2008(e)ko ekaina 29, igandea

Naturari begira


"Belle d'un jour"  hara zein izengoitia daukan frantsesez "hémérocalle" deitu lore liranja eder hunek.
Preseski egunaren eta iguzkiaren zikloarekin bizi baita. Egun bakotx opari kasu egiten dionarentzat behintzat !


Natura errespetatzen duena...xinaurri bat lehertzeari kasu egiten diona...








2008(e)ko ekaina 27, ostirala

Koloreak Erdi Aroan

XVIII. mendea, argien mendea deitzen balin bada erran ditaike Erdi Aroaz koloreen garaia izan zela.

Erakatsi daukuten Erdi Aroa, iluna eta bortitza zen. Gerlaren, izurrite eta gosetearen garaia, erlisionarena ere bai.
V. mendetik XV. mendera, 10 mende biziki gaizki ezagutuak.

"Sciences et Avenir" hilabetekariak Erdi Aroa gaiaz ale bat osoa argitaratzen du uda hastapen huntan.

Artikulu bati interesatu naiz berehala : koloreen erranahiaz eta sinbolismoaz.

XII. mende arte, jendartea Aurrehistoriatik heldu 3 kolore nagusi ezagutzen ditu : xuria ( kolorik gabekoa deitua ), beltza ( zikina denaren kolorea ) eta gorria ( koloretsua dena ).

XII. mendeak  "Urdinaren iraultza" ezagutuko du.

Lehen, erromanoek barbaroeri lotzen zuten kolorea zen urdina. Eta huna  urdina lotzen zaiola  Amabirjinari, ordu arte beti beltzez dolu jantzitan agertzen zena. Zinez erlijio ikuspegi berria. Girixtinoen Jainkoa Argiaren Jainkoa bilakatzen da.. Eta argi hori...urdina ! Lehen aldikotz Mendebalalde huntan zeruak urdinez tindatzen dira -lehen gorri, xuri, beltza edo urre-kolorez agertzen zirelarik-. Ordu berean Amabirjinaren kultoa garatzen da. Zeruaren Erregina denaz geroz, urdinez jantzia izanen da.
Laster katedraleko mitrailak koloreztatuko dira.


( Beha ezker alde huntan VIII. mendeko ingeles ebanjelio bat keltiar hizkiz apaindua ).



Ondorioz ere Frantziako Philippe Auguste eta Luis-Saindua deitu erregeak erresumaren kolore nagusitzat hartzen dute urdina.

Jendarte osoan, urdinaren moda zabalduko da jantzietan, oihaletan kodigo berri batek bizi soziala eta erlijiosoa hierarkizatuko duelarik.
Kodigo zaharrena fraileen jantzietan ikusten da. Beneditanoak umiltasunaren seinale beltzez dira. Ziztertarrak aldiz xuriz Jainko-argiaren sinbolo. XIII. mendean, fransiskanoak pobreziaren izenean ez dute kolorerik nahi, hortako "fraile grisak" izendatzen dira oihal lodi eta tindagabeaz bezti baitira.
XIII. mendean, gizarteak gorria, urre-kolorea eta urdina maite ditu. Beltza eta xuria errespetatzen ditu, horia eta ferdea bazterrera uzten eta ubela hastio.

XIV. mendean, aldaketa handiak gertatuko dira, koloreetan eragina izanen dutena. Izurrite eta gerlek penitentzi garaia idekiko dute kolore bizien ukatzearen ondorioarekin. Erregeak berak beltzez agertzen dira.
1500. urtearen inguruan kolonizatzaileek  Ameriketako Maya eta Azteka zibilizazioak deskubritzen dituztelarik, heien kolore gehiegikeriak kisuz estaltzen dituzte. Huna berriz kolorea pagano munduari lotua.

Historiak saila guzietan bezala kolore munduan ere gorabehera harrigarriak ezagutu dituela lekuko !!!

2008(e)ko ekaina 26, osteguna

LAPURDUM euskal ikerketen aldizkaria

Lapurdum aldizkariaren XI. zenbakia oraintxetan argitaratua izan da.
                                                                                                                                                                            
link

Iduritzen zait merezi duela aipatzea, oroit naiz Lapurdi Irratian lan egiten nuelarik Baionako Fakultatera joaiten nintzela Xarles Videgain eta Jean Haritschelhar galdezketatzera aldizkari hunen ale berri bat ateratzen zelarik.

Euskal hizkuntza eta literaturaren espezialista batzuen lanen berri emaiten dauku Lapurdum aldizkariak.
XI. zenbakian bereziki, Benat Oharçabal, Jon Casenave, Jean-Claude Iribarren biarriztarra euskal esaeretaz ; Xabier Itzaina CNRSeko ikerlariak Itsasuko artxiboetako Berrouet ( 1860-1870 ) auzapezaren idazlan bat ikertu du eta zabaltzen dauku sarrera luze batean kokatzen duelarik idazlanaren garaia eta orduko egoera. Merezi du irakurtzea ikusteko nolako euskara erabiltzen zuen.

link

Lapurdum aldizkariaren webgune huntan aurkituko dituzu beraz artikuluak,  besteak beste oraino literatura mailan Jean Haritschelhar-ena "aitamaginarreba" hitzaz "ginarre" haragi zentzutik abiatzen dela eta Xabier Altzibar Gratien Adema "Zaldubi" senpertar apezaz. Azken oharpen bat , aldizkariak 3 hizkuntza erabiltzen ditu : euskara, frantsesa eta espainola.

Irakurketa on !!!


2008(e)ko ekaina 25, asteazkena

Douarnenez 1988ko oroitzapenak



1986an hasi ziren Douarnenez portuan itsas bestak antolatzen tradiziozko untzi beladun eta beste elkarretaratzeko asmoarekin. Geroztik 2 urtetarik berritua den ekitaldi famatua bilakatua da.

Ez da lehen aldia Euskal Herriak parte hartzen duela.
Duela 20 urte xuxen Ur Joko arraun elkarteak traineria bat igan zuen uretan antolatu lehietan parte hartzen zuela.
Oroitzapen kutxa ideki eta, argazki arraroak aurkitu ditut, bihotzean dauzkagun 2 lagun zenduak erakusten dauzkutenak.
Akanpatzen ginuen Maite zena ( duela 4 urte galdu adixkide mina ) eta Jeannot-rekin :
                                                                                                                                                              


Ze oroitzapen goxoa !...ez ginen ez gaizki bizi !..eta uretan Ur Jokoren traineria ari zen arraun eta arraun, estribor Jakes lehen arraunlariaren gibelean "Xubero" Gérard zena ezagutuko duzue :



Ez ziren ez bakarrik uretan, beste arraun-untzi batzuekin ari ziren, untzi bakoitxak bere berezitasuna zaukalarik:



Geroztik eta bereziki 1992an , Brest hirian hasirik haatik ( Douarnenez-n ez aski lekurik hortarako eta ) besta gaitza egin ginuen berriki eraiki Brokoa txaluparekin. Ez da oraingoa baina erran behar da Euskal Herriko itsas ondarezaleak ari direla jotake gostaia-gosta traba guzien gainetik burutabelarri...goresmenak merezi dituzte.

2008(e)ko ekaina 24, asteartea

Begietan

Bihotza arin
Begiak argi
Gogoa ilun
Begiak laino

Ahoa ate
Begiak leiho
Mihia isil
Begiak hetsi

Kupidonen gezi
Hartu bihotzbide
Amodioa hasi
Hazia hezi

Sasoiak jin
Urteak joan...

...Maite maitia beti maita !

"BIZI ONA" Euskal Herriko Slow Food

Blog hunen eskuin aldean den zutabean aurki dezakezu "loturak/liens" zerrendan  BIZI ONA blogaren esteka.

"Slow Food" nazioarteko ONG mugimendua 1989an sortu da Parisen.
Munduko "Fast Food"en kultura eta industriaren eragin ezkorren kontra borrokatu nahi du lekuko gastronomia usadioak baloratuz, dastamenen aniztasuna eta mozkinen kalitatea.

BIZI ONA Euskal Herriko Slow Food-en adarra da.

Heldu den Irailaren 13an, Donibane Lohizuneko portuan antolatzen du ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko 4garren topaketa eguna.
BIZI ONA blogak xeheki aipatzen dauzku egun horren helburuak, aldi berean dei bat luzatzen daukula :

Ezagutzen baduzue, edo barnealdean edo kostaldean, lekuko kalitatezko produktuak eskaintzen dituen ekoizle bat, otoi helaraz hunen helbidea BIZI ONA taldeko laguneri.

link

Kalitatezko mozkinak bilatzen badituzue, horien ekoizten ari direnen ezagutza egitea atsegingarri ditaikela bata ala besteentzat, hortaz segur daude egun horren antolatzaileak, mementu berean barnealdearen eta kostaldearen artean harreman trukaketa izan daitekelarik.

2008(e)ko ekaina 23, astelehena

www.gastronomiavasca.net - ongijatearen artea

Betidanik garrantzi handia eman diogu janariari gure baserri munduan.
Bizi kalitateaz aparte mahain on batek bere terapia zekarren.
Ama zenak bazakien ongixko zerbait grina gure baitan senditurik horren goxatzen, ez zuzenki hortaz hitz eginez ez, bainan maite ginuen plata goxo hura eskainiz erranez : "- jan zazu !...- hartu oraino hartu !".
Zenbat mezu ez ziren modu hortan pasatzen orain analisatu eta ulertzen ditudanak !

Osagarriaren gakoa mahain on batetik pasatzen dela, hori aspalditik badakigu, ez ditugu oraingo ikerketen beharrik hori jakiteko.
Errezeten ondotik bazabilzate, interneten aurkitu dut gune bat biziki interesanta :

link

www.gastronomiavasca.net  Leioako Ostalaritza Eskolak egina. Eskola hau 1981an sortua Bizkaian Leioako Unibertsitateko Campusean kokatua da.
Webgune aberatsa : pintxoak, otruntza baten sarrera hotzak zein beroak, arrain eta itsaski errezeta andana bat, berdin haragi eta hegaztientzat, saltsak, errezeta gozoak, ogitartekoak...etabar luzea... Hiztegi osatua ere, ez baititugu hitz guziak ezagutzen eta ulertzen gure hizkuntzan sukaldaritzari doakionez, hala nola "framboise" mugurdia erraiten zaion
( edo basoko marrubia ). Orain biltzen den fruitu hunekin egin ditzazken errezetak azalduak dira : mugurdi-erreximenta, sorbetea, ore-hautsi bretoia mugurdizko krematsuarekin,...


Zoazte ba gune hortara eta ...praktika on !

Ez usteko arraintza

Egun hauetan, Donibane Lohizuneko kaiara deskargatua izan da ustegabeko arraintza berezi bat. Xuxen nola eta zendako hor zitaiken ugaztun handi bat aurkitua izan da portutik hurbil.



Marrazo baten itxura, haatik hortzik gabe, gehiago bale baten hortzik gabeko aho xabal eta lehun bat zaukan ugaztun arraro bat.


Aski beldurgarria haatik surfalari batentzat badian aurkitu bazuen bisean-bis !!!

2008(e)ko ekaina 22, igandea

Arraun eta arraun

Douarnenez-ko itsas bestetako punduan izaiteko, ari gira jotake entrenatzen ostegun arratsetan eta igande goizetan.
Huna froga :

























































































Hau eskifai arraroa !!!

Ttirrittek udari agur

Erran bezala beraz, Azkaingo plaza airostu da pasa den Ekainaren 20an.
Alabainan, Kornelio musika eskolako ikasleek beren urteko xinaurri lana erakutsi daukute. Gitarra, perkusioa, esku soinua ( akordoioa ), panderoa, trikitixa eta biolina musika tresnak lagun. Heldu den Irailatik goiti, saxofonoa eta klarineta lantzeko klase bat idekiko da ( jadanik 4 ikasle badira ). Txistua ikasteko klase bat ere, ikasleak agertzen direnen ber.
Egun eguzkitsua. Arrats goxoa. Azkenean !
Martintxo kantu-taillerrak Kornelioren ikusgarriaren ondotik poteoa animatu du ostatuz-ostatu. Ohiko musikarieri, hots Xano eta Txomini , juntatu da Arkaiz Miner biolin joile trebearen klasea. Biolonistek hastapeneko xedea obratu dute : ez bakarrik musika eskolan bainan ostatuetan ere biolina jotzea.

































Poteo magikoak kasik gauerdi arte iraun du, arrats goxo huni  amaiera  ezin hobea emaiten giniolarik  Xoko-ona ostatuan afalduz.

Agian gure ttirrittek jotzeko parada izanen duten oraino, neguan izanikan ere !!!

2008(e)ko ekaina 20, ostirala

Bigarren eskulana : KANTUZ

AKAPELAren ondotik, bertze kantu liburu bat lantzea hautatua nuen Ziburuko delako Cercle de reliure d'art elkartean : KANTUZ Piarres Laffitte eta Paul Etchemendyren kantu-bilduma ( 1984ko argitalpena ).




Aldi huntan nahi izan dut osoki larruz estali eta mozaika teknika erabiliz musika adierazteko irudimen estilizatua sortu.



Eskulan eremu aberats eta zabalean, bakarrik lehen urratsak baizik ez ditut egiten.

Biziki interesgarri eta emankor den bidea !!!

Arte Liburua Baionan


AKAPELA
  liburua larruz apaindua nuela, joan naiz harro-harro Baionara Durand jaunaren gana (
Espainia karrikan kokatua da eta liburuetako  tituluak  urreztatzen ditu urre-hostoak baliatuz  tresneri berezien bitartez.

Badira 2 artisau holako lansaila daramatenak Baionan.
Katedrala ondoan, "Le Ligator" dendan, emazte gazte bat ari da ere bere pasionea loratzen.
pentsa! ez baita guti holako eskulan baten lortzea pazienziz jokatuz) .

Ziburuko Liburu azalgintza elkartea: Nere lehen eskulana

Artetik erraiteko, norbeitek balaki nola itzultzen den "reliure d'art" euskaraz, kontent nitaike jakitea. Arte liburu behar bada?
Otsailan hasi eta 2 hilabeteren buruan, eskuetan nuen nere lehen liburua larruz eta paper ederrez estalia. Eta oraino 2 hilabete epe laburra da omen, prozesua luze baita. Pazienzia...pazienzia gero eta gehiago ukaiten ikasten dela diotzuet...
AKAPELA kantu liburua dut landu burutik buru : dena urratu, berriz josi lihozko hari batekin kalamu hariaz ere baliatuz...gero badira hanbat etapa...gehiegi teknikoak direnak hemen xeheki aipatzeko aspertu gabe... eta azkenean Ezpeletan ahuntzkume larrua erosirik...ez da ez errexena lantzeko bainan tira ! ... huna emaitza :


"Reliure d'art", aspaldiko eskulana

Liburuak eta eskulana maite nintuela, biak uztartzeko okasionea jin zaut uste gabean urte hastapenean eta hola dut Ziburuko "Cercle de reliure d'art" elkartearen ezagutza egin.

Aspaldiko ederlana, nahiz Jesu-Kristo aintzin grekiar zibilizazioan aurkitzen diren aztarnak, gehienik erdi aroan garatu da  monastegietan. Liburuen hobeki zaintzeko, kontserbatzeko eta edertzeko.
Xeheki hemen aipatzeko pisu bailitaike eta interneten jadanik gai hortaz  mamia baita, jo zazue wikipediaren artikulu huntara :

link

Ziburuko elkartean ikasten dut beraz urratsez urrats ehundik gora etapa duen artelan arraro hau. Zendako reliure d'art deitzen den ? Larrua erabiltzen baita liburuen estaltzeko, larru mota desberdin frango funtsean.

Taldearen aurkezpen laburra : gehienik adineko jendea biltzen da ( elkarte askotan bezala erretiroan dira elkarteen proposamenak gozatzen ), giza klase guzietakoa, gizon eta emazte, hemengoa edo handik jina. Batzu erakasle ohiak ; lehendakaria Madeleine Donibaneko Ravel lizeoko historia erakasle egona luzaz, beste bat ingeles erakaslea, beste bat ( aprendizen maisua ) larru industrian ingenidore izana, beste bat marexala, etabar...bai segur maila bateko lagunak. Haatik ezaugarri nagusi bat badu gure elkarteak : menbroak gogo-izpirituz idekiak dira, jakitate handikoak nahiz umilak diren, tolerenteak, beti ikastearen gosea daukatenak. Hots, jende fina.

Eta ni heien artean, itsasoan arraina bezala !!!

2008(e)ko ekaina 19, osteguna

"Aitamatxi" argitaletxea eta euskal diasporako idazlanak

Kanbon kokatua den argitaletxe ttiki hunek euskal diaspora eta Euskal-Herriko idazle berri batzuen lana zabaldu nahi du, argitalpen bat sasoi bakoitxean duelarik helburu.

Nor dira ba idazle horiek ?
  • San Fransisco-ko surfalari gazte bat,
  • Jatorriz aldudar den astronomo bat,
  • Xakur hezle txilatar bat,
  • Buenos Aires-eko psikologo bat,
  • Norbegiako ama familiako bat,
  • Kolonbiako taxi gidari bat...........
Hastapen batean, liburuak frantsesez izanen badira ere, ondotik euskaraz, españolez eta ingelesez argitaratzeko asmoa du Aitamatxi argitaletxeak.

 "Basky Surf Party" Patxi Kennedy surfalariaren lehen idazlana.
Patxi Reno-n 1980an sortua, ama Lapurdiko Getariakoa du , aita aldiz Texas-ekoa. Kalifornian bizi da gaurregun.
Ekainaren 21ean ateratuko den  liburua hau Iparraldeko liburutegietan salgai izanen da.

link

Eskuak mintzo

Gizon-emazteek teknologi berriak eta modernitatea asmatu dute lanaren nekeak arintzeko eta ekoizpenen biderkatzeko,  alabainan hornitu behar baita ahalik eta lasterren eta prezio merkeenak aginduz munduko merkatu zabalean. Hil ala bizi.

Bilakaera hortan galtzaile bat : ESKUAK.
Zuten jakitatea, trebezia, abilezia, talendua hanbat eskulanbideetan garatzen zirenak nahitez galdu dira.
Hizkuntza bezala, erabiltzen ez dena desagertzen da.

Artisautza sektorean hasteko, ainitz lansail eder desagertu dira. Ez noa horien zerrendatzera bat ahanzteko beldurrarekin hain dira denak balio eta aberastasun handikoa. Eskuetan irakur ziteken bizi baten memorio osoa, higadura eta nekezia hots lan tresna ezin estimagarria.


...urrea du eskuetan..ze esku kolpea...

Betidanik eskulanak gaingainetik estimatu ditut, eta  ere ogibide
izan. Eta lanetik kanpo bermatu naiz beste eskulan mota atsegingarri batzu nihaur lantzen.
Badirudi gaurregun, aisialdiko saltegi berezien arrakasta ikusiz ( berdin telebistako emankizunen bidez) jendea berriz eskulanetara jotzen duela biziaren estresa jabaltzeko eta burulanaz pausatzeko.

...eskua eta burua uztarturik...

2008(e)ko ekaina 18, asteazkena

Liburuak maite

Maitasun hori fisikoa da lehenik. Liburu bat eskuetan hartu, hunkitu, ferekatu, bere azala ongi behatu eta ikertu alde guzietara itzulikatuz.

Hanbat gauza dakar idazkiak : autorearen asmoak, ametsak, gogoen harat-hunatak hots mila gauza interesgarri.
Idazlearen OPARI bat irakurleari eskainia, hunen gogo hazkurri.  Behar beharrezkoa ! buru muinuak beti lanean eta bizi-bizian erne atxikitzeko, jakitate kutxa betetzeko ( eta bete arau iduri du  behin ere beteko ez den zola gabeko untzia!).

Ikasiz eta jakinez  ezin izartutako gogo-izpiritu eremua geroz eta zabalagoa dirudi ! Eta barne-baratzea hazteko parada miresgarria zorion iturri !

Bai ! zer plazerra irakurtzea

Mixel Thicoipe - "Hotz bero"

2008ko Maiatz argitaletxearen uzta Sarako Idazleen biltzarrean agertu zen.
Besteak beste Marikita Tambourin-en "Singapurreko gutunak" bere 3. eleberria, "Balitzane" Piarres Trounday-en  lehen liburua , "Sorgin mainguak dabiltz" Joseba Aurkenerena urruñarrarena, "Noiztenka" Itxaro Bordaren gogoeta liburua eta Mixel Thicoiperen lehen liburua "Hotz bero".



Mixel Thicoipe  Amenduzen sortua Domintxinen bizi da. Bere lan denbora iragan du Donapaleuko Lur Berri koperatibako langile. Bi haurren aita, ikastola eta euskararen sustengatzaile, "Xorrotxak" kantari taldea bideratu zuen, orain "Pil Pil" izenarekin segitzen du eta ere Biarno aldeko talde batean.


"HOTZ BERO"
: urte andana baten lana agertzen dauku 18 ixtorioetan. Amikuzeko euskalkia ohoretan dugu liburu huntan, hiztegi aberatsa, loratua, ahozko tradizio betean. Ixtorio batetik bestera berdin estiloa aldatzen du hiztegia ere bai. Sendimendu goxoak, bortitzak nahasketatzen dira  biziki atsegina den obra huntan. Irakur errexa , batzuetan arin bestetan ilun eta barnakor bainan beti molde bizian. Jasta liburu hau eta segur gustukoa izanen duzuela  !!!


Itxaro Borda

1982an,  Lucien Etxezaharreta eta Itxaro Borda izan ziren MAIATZ elkartearen 2 sortzaileak.

Lucien aipatu ondoan, orai Itxaro Borda. Idazle joria, ibilbide aberats eta atipikoa izan duena. Olerkiak, kantuak, eleberriak besteak beste Literaturaren zubitegian xeheki aurki ditaizkenak :

link

2008(e)ko ekaina 17, asteartea

Maiatz argitaletxea eta Lucien Etxezaharreta

2007an Durangoko azokan Maiatz argitaletxea saristatua izan zen azken 25 urte hauetan daraman lanagatik.
Huna karia hortara haren zuzendari sutsuarekin egin elkarrizketa :




Maddi Zubeldiaren lehen kontzertua

Ekainaren 13an Azkaingo "Xoko-ona" ostatuan, Maddi Zubeldiak bere lehen kontzertua eskaini dauku.
ikastolako andereño lagunak betidanik maite du kantuak idaztea eta gitarra jotzea. "Unama" taldearentzat kantu batzu idatzi zituen. Talde hortan Nahia eta Unai bere seme-alabak ari dira beren bi lehenkuxinekin.
Azkaingo Martintxo kantu taillerran gaua luzatzean atrebitzen bazen kantuz hartzea, ez zen oraino menturatua aurrerapausu baten emaitea. Gorka "Xoko-ona"koak bultzaturik hasi zauku beraz kantarixa eta zoin ederki Xano akordeoian eta Txomin gitarran ahantzi gabe bi kantutan Ramuntxo bere senarra.


Portu sartzea

Zenbat arraunlari eta arabera trainerua edo traineria ateratzen dugu. Traineruan, 13 arraunlari badaude gehi lemazaina bixtan da. Trainerian aldiz, 6 arraunlari.
Hemen Donibaneko portura sartzen :


Ben... aurkezpen ttiki bat : lehena Benãt (18 "le pompier"), bigarren bertze Benãt (azkaindarra ! ezagutzen duzue ? burdinezko portaile bat nahi baduzue huna arotz paregabea) eta gibelean Martine, Maite (..ni...) eta Marie-Claire (azkaindar laguna ere).

Marea behera - marea gora

Marea behera delarik ,  Donibane-Lohizuneko badiara joaiten gira untzia erremorkatuz eta hor gira ureratzen.





Ur Joko - Traineru aisialdi taldea

2005ko udazkenean, Ur Joko elkartean traineru txapelketan aritu arraunlari ohi batzu eta Bixente Etchegaray elkarteburuak erabaki zuten sekzio berri baten sortzea elkartean.

 

Helburu nagusia : ez konpetizioneak egitea, baizik eta  kirol eder hori deneri proposatzea aisialdi gisa, gorputz heziketa lantzeko osagarri onean egoteko.

 Gehien bat arraunlari ohi batzu aurkitzen dira, jadanik txapelketak ezagutu dituztenak bainan adinarekin beste izpiritu batean aritu nahi dutenak gorputza forma onean atxikitzeko. Baita ere behin ere aritu ez direnak.

Horieri emazteak juntatu dira, adin guzietakoak ( zaharrenak 50 urtetarik hurbil ). Azpimarratzekoa da klub bakarra dela Iparraldean emazteak onartzen dituenak diziplina huntan ( ez dira ez Ibaialde eta ez Hendaika elkarteetan onartuak, hauek Hegoaldekoekin “seniorretan” lehiaketak segitzen dituzte eta ).

Traineruan eta trainerian aritzen gira arraunean astean behin urte osoan eta bi aldiz sasoin ederrean egunak luzatzean Donibane Lohitzuneko badia eta portuaren edertasuna gozatzeko ilunabarrean.

Brokoa txalupa Bretainiako uretan

1992an iragan itsas bestetan ba Brest hirian ba Douarnenez-en ( funtsean aurten bezala ) , Bretainiako haizeaz ederki baliatu zen gure txalupa. Ez baita batere gauza bera hemen.
Halere BERRI handi bat : Motor bat badaukala azkenean Brokoak. Hainbeste urteren buruko gogoeta, tirabirak eta diru bilketen ondotik.
Lorpen horrekin Itsas Begia elkarteko sua eta dinamika azpimarratzekoa da. Itsas ondarearen pasionea bizi du.


Bon!! Haizea erran dut, hobeki begiratuz belak ez dira ateraiak...ai ai ai!!  eta arraun horiek pisuak...

Brokoa txalupa

Huna Itsas Begia elkarteak eraiki "Brokoa" txalupa  1992an Douarnenez-en iragan itsas bestan.


Ederrak ziren ez ? Sari bat ukan zuten.



Douarnenez 2008

2008ko Uztailaren 17tik 20ra, Douarnenez-ko Itsas Bestak iraganen dira.

Uda huntako gertakari nagusia Bretainian.


Aurten, EUSKAL HERRIA ohorezko komita izanen da

Euskaldunak, mendeetan zehar,  munduko itsas guziak kurritu dituzte.Euskal-herriko kostaldetik Labrador-era, Spitzberg-etik Afrika mendebalera, Mexikatik Filipinera. Bale ihiztari, arrantzale, esploratore, kortsario, merkatari, untzi egile, mendebaldeko itsas zibilizazioaren aintzindari izan dira.

1986an besta horiek sortu zirenetik, Euskal-Herriko ITSAS BEGIA eta ALBAOLA itsas elkarteek erregularki parte hartu dute.

Iparraldetik Itsas-begia elkarteko “Brokoa”, Hendaika, Ibaialde, Ur-joko elkarteetako traineruak ikusgai izanen dira Douarnenez portuko kaietan, badian agerpenak eskainiz. 1800m²ko gune zabalean erakusketa, mintzaldi, ostatu, untzi egileen jakintzaren azalpena…

Bixtan dena, besta giroa gozatzeko, euskal sukaldaritza eta musika ongi ordezkatuak izanen dira lekuko jendeekin ditugun harremanak hobeki finkatzeko baita pasaiako jendeeri gure nortasunaren ezaugarriak  erakusteko.

link