2009(e)ko otsaila 27, ostirala

Astia

Astia,
Hatsa hartzeko.

Denbora,
Pausatzeko.

Noizbehinka
Deus ez egiteko,
Gogoetatzeko.

Garaia bat,
Gelditzeko,
Bizitzeko...

2009(e)ko otsaila 10, asteartea

Felipe Juaristiren eleberria interneten

Interneten arrakasta ikusiz, ainitz kexatu dira ez ote ziren liburuak desagertuko, ohidura berri batzu sortu baitira sarearen bidez. Beste gisa batekoa. Ez dute internetazaleek irakurketa utzi, erran ginezake ez dutela besterik egiten.
Argitaletxek teknika berriak baliatzen dituzte irakurtze proposamenak ugaltzeko, hala nola e-book, liburuak sarean irakurgai eskainiz. Hegoaldean, malgutasun handiz erabiltzen dituzte autoren zuzenbideak eta, errexki, irakur ditaizke liburu batzu, pagatu gabe (ikus armiarma uebgunea).

Felipe Juaristi idazle poeta


Bi hitzez Felipe Juaristi aurkezteko, erran dezagun 1957an sortu azkoitiarra berriketari, idazle eta poeta dela. Bi aldizkari sortu ditu : Literatu gazeta eta Porrot.
Berriki, Susa argitaletxeak Felipe Juaristiren lehen eleberria sarean ezarri du,
"Intzensua lurrean bezala" 1988an Baroja argitaletxeak lehen aldikotz argitaratua. Laborari giroan bizi den auzo baten historia, haren gorabeherak eta desagertzea kondatzen dauzku.

Irakurketa eskaintza geroz eta zabalagoa dela, dudarik ez, eta ez zait iruditzen paperezko liburuari itzala egiten dionik, formato numerikoak eskutan hartu eta nahi dugunean pausa dezakegun liburua ez bailezake ordezka.

2009(e)ko otsaila 6, ostirala

Hertzainak, Gari, Laboa, Ruper, Oskorri...kantu batean !

Perlak aurkitzen dira youtuben bideoak behatzean...
...Hertzainak, berriki kantua mementukoz uzten duen Gari
kantariarekin, Mikel Laboa berriki zendua, Ruper Ordorika eta Oskorri taldeko kantari musikari famatuekin ... Guantanamera kantatzen



Hau arraroa ! ze loria !