
338 BESOMBES DANIEL 01:51:24.26 M V1 101
59
339 CHARLOT GREGORY 01:51:29.75 M S 148 BAYONNE 74
340 HOLTZHEYER NADIA 01:51:48.11 F V1 6 PBA 65
341 GOMEZ DIDIER 01:51:48.48 M V1 102 ANGLET 64
342 ORLEAC FRANCIS 01:51:48.79 M V1 103 BAYONNE 65
343 MAREST MARCELLIN 01:51:51.33 M S 149 SAUVETERRE DE BEARN 73
344 COTONNEC GAETAN 01:51:51.78 M S 150 BSA 73
345 WOSZMALEK SEBASTIEN 01:51:58.52 M S 151 CO SAVIGNY 77
346 GELICUS RICHARD 01:52:10.11 M V1 104
60
347 SAUTROT JEAN MICHEL 01:52:10.60 M V2 46 ASCAIN 56
348 BARREAU FABRICE 01:52:31.73 M V2 47
58
349 THIEFFINE ROGER 01:52:35.09 M V2 48 EUCELLES 49
350 GAINARD GEORGES 01:52:40.07 M V3 11 ASC NAPURRAK 46
351 FROTTIER RENOUX MARIE 01:52:52.05 F S 11 ASCAIN 72
352 JOURDAN DAVID 01:52:59.00 M S 152 QUIMPER 72
353 LABOURDETTE PHILIPPE 01:53:09.01 M S 153 ANGLET 73
354 ESCALE ... 01:53:17.60 M V2 49 UA LOURDES 56
355 DEVORA ANDRE 01:53:49.93 M V2 50 SAINT-AUBIN DE MEDOC 55
356 FACHES DOMINIQUE 01:53:53.78 M V2 51 ANGLET 55
357 EHORGA BERNARD 01:54:19.97 M V1 105 ANZIN ST AUBIN 60
358 ELEXPURU JUAN MARTIN 01:54:20.03 M V2 52
50
359 MAHE VINCENT 01:54:31.50 M V1 106 AIGLES DE PAU 66
360 DECAYEUX PHILIPPE 01:54:45.59 M S 154 ACFCGA 76
361 MARIAN MICHEL 01:54:54.34 M V3 12 AYGUEMORTE 48
362 IBARBURU FRANCOISE 01:55:04.96 F V2 1 ST JEAN DE LUZ 53
363 DE LARD FRANCOIS 01:55:14.82 M V1 107 ISSY LES MOULINEAUX 63
364 LEROUX YVAN 01:55:15.10 M V1 108 ASPTT BORDEAUX 62
365 ANDIAZABAL LAURENT 01:55:21.27 M S 155 ASCAIN 75
366 BERNET JEAN MARC 01:55:36.70 M V1 109 ACLT TARNOS 61
367 BARNEIX STEPHANE 01:55:45.21 M S 156 SARA KORRIKA 76
368 BARRENECHE FREDERIC 01:55:45.85 M S 157
76
369 POIGNANT JOEL 01:55:52.74 M S 158 LE BOUSCAT 72
370 HEBRARD ALAIN 01:56:00.73 M V3 13 SAINT AGNANT 48
371 ROY DENIS 01:56:15.45 M V4 1 PARIS 37
372 ZETER MICHAEL 01:56:27.65 M S 159 COGNAC 71
373 ANIOTEBIHERE SOPHIE 01:56:49.19 F V1 7
67
374 LACROIX PIERRE 01:56:49.90 M V2 53 AIGLE DE PAU 52
375 ELORTZA ARIZAGA LIERNI 01:57:19.76 F V1 8 ASCAIN 67
376 CHAMBON EDOUARD 01:57:39.52 M V1 110 NANTES 67
377 PETIT STEPHANE 01:57:59.09 M V1 111 ST CYR EN VAL 67
378 CRIER LAURENT 01:58:11.22 M S 160 CHASNE SUR ILLET 69
379 PRENEZ CYRIL 01:58:38.78 M S 161
71
380 LARROQUE THIERRY 01:58:59.55 M S 162 FRESNES 77
381 CASTALDI ERIC 01:59:28.91 M V1 112 FUN EVENTS 63
382 LAJUS DIDIER 01:59:52.23 M V1 113 PECHBONNIEU 65
383 ARTIGAS NATHALIE 02:00:24.15 F V1 9 MEDOC OF COURSE 66
384 MONLONG PASCAL 02:00:27.81 M S 163
80
385 DUBOIS OLIVIER 02:00:35.55 M V1 114 LA MADELEINE 62
386 DUBOIS FRED 02:00:37.73 M S 164
70
387 COLLET PHILIPPE 02:00:57.02 M V2 54 EAPB 58
388 LEIZAGOYEN GALARDI MURI 02:01:02.65 F S 12 ASCAIN 70
389 LEGRAND HERVE 02:01:04.87 M S 165 SAINT GERMAIN EN LAY 70
390 FERRET FABRICE 02:01:06.02 M V1 115 A.C.POUILLON 66
391 BONNAL NATHALIE 02:01:38.50 F V1 10 PECHBONNIEU 66
392 LUGAGNE OLIVIER 02:01:43.11 M S 166 ANGLET 71
393 DARGOUBET FRED 02:02:12.41 M S 167
70
394 PERIERA PHILIPPE 02:02:33.94 M S 168 AS ASCAIN 78
395 GRESSETTE THIERRY 02:02:40.56 M V2 55 MEHUN-SUR-YEVRE 58
396 PREPIN HELENE 02:03:12.62 F V3 1 GEGOUZAC 48
397 VAUTHIER SYLVIE 02:03:12.79 F V2 2 ASPTT BORDEAUX 58
398 BOIXIERE JEAN CLAUDE 02:03:30.20 M V2 56 CPA COURIR ENSEMBLE 58
399 HEUGA JEAN LOUIS 02:03:53.60 M V2 57
50
400 PITON STEPHANE 02:03:53.88 M V1 116 SCN 61
401 PETIT SIGNE MAITE 02:04:06.08 F V2 3
52
402 CALLAC PIERRE 02:04:41.98 M V3 14
48
403 A DEFINIR PUCE 02:04:57.26 M XX 6
0
404 ERRA SERGE 02:05:20.87 M V2 58 BOUCAU 57
405 DARCOS ROBERT 02:05:42.48 M V3 15 SAPEUR POMPIER 48
406 LACHE OLIVIER 02:05:43.11 M S 169 ANGLET 82
407 LARZABAL DOMINIQUE 02:06:19.49 M V1 117
64
408 LE BRAS JEAN YVES 02:06:47.52 M V1 118 TOULOUSE 60
409 A DEFINIR PUCE 02:07:07.26 M XX 7
0
410 BELLOC THOMAS 02:07:13.61 M JU 7 AS ASCAIN 89
411 LAFITTE-TROUQUE KARINE 02:07:40.49 F S 13
73
412 MARGOTIN ANNICK 02:08:19.54 F V1 11 STADE MONTOIS 68
413 COMMENGES JEAN MICHEL 02:08:43.85 M V2 59
54
414 PERROGON DOMINIQUE 02:09:09.81 F V1 12 COGNAC 64
415 MARTIN NATHALIE 02:09:09.82 F V1 13 COGNAC 60
416 POUCHAT IVAN 02:09:19.36 M S 170
71
417 DROUET DIDIER 02:09:34.39 M V2 60 JULLOUVILLE 57
418 ROY LAURENT 02:10:09.52 M V2 61
56
419 ROY THIERRY 02:10:09.83 M V2 62 A.C.POUILLON 55
420 BIDORET PIERRE 02:10:09.84 M V1 119 A.C.POUILLON 67
421 ESCADE JEAN LUC 02:11:06.61 M V2 63 VALEYRAC 57
422 CASASNOVAS PIERRE 02:11:19.49 M S 171 GARAT 72
423 ZABALA JEAN MARIE 02:12:13.47 M V2 64 IRUN 52
424 BAROU-CROUTZAT HERVE 02:14:22.63 M S 172 IDRON 71
425 CAOLOET MICKAEL 02:17:15.90 M ES 7 ASCAIN 88
426 DESNOYER MARIE RENEE 02:17:17.54 F V2 4 ASPTT BORDEAUX 58
427 SKRZYPEK PATRICIA 02:17:28.88 F V2 5 BEC 56
428 DERMIT MIRENTXU 02:18:14.04 F V1 14 OSSES 62
429 CHASSAGNARD PASCAL 02:18:15.71 M V1 120 COURDIMANCHE 61
430 TRUTEAU LAURENCE 02:18:38.41 F V1 15
68
431 BORDENAVE THIERRY 02:18:38.70 M S 173
75
432 LARENAUDIE XAVIER 02:20:08.68 M V2 65 PARIS 56
433 FLEURY CATHERINE 02:20:34.31 F V1 16 COGNAC 61
434 FLEURY DIDIER 02:20:34.61 M V1 121 COGNAC 61
435 BELLOCQ NICOLAS 02:24:14.61 M MI 1
94
436 YVONNEAU J. MARC 02:24:16.58 M V1 122 TOULOUSE 63
437 DESTRAC CLAUDE 02:26:09.49 M V3 16 TALENCE 42
438 CHASSAGNARD NELLY 02:26:12.35 F V1 17 COURDIMANCHE 61
439 BENANIBA CAROLE-LYNE 02:27:11.58 F S 14 BAYONNE 72
440 CAPEL AURELIEN 02:28:40.23 M S 174 BIARRITZ 81
441 LAVIE BASTIEN 02:28:40.71 M S 175 SAINT SEBASTIEN SUR 81
442 BACO MURIEL 02:29:43.27 F V1 18
65
443 METCALFE STEFAN 02:29:53.18 M S 176
70
444 BERASALUZE MIKEL 02:32:35.18 M S 177 ASCAIN 76
445 LAGAN FANNY 02:33:27.74 F S 15 PAU 79
446 MALUY PATRICK 02:33:27.81 M S 178
74
447 LOUSTALE BLANDINE 02:33:29.56 F S 16 CUP PAU 73
448 POUILLOUX OLIVIER 02:33:31.64 M V1 123 ST SELVE 59
449 GARCIA LUC 02:33:32.28 M V2 66
57
450 MANCON HENRI 02:42:38.24 M V2 67 BAYONNE 56
451 ROBERT JEAN YVES 02:45:17.01 M V3 17 BIDART 44
452 PETIT HELENE 02:53:42.29 F S 17 ST CYR EN VAL 72
453 DAUNAS DANIELLE 02:53:42.30 F V2 6 BEAUGEAY 17 55
ABAND COUMONT JO 0 F V3 2
46