2009(e)ko abuztua 28, ostirala

Asteburua mendi aldera


Via Aspe aranari buruz, Lescun aldera, Ansabere aintzira eta tontorren gerizapean inguramen xoragarria gozatzera.... asteko lanetaz burua husteko, indar berritzerat... eta argazki kutxa betetzera (eguraldiaren arabera, ahal bada segurik !)

2009(e)ko abuztua 23, igandea

Zezenaren Taldea Itsasuko bestetan

Ene lagun bat talde hunen fan klubean facebooken sartua baizen, nahi nituen ezagutu. Beraz, go to Itsasu "The Terre Sainte" !






Eebeehhhh... Gilbert Bécaud-ri "100 000 volts" izengoitia emaiten bazioten, Zezenaren taldeak "compteur"a saltarazten du !!!!!!... Hau mitxa... eta musikari trebeak ! Bon, Tekilak laguntzen du hain segur, eh ?

2009(e)ko abuztua 22, larunbata

Jon Maya dantzaria, Jon Maia bertsolaria eta Arkaitz Miner biolin joilea

Egiten dira halako aurkikuntza arraroak interneten ibiliz : 2008an, Errenteria-Oreretako Niessen Kulturunean ikusgarri batean elgarretaratu ziren 3 maixu hauek, bakoitzak bere alorrean ikaragarriko talendua dutena. Jon Maya dantzari-koregrafoak Kukai taldea kudeatzen du eta lan egiten ere Pantxika Telleria Donibane Lohizuneko koregrafoarekin. Beha nolako dantzaria den ! Jon Maia bertsolariaz, zer erran, entzunez aski da frogatzeko ! Eta Arkaitz Miner biolin joilea, kantari eta musikari frangorekin ari da eskuin-ezker (artetik erraiteko, bera da heldu Azkaineraino Kornelio musika eskolan biolin kurtsoak eskaintzerat haur eta helduei, eta biziki preziatu da, bere mailarekin badaki sinple gelditzen eta biolinaren gustua nahi du oroz gainetik zabaldu).

2009(e)ko abuztua 21, ostirala

"Baionarena" Manu Chaoren diska berria


ELKAR disketxeak argitaraturik, salgai irailaren 14etik goiti

Kuxkuxtu txaranga Leitzako bestetan

Uda huntan, lehen aldikotz, joan gira lagunekin 2 egunez Leitzako bestetara Kuxkuxtu txarangakoekin. Herri biziki ederra, euskalduna, ah... gozatu gira !
Lehen aldikotz, antolatzen zuten herri bazkari bat, presoen aldekoa eta 160 bat bazkaltiar bildu dira (jadanik, pentsatua dute datorren urtean ber ekitaldia antolatzea ikusiz arrakasta eta herritarren poza). Goazen berritz Leitzara argazkien bidez...


Baterian, ezagutzen duzue Urko Arozena oiarzuarra Leitzan bizi dena


Gazteak forman ziren... hemen "Arbola gainean" beren himnoa kantatzen zutela


 Mirentxu Aldaco urruñarra mikroan zoin polliki kantatzen Pirritx eta Porrotxen kantua eta ondoan, Segurako Xabier

Lehen aldikotz ere, jastatu dut Belarra deitzen duten edari goxoa "licor de hierbas" ttotta... prest gero herriko ostatuen animatzera joaiteko eta dantzan aritzeko...

Bizkaian, Urdaibai erreserban, Guggenheim museo berria polemika iturri

   Badu 25 urte Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zutela. Noraino errespetatua ote ? Gaurregun, Guggenheim museo berriaren proiektuak bazterrak harrotzen eta mintzen ditu.



Oteizaren euskal xerriak eta astoak Alduden







Xarmanteko bisita egitekoa, berdin zure haurrak astoen gainean emanik ibilalditxo bat eginez !

2009(e)ko abuztua 12, asteazkena

Hitzak gehiegi

Sorogain eta Haira
Mendi ta pagadi
Itzal ta iguzki
Eternitate lurraldea

Begi ta belarri
Ingurumenari adi
Zeru ta Lurrari
Sai ta zaldieri

Besterik gehiegi