2009(e)ko ekaina 28, igandea

Google Earthen bilakaera iraultzagarria

Google Earth eta Google Maps-i esker, norapait joan aitzin, ikus dezakegu nun kokatua den eta zein itxura daukan.
Gune batzu 3 Dtan agertzen dira eta berdin, New-Yorkeko karrika nagusi bat zeharkatzen ibil ditaiken.
Euskal-Herriari dagokionez, orain Donostia 3 Dtan ikus daiteke : hauxe ba teknikaren martxa !!!
(Agian, gelditzen zaizkigun oraino leku batzu pribatuki bizitzeko libertatearekin !)

2009(e)ko ekaina 19, ostirala

Jondonaane suaren unibertsitaltasuna


'Sorgiña'-ren erretzea Necochean. Ikus zenbat metroko altuera hartzen duen, euskal dantzariak inguruan dantzan ari zaizkiola.

Huna beraz nola diasporako euskaldunek ospatzen duten udako solstizioa markatzen duen Jondonibane besta, Buenos Airesetik 500 kilometrotara den Necochen.
Denek dakigun bezala, kristautasunez jantzi den aspaldiko errito hunek eguzkia ohoratzen zuen.
Tradizioak dio, sua izpiritu gaiztoak uxatzeko pizten dela. Horrela, gazteek suaren gainetik hiru aldiz
salto egin behar dute arima garbitzeko eta urte on bat iragaiteko. Zenbait lekutan ere, suan botatzen dira oroitzapen txarrak eragiten dizkiguten objektuak, gauzak onerako alda daitezen. Sineskerien artean bada beste bat : honek dio paper batean idatzi behar dugula lortu nahi dugun zerbait eta sura bota. Suposatzen da paperean eskatutakoa urtean zehar beteko dela.

Ipar hemisferoan egunik luzeena balin bada, hego emisferoan laburrena izanen da.
Han ta hemen beraz, gisa batez edo bestela, ospakizunak antolatuko dira.
Erakusterat ematen du erritoen berezitasuna, beharra eta unibertsitaltasuna. Urteko zikloa markatzeko, sasoinak, hots biziaren zentzu emaile. Informazio gehiago aurkituko duzue Joseba Etxarriren euskalkultura gunean.

2009(e)ko ekaina 13, larunbata

Mutrikuk 800 urte (1209-2009)



Nahiz xuxen ez jakin noiz sortu den herrigune bat Mutrikun (lehen aldikotz Mortrico izena irakurtzen da dokumentu batean 1200 ean),  Alfonso VIII. erregeak eman zion ofizialki hiri gutuna 1209ko irailaren 1ean.







Arrantza indartzeko fundatu zen.
Alabainan, ezkerreko marrazki xahar hunek erakusten duen bezala, badia batean, ba herria, ba portua, babesturik zauden. Geografikoki, leku aparta garai hartan bale ihizira joaiteko.


















Urtebetze hau ospatzeko, Mutrikuk ekitaldi andana bat antolatua du urte osoan zehar. Adibidez, ekainaren 28an, antzeztuko dituzte bale harrapaketa eta arrantzaren inguruko lanbide zaharrak. Partehartzaileetan, ikusiko da
Ziburuko Itsas-Begia elkarteko "Brokoa" txalupa.


Xehetasun gehiagorentzat, jo Mutrikuko udalaren internet gunera.

2009(e)ko ekaina 6, larunbata

Lertxunak berritz Araban bizi



Ingurumenaren aktualitatean ez dauzkagu berri txarrak bakarrik.
Araban kokatua den Uribarri Ganboako urtegian, Aranzadi elkarteari esker, ikusten ditugu lertxun umeak. Babestua den gune hortara berritz itzuli dira eta gelditu lertxunak. Hamar bat bikotek ondoko sasoinaldirako xori ibiltariak munduratu dituzte.
Esperantza ttantta bat.