2009(e)ko azaroa 29, igandea

Sua mendian (segida)

Olheta Ibardin alde hortan, 100 hektara kixkali dira, 8 hektara landatze berri eginak suntsitu.
19:00etan, su-hiltzaileek sua menean edo kasik hila zutela, berriz abiatu da. Susmoa dute norbeitek piztu duela berriz. Gaueko 01:00 arte aritu dira, Urruñako laborari batzuen laguntzarekin.

2009(e)ko azaroa 28, larunbata

Sua mendian





Gure etxetik, bistan dugu mendia, Larrun Ttikitik, Olheta, Ibardin, Aiako Harriak, Jaizkibeleraino.
Hasiak dira suak pizten iralekuak eta larreak garbitzeko. Aspaldiko ohitura honek irauten du eta gaurregun gehiago ere, ez baita iratzea eta otea ihaurki gisa gehiago baliatzen animaleendako.
Haatik, gaurko haize azkarrarekin su emaitea !
Olhetan, Ibardin aldean, etxeak badira eta gauarekin, horien zaintzeko, su-hiltzaileak deituko dira behin eta berriro.
Alde batetik beldurra, bestetik zentzugabekeria, hara zoin diren berehala gogora heldu zauzkidan hitzak sua mendian pizturik ikusten dutanean...

2009(e)ko azaroa 22, igandea

Sebastian Gonzalez 4 1/2ko finalan

Oraintxetan Irujok irabazi dio errexki Titin-i. Ondorioz, Sebastian Gonzalez-en kontra ariko da Irujo 4 1/2ko ligaxkaren finalean.


AUPA SEBASTIAN AZKAINDARRA !!!

Iparraldeko pilotari bat goi-mailako txapelketan, ez da maiz gertatzen, BIBA Azkaindarra !!!


Finala abenduaren 8an !!!

2009(e)ko azaroa 11, asteazkena

Ezkurdi museoa, erleen eta eztiaren mundua

Argia .com -en  diaporama

Nafarroan, Ultzama Eltso herrian kokatzen da Ezkurdi etxalde-museo ederra, erleei eta eztiari osoki dedikatua, Isabel Teilleria erlezainak eraiki etnografiazko altxorra. Jakinduria  berezi hori etxalde guzietan hedatua zen duela guti (ikus Mendiben, bide bazterrean dagon etxe batean, kofoina). Merezi luke desagertua den mundu hori hobeki ezagut dezagun : erlea, abere ttipittoa eta aldi berean, hain aberatsa, harrigarria eta guretako eraginkorra  !

2009(e)ko azaroa 8, igandea

Iturrira jo... bakotxak bere gisan

Lehen, laborantxan oinarritu gizartean, ez zen sosik.
Orai, dirua baizik ez da eta harek du dena manatzen.

Lehen,
bizitzeko hastia hartzen zen. Eguzkiak, eguraldiak, naturak emaiten zizkion bizi erritmoa laborariari.
Gaur, ez dugu denbora gobernatzen, are gehiago berak dauku pean atxikitzen, ziztu bizian dabilan kontsumo treinak eramaten baitauku, ez dakigu nora.

Horretaz kontziente, mugimendu frango ikusten ditugu (batzu modan Zen jarrera bezala), denek helburu berarekin, betiko balore sinpleak eta zuhurrak ber-aurkitzeko asmoarekin.

Be
rriz iturrira jotzeko. Barne osagarria eta oreka sanoa zaintzeko (ohartu baigira gizarte modernoaren zalapartak daraman gaixotasunetaz).

Ekialdekoa ala mendebaldekoa izan, ez da inportik, munduan barna gizona gizon eta emaztea berdin emazte, denek balore eta bizi kalitate berdinen ondotik ibilki...
Ez da hor xuri-beltxik, ez eta erlisiorik.

2009(e)ko azaroa 2, astelehena

Eguraldi txarra diozue ?

Ez denentzat !

Hilabete ilun, triste aire diogularik,
badira hortaz ederki baliatzen direnak,
sasoinak dakarren gozokietaz tripa bete eta bete ari baitira...




geroaz sobera arduratu gabe... hainbat hobe !