2009(e)ko martxoa 29, igandea

Iratzeder antzerkilari


Egun hauetan, Hiria argitaletxeak Xabier Diharce Iratzederren antzerki bilduma plazaratzen du " Iratzederrren antzerki kaierak" titulupean.
Adituek balakikete, baina ez nakien antzerkilari ere izan zela Iratzeder. Nolako jainkotiar euskaltzale suharra izan den Iratzeder, uste dut ainitzek oraino deskubritzekoa dugula. Ez baitzen jakintsun espantu horietarik, badakizu gure artean ezagutzen ditugun batzu bezala, beti dazkiten guzia hedatu behar, kritika merke, besteak kasik behin ere entzun gabe, beren buruaz harro eta berekoiak, azken finean okaztagarriak.
Ez segur, ez, Iratzeder ez zen horietarikoa. Gizon isila, langilea, hala baina beneditanoa ! Emankorra, bai gain gainetik emankorra. Herriaren eragile handia maila askotan.
Egun batzu bakantza ditudala eta, liburua eskuratuko dut horren irakurtzeko astirat  Iratzederren oroitmenez.

2009(e)ko martxoa 28, larunbata

Patxi Lopez, denen lehendakari ?

Hegoaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, joan den martxoko hauteskunden ondorioz badakigu aldaketa haundia badatorrela.
Patxi Lopezek hauteskunden ondoko lehen jendaurre huntan, huna nola mintzatu den :



Denen lehendakari izanen dela ? "Gobierno vasca"-ren denen buru ?
Euskaldunena ere ?
Ez dakit nik behar dutan espainola ikasi bera ulertzeko gisan edo berak behar luken euskara ikasi "Gobierno vasca"ren buru izan behar eta !
Zailtasunak baditut Herrialde baten ama hizkuntza ez dakien buru bilakatzear denaren onartzea.
Izpiritu hertsiegia ote dut ?
Ikusiz azken urtetan EAEn eraman den hizkuntza politika euskararen alde, ez ote zuten hor inplikatuak diren politikariek, gutienez, jendek egiten duten indar berdina egiten ahal ?
Edo erakusterat emaiten du euskararekiko duten hoztasuna, gehien bat espainolak sendi baitira ?
Nolaz izan beraz 3 euskal probintzien buru ?
Denen lehendakari ? ez dut uste. Eta guk, iparraldean, euskal erakundetan ari girenok hori sendituko dugu, hegoaldeko dirulaguntzekin bizi baigira.
Nolako garaiak bizi beharko ditugu ?
Ikusiko !

2009(e)ko martxoa 22, igandea

Korrika 16ri ongi etorri




Martxoaren 26an Tutera Nafarroa zolatik abiatuko da Korrikaren 16garren edizioa, apirilaren 5ean Gasteizera allegatuko delarik.

Aurtengo lema : ONGI ETORRI !

Iparraldera sartuko da martxoaren 29an igandearekin, asteburu betean, eta biharamunean astelehen eguerditan Saran pasa ondoan Nafarroara sartuko ba berriz.

Huna xeheki nun eta ze tenoretan pasatuko den hemen gaindi :

673     HENDAIA     09/03/29     igandea     07:52:39
682     URRUÑA     09/03/29     igandea     08:51:09
685     ZIBURU     09/03/29     igandea     09:10:39
687     DONIBANE LOHIZUNE     09/03/29     igandea     09:23:39
695     GETARI     09/03/29     igandea     10:15:39
697     BIDARTE     09/03/29     igandea     10:28:39
702     ARBONA     09/03/29     igandea     11:01:09
708     MIARRITZE     09/03/29     igandea     11:39:09
718     ANGELU     09/03/29     igandea     12:44:09
729     BAIONA     09/03/29     igandea     13:56:39
738     HIRIBURU     09/03/29     igandea     14:56:09
743     MUGERRE     09/03/29     igandea     15:28:39
751     BESKOITZE     09/03/29     igandea     16:20:09
761     HAZPARNE     09/03/29     igandea     17:25:09
767     AIHERRA     09/03/29     igandea     18:03:39
772     IZTURITZE     09/03/29     igandea     18:36:09
775     DONAMARTIRI     09/03/29     igandea     18:55:39
781     MEHAINE     09/03/29     igandea     19:34:39
791     GARRUZE     09/03/29     igandea     20:37:09
793     DONAPALEU     09/03/29     igandea     20:50:09
796     BEHASKAINE     09/03/29     igandea     21:09:39
800     DOMINTXINE     09/03/29     igandea     21:35:39
803     ETXARRI     09/03/29     igandea     21:55:09
804     ARUE     09/03/29     igandea     22:01:39
809     ÜNDÜREINE     09/03/29     igandea     22:33:09
812     ONIZEPEA     09/03/29     igandea     22:52:39
818     MAULE     09/03/30     igandea     23:31:09
822     GARENDAINE     09/03/30     igandea     23:57:09
826     URDIÑARBE     09/03/30     astelehena     00:23:09
828     MUSKILDI     09/03/30     astelehena     00:36:09
839     DONAIXTI     09/03/30     astelehena     01:44:39
841     BUNUZE     09/03/30     astelehena     01:57:39
845     LARZABALE     09/03/30     astelehena     02:23:39
851     AINHIZE MONJOLOSE     09/03/30     astelehena     03:00:39
853     LAKARRE     09/03/30     astelehena     03:12:39
856     DONAZAHARRE     09/03/30     astelehena     03:30:39
860     DONIBANE GARAZI     09/03/30     astelehena     03:55:39
869     BAIGORRI     09/03/30     astelehena     04:52:09
876     ORTZAIZE     09/03/30     astelehena     05:36:09
890     LUHOSO     09/03/30     astelehena     07:00:09
897     ITSASU     09/03/30     astelehena     07:44:09
900     KANBO     09/03/30     astelehena     08:03:39
907     UZTARITZE     09/03/30     astelehena     08:49:09
922     SENPERE     09/03/30     astelehena     10:25:09
930     AZKAINE     09/03/30     astelehena     11:16:39
937     SARA     09/03/30     astelehena     12:00:09

Euskara sustatzeko modu osasuntsu eta alaia, eman teniza pare bat eta goazen gu ere furgonetaren ondotik !

2009(e)ko martxoa 20, ostirala

Sinesgarritasunik ez

Berriki, Benedito XVI.a aita sainduak, Afrikara joaitean, ihesa eta kondoien erabilerari buruz, Batikanoko Elizaren iritzia eman du. Bazterrak asaldatu dira.

Herria aspertua da Elizaren larderiaz, aitzineko urtetan gure arbasoek eta aitamek jasan dutena.
Eta segitzen du bere diskurtso moralistarekin.
Moralista batek, iritzi bat ematerakoan, bere burua garbi behar luke !
Eta zer entzuten dugu ? eskuin eta ezker pedofilia ixtorio zikin batzu, apez bihurri eta makur batzuen ganik !
Elizak ez du jakin sexualitate gaia hartzen sanoki, betidanik emaztearen irudia zikindu du eta debrutu. Balukete budista fraileen erakaspenetik zer ikas Europear eta mendebalaldeko sinesdunek !
Halako diskurtsoak atxikiz, duen sinesgarritasun hura ere galtzen du.
Holako artzainburu batekin, ez da artaldea esku onetan
eta nola halako bati fida ?
Ni ez hasteko !

2009(e)ko martxoa 14, larunbata

Udaberriaren atarian, naturari so

Lanak, biziaren erritmoak laster iresten gaitu.
Ez dakit zuek zertan zabiltzaten, baina ni beti oreka xeka nabil : lana, kanpoan, etxean, etxekoen ardura (eta ez uste izan helduak izanagatik, ez dela gehiago lanik eta ardurarik haurrekin),...
Eta denbora hartzea neretzat bakarrik, ez bizilagunarekin, ez, ez familiarekin, ez, neretzat bakarrik...
Nihauren baitako oreka biltzeko, berreskuratzeko, zaintzeko.
Beharrezkoa den ekilibroa.
Aski hortarako Iturrira jotzea, Naturari buruz ! Hunen adi egoitea, behatzea, uztea barnea betetzen, isiltasunean, isilezko elkarrizketa batean, zenbat ez duen emaiten, zenbat ez den mintzo !
Ez du ez espanturik egiten, ez du ez telebistako berrien lehen lerroa egiten.
Preseski hor da aberatsa, egibide eta indar emaile !
Xo.... sagarroia !!!

2009(e)ko martxoa 5, osteguna

Hontzaren gaua Biriatun martxoaren 14ean

Martxoaren 14ean, denetan hontzaren gaua antolatua izanen da hegazti misteriotsu hau hobeki ezagutzeko. Biriatun, euskal kostaldeko CPIE, LPO , Lauburu eta SAIAK elkarteei esker, ekitaldi bat iraganen da gau hortan.

Abbadiako ondare animatzaile den Fabienne Gracyk koordinatuko du ekitaldia : lehenik, Biriatuko Intxaurreta salan, "les ailes de la nuit" filma ikusgai izanen da 20:30tan. Ondotik, publikoa oihanburura joanen da Claude Labat Lauburu elkartekoa eta Alain Pagoaga Saiak elkartekidea entzutera : hontzaren inguruko sinesmenak eta ikertze zientifikoak aipatuko dauzkigute. Gau xori hunen inguruan alabaina, hanbat sineste oker eta fama txarrekoak lotuak dira, misteriotsua eta ezezaguna baita. Egia erran ere, ez da errex ikustea hobeki ezagutzeko ! huni buruz dauzkagun bideoak atseginak dira jakitate gosea pittin bat asetzeko :


Xehetasun gehiago nahi baditutzue hontzari buruz, uebgune bat dedikatua zaio hontzaren gaua dela eta.