2009(e)ko uztaila 29, asteazkena

Aupa Zpeiz Mukaki !!!

Zpeiz Mukaki taldea Ameriketan baitabil uda huntan, nahi nituzke gazte horiek ohoratu, ainitz maite baititut eta bat egiten dutalako haien filosofiarekin : euskal kultura bizirik atxiki, "errautsak harroturik".
Argia astekariaren gunean aurkitu dut ezin hobeki presentatzen dituen bideo hau
:

2009(e)ko uztaila 28, asteartea

Uso ibiltariak Pialenbordan

Joan den urtean, uso ibiltari bat pausatu zen gure etxolan. Harritu ginen, begiratu giniozkan erraztunak. Beljikatik zetorren. Egon ginen : "Jabea behar da deitu edo ?". Azkenean, bere gisa utzi ginuen.
Uso ibiltari batek baditu bere estekak, erraztunak, norbeitena dela eta, baina bera ibiltzen da nahi duen zeruetan eta hautatzen dituen laket lekuetan. Libro da.



Gure usoa egoiten zen hor
, egunaz, etxolan behar zuen janari guzia menean zuela (artoa, garia, hots oiloen bazkatik). Arrats apalean haatik, hegaldatzen zen, beti tenore berean, gaua beste norapait pasatzera. Biharamunean, berriz ttanko, hor, kurrukaka, gozo-gozoan.

Udaberri huntan, to ! joan da. Bizpahiru hilabetez, desagertu da.

Duela aste bat, gure sorpresa ! gure usoa itzuli zauku, mehatua, moko gainean marka xuri batekin. Egunaz gure etxean eta arratsetan, zoazi zu jakiterat nora, bere betiko martxan.



Haatik, bigarren sorpresa, bi egun berantago,
 lagun batekin etorri zauku : gazteago emaiten du, mehea, xuriago, hau ere erraztunez josia.

Ez dugu gure jarrera aldatzen : uzten ditugu beren bizia erematen, nahi duten bezala, beren gisan. Ez dira kaiola batean, libertate osoa gozatzen dute. Gure etxean laketu dira : aise da kontua, nahi duten bezainbat gari ta arto bihi jaten ahal baitute, oilo, oilasko ta ahatetxoen konpainian !


Erranen dautazue, baina ze ixtorio bi xorientzat ! Ez ez, garrantzi handia daukate guretzat. Amazenaren etxean ere, Barbantzun, etxe usoak baziren. Bizi goxotasun bat ekartzen dute. Kurrukaka gozo batean beren bizi plazerrra agertzen dute, erran nahi dutela : "O ! ze goxo den hemen bizitzea, ze etxalde laketa, ze jende atsegina, hau bai parabisua !"



2009(e)ko uztaila 27, astelehena

Bilboko Itsas Museoaren argazki erakusketa : urdinaren "Blues"a


Carlos Villoch argazkilariak 6 000 oren pasa ditu itsas azpian argazki hartzen.
Bere 'Blues' bilduma (eta deia !) zabaltzen dauku datorren azaroa arte
:

2009(e)ko uztaila 25, larunbata

Maddi Zubeldia eta lagunak kantuz, gozamen hutsa !


Txomin Arizaga, Maddi eta Ramuntxo Zubeldia jaun-andereak, Jeannot Urchegui

Maddi

Urko Arozena perkusionista, hemen marimbarekin (eta bestalde txistulari famatua)

Mixel Biscay saxoan, Maddi, Urko perkusioan

Jakes Etcheverria pianoan (Arrantzaleak taldeko akordeonista) eta Michel Luro tenora


Maddik eta bere lagunek, benetan, ikusgarria eskaini daukute uztailaren 24 huntan Serreseko kapera amultsuan, auzoko besta kari. Michel Luro (Time, lagunentzat) auzokoa da, Jakes ere (txalo zaparrada gaitza bildu dute !). Zinez, ainiztasuna nagusi zen, ba kantu estiloetan, eta ere kantari ta musikarietan. Loriatu gira Urko Arozena marimba jotzailea entzunez.
Hau dena, lagunarteko ixtorioa Mixel Jorajuriaren inguruan sortua, auzoko bestakari kantaldi bat eskaini nahi eta, bultzatu baititu bata bestea taula gainera igotzeko
. Adibide ederrena, Txomin Arizagak, lehen aldikotz, bakarrik, kantatu duelarik frantsesez "la chanson de Craun" (chemin des Dames), 1914-1918ko gerlan, auzoko bat han hil zenaren oroimenez.

Milesker lagunak eta laster arte (Leitzako bestetan, Urko Arozenak komitaturik !!!!)

2009(e)ko uztaila 22, asteazkena

Joe Ansolabehere, euskal diasporaren biloba Ameriketan

Joe Ansolabeherek 50 urte ditu eta marrazki bizidun munduan lan egiten du Fox-n eta Disney-n.

XX. mende hastapenean, Gratian Ansolabehere bere aitatxi bankarra joan zen Ameriketara eta abelzaintza negozioan aferak egin. Ezkondu zen Marie, Eiheralarretik jin euskaldunarekin.
42 urtetan, 1939an, hil zen Gratian bere anderea alargun utziz 3 semeekin. Euskal Herrira itzultzeko ponduan zela, amak idatzi zion Marie-ri Europan gerla hasia zela eta hobe zuela Ameriketan gelditzea. Ez zakien ingelesik, euskara eta frantsesa baizik. Bizian ateratzeko eta hizkuntza ikasteko, Marie-k erabaki zuen etxean bere semeekin ingelesez baizik ez zela ariko. Joe-k, bere euskal identitatea eta euskal jatorrizko aztarnak eskuratu nahian, Renoko unibertsitateko kurtsoak segituko ditu.

Huna Joe Ansolabehere mintzo,
EITBk proposatu bideoan :



Lekukotasun zinez biziki interesgarria, orduko argazki eta bideoz osatua, eitb.com gunean segida aurkitzen ahal duzue "Marra Biziduna" titulupean.

2009(e)ko uztaila 19, igandea

Kuxkuxtu txaranga Azkainen






Azkaingo Xoko Ona ostatuak Kuxkuxtu txaranga gomitatu du bere bigarren diska aurkezterat.
Okasione ona lekuko ostatuak animatzeko, segitu ditugu beraz, ostatuz ostatu, trago bat hartuz han eta hemen (avec modération  halere !).





"Plazan" Maider Laduchen ostatutik hasi dira,


gaitzeko trenpuan ziren Kuxkuxtu taldeko

musikari eta kantariak :







Ondotik, "Dominique" eta Sanfrantegian "Chez Jeanette" ostatuetan barna.

Hor herriko gazteak jadanik kantuz ari ziren Pantxo Elizalde Azkaingo akordeonista eta Gachen musikaria lagun.






Arrats goxo hau bururatu dugu
Xoko Ona ostatuan,
udako gure lehen marmitakoa jan eta,
kantuz eta dantzan...



Zenbat musika tresna ez den aurkitzen txaranga huntan eta beste hoinbeste talendu !

Diska eskuratzeko, ikus taldeko kide bat edo berdin Beñat Elizondo Pausuko Saia ostatuan !!!

2009(e)ko uztaila 18, larunbata

Etxe xorien besta !



Lehen xitaldiaren umeak, koxkorturik, oilotegiko janariaz airos bazkatzen direlarik, aitamak frango okupatuak dira ondoko xitaldia martxan eman beharrez !!!

2009(e)ko uztaila 13, astelehena

Maddi Zubeldia uztailaren 24ean Azkaine Serresen


Maddi Zubeldia
boz eta hitz adi adi atxikitzen zaituztenak,
sustraietan oinarritzen direnak,
 nortasun sakon bat azaleratzen dutenak,
 bozkarioz gozatzen direnak

Harekin : Txomin Arizaga (gitarra eta ahotsa), Battitt Urchegui (akordeoia), Mizel Biscay (flauta eta ahotsa), Ramuntxo Zubeldia (ahotsa), Jakes Etcheverria (akordeoia eta ahotsa), Mixel Luro (Amarra-ko tenor ezaguna), Urko Arozena xistularia (marinba).



Uztailaren 24an beraz Serreseko kaperan, 21:00 etan EVAH Espace de vie pour adulte handicapé elkartearen alde.


ZATOZTE ZIBURUTAR AUTORE-KONPOSITORE KANTARIXA BARNAKORRAREN DESKUBRITZERA !!!

Zorion lurretan




Metro batzu igo
Zerutik hurbiltzeko,

Joaren musika,
Xorien xixtua,
Isiltasuna entzuteko,

Gogo bihotzak betetzeko,

Lasai
Baketsu
Zer gehiago
Zorion hutsaren lurretan



2009(e)ko uztaila 4, larunbata

Bilboko orkestra sinfonikoa Japonian

Japonian gaindi 9 egunez ibiliz, Guridi, Sarasate, Ravel eta beste konpositore ospetsuen obrak joko dituzte Bilboko orkestra sinfonikoaren goi mailako musikariek.
Euskal-Herria munduan zehar ezagutarazteko modu bat, dudarik gabe, kultura, dantza eta sukaldaritzarekin...
Rikardo Arregi saria ukan berri duen Olatz Simon berriketariak dauku aurkezten erreportai hau :

Udarekin oporraldi giroan sartua

Sasoin ederrak pausatzeko gogoa emaiten du,  bizia gozatzeko parada usaian baino gehiago.

Ez dira ez okasioneak falta (hondartza, kontzertu, ibilaldi, etabar). Urrunegi joan gabe, Nafarroako turismo uebguneak proposamen parrasta bat eskaintzen dauku, merexi du behako bat emaitea !