2009(e)ko apirila 30, osteguna

Euskadiko Filmategiaz

Filma luzeak, laburrak, bideoak, eta mota guzietako grabaketak (berdin partikularrenak) berreskuratu, artxibatu eta ikertzea da Euskadiko Filmategiaren xedea eta lana.
Artxibategi gehienetan maiz gertatzen den bezala, laster toki eskasaren arazoa agertzen ! Hauxe da Euskadiko filmategiaren kasua gaur egun. Begira irudi hauek :



Benetan dokumentu interesgarriak !
Orain egin behar litaikena (jadanik parte batentzat egiten dena, hain segur) , artxibo horiek ikertu ondoan, batzu hautatu eta tratatu publikoari ikusgai eskaintzeko.

2009(e)ko apirila 26, igandea

Lore...lore...lore


... gerezi


... glizina


... eta sagar

Ariane...........haria

Joseba Sarrionandiaren poema zoragarria eta barnakorra, astiro entzutekoa (ez naiz aspertzen eta) :



Bihotz bakartien kluba-ren Katamalo azken diskotik...

1937ko apirilaren 26 : Gernikako bonbardaketa



Merkatu eguna. Eta kolpez, herriko ezkilak jo eta jo. Beldurra. Izialdura. Ikara.
Norat joan ? nun gorde ?

Aleman eta italiar hegazkinak zerua beltzten, bonbak euri ttanttak bezain ugari jausten herioa tanpez dakartela.



Oihuak. Garrasiak. Hilak. 200. 250.

Gernika suntsitua.

Karmen Egurrolak, Lidia Abadiak eta Cornelio Totorikaguenak Gernikako bonbardaketa bizi izan dute. Haurrak ziren : 5, 5 eta 12 urte zituzten.

Boisen, Estatu Batuetan, beren lekukotasuna bildua izan da :


Euskararen bloga Biarritzen

Iniziatiba berria eta txalogarria, aldi berean Biarritzi ezusteko irudia emaiten diolarik.

Euskararen bloga deitzen da.  Euskarari buruzko bloga hau elebiduna da eta ainitza : artikulu, bideoak, estekak...  gertakizunen egutegi batekin ere.

Biarritzentzat idei ausarta ! Eta orai galdera hau diot : Zer ari dira ba Baiona eta Angelu ? alta badituzte ba ahalak eta euskara teknikariak ; nahikeria  haatik...

2009(e)ko apirila 25, larunbata

Bilbo lorategi

Bilbo hiriaren bilakaerari gogoetak egiten ari direnak badabil buru fuinak lan ta lan !
Oroitu eta hirigune industrialak zein itxura zuen duela gutti, bai gogoeta interesgarri bat daramatela.

Hiri batean ibiltzean, betuna, gudrona, eraikuntzak dira nagusi.
Triste atxemaiten dut, adibidez, gure kostaldean Ziburutik hurbil, Untxin auzoan, ez dela gehiago bazka puntta bat ere gelditzen : dena gudronatu dute (eta zakur kakak alde guzietan), nun dago natura hor ? auzo bat hoin dekonektatua bere ingurumenatik, posible ote da ? gudronatu, dena garbi, txukun atxikitzeko ? Berrkk !

Bilbon beraz, lehiaketa bat ari dute obratzen eta hiria lorategi bihurtzen. Ez bakarrik, han eta hemen, loreguneak ezarriz biziki garesti gosta dena, baina eraikin berezi batzu asmatuz, funtzio praktiko bat daukatena eta aldi berean asmakizunari leihoa idekirik uzten diona. Huna esperientzia hunen berri :


2009(e)ko apirila 13, astelehena

Idazlea eta irakurlea buruz buru


Preseski hori da Sarako biltzarraren xarma berezia, bekoz beko suertatze hori !




Angel Aintziburuk baluke segur zer aipa irakurle hunekin, "Luzaiden gaindi II" liburua argitaratu berri baitu Elkar edizioan.

Eta bideo huntan, ikus zer dion gaurko jendeen zaletasunaz :

 

Daniel Landart-i makila

Kultur eragile ezaguna, antzerkilari, idazle, kantu konpositore, nork ez du Daniel Landart ezagutzen ?
Gizon goxoa, boz ezti batez ari, nahiz hizlari suharra dugun !



Hemen  Herria aldizkaria
suharki ohoratzen du eta Jamattitt Dirassar laudatzen !



Etzuen uste, baina Sarako Biltzarrean antolatzaileek
sorpresa egin diote  :



Saristatua izan da eta,
Pantxoa Etchegoin mintzatu ondoan, Daniel Laplacettek makila eskaini dio.




"Aah ! ez dakiat makila hau eskuetan nola har  !"

ZORIONAK

"fan" baten partez !

Sarako Biltzarra 2009

Polikiroldegiko bazterrak laster betetzen dira.
Harrigarri bada ere, beti berdin da.
26garren aldikotz aurten.
Jean-Michel Garat, Daniel Laplacette, Turismo bulegoa eta Euskal kultur erakundeari esker, hitzordu herrikoia ainitzen gustukoa.

Badu feria, merkatu itxura. Ez dira haatik kabalak saltzen edo erakusten baina kultura, jakitatea, ausagailua, artea, ederlana, ametsa... denetarik eta denen gustuko eginak, hauta bai, hauta gaitza ! ez denak erosten ahal, ez diru ixtoriogatik bakarrik, baina nun atxeman liburu guzi hauen irakurtzeko astia ? alta ze gutizia !




Sarako haurrek Elizanbururen kantu famatua "ikusten duzu goizean" eman ondotik, Eusko Ikaskuntzako bekadunak aurkeztu dira bai eta  Euskalzaindiaren urteko idazkiak.







Aurten Herria astekaria omendua izan da bere lan ildo luze eta ederra gatik, berriki 3000garren alea plazaratzen zuela eta urte bukaeran 65 urte ospatuko dituelakoan.

Jamattitt Dirassar zuzendariak deitu ditu taula gainerat bere lankideak : (eskuinetik ezkerrerat) Peio Jorajuria idazleburua, Maixan Bremen idazkaria, Mattin Larzabal kazetaria, Jean Haritschelhar "Gehexan Pontto" (Emile Larre hor zen hor gaindi nunbeit !) , laudatzen zituela bestalde herriko berriketari guziak eta laguntzaileak. Astekariaren historia luzea aipatu dauku eta etorkizunari buruz altxatu beharreko erronkak ere.

Mahaietan gaindi ibiliz, ikusi ditugu aurtengo idazlan berriak. Eskaintza ederra eta joria, irakurlegoari gose eta egarria pizteko gisan agian !


Besteak beste,
Xarles Videgainenen "Laminosine", berriki izendatu euskalzainaren ipuin liburuak apetitua xorroxtu daut. 80 ipuin, ahoz aho transmititu direnak eta gure ganat heldu, batzu jada ezagunak, besteak idazle etnolinguistikoak berak bilduak han eta hemen. Elkar argitaletxean zabaldua.


2009(e)ko apirila 4, larunbata

J.M.Bedaxagar eta Nestor Basterretxea : elkarren artelana



Xiru festibalakari, Gotaine-Iribarneko parkean estreinatzen da bi artista hauen lehen uztartze lana.
Nestor Basterretxearen eskulturak Ameriketarat joan diren xiberotar artzainak omendu nahi ditu.
Obrak haritz amerikanoaren hostoa irudikatzen du. Eskultoreak Jean-Michel Bedaxagar,Urdiñarben azken 40 urte hauetan den arotzari, manatu dio obra.
Alde batetik artisau trebea, musikaria, kantaria, bestetik dimentsio handiko artista sortzailea.

Bien arteko topaketa emankorra !

2009(e)ko apirila 1, asteazkena

Bernardo Atxagaren liburu berria



"Zazpi etxe Frantzian" liburua idazteko, Bernardo Atxagak bi urte eman ditu eta Nebadara joan da bitzitzera. Handik bere irudimenaren bidez Afrikan gaindi bidaiatu da eta ixtorioa han kokatu...
Liburu denda on guzietan...