2010(e)ko urtarrila 24, igandea

Gerezia eta marigorria GORRI

Ez duzue gorri ainitzik harrapatuko naturan, ferdea da nagusi.

Abereek ez dute guk dugun koloreen perzepzioa. Adibidez, xoriek biziki ongi ikusten dute GORRIA kolorea.
Eta hortaz baliatzen dira landare batzu. Zendako ba? hazien eta hezurren barreiatzeko.
merle baie

Zozoak edozoin fruitu eta bereziki gereziak jaten ari direlarik, ari gira gormanta zikin batzu baizik ez direla (gu bezala funtsean!). Baina gereziaren gorri kolore distiranta biziki ongi ikusten dute xoriek eta fruitu gozoa jan ondoan hezurra botatzen, heier esker gerezi ondo berri baten mentura segurtatua delarik.


Baina GORRI koloreak badu beste erranahirik, horietan bideko argi gorria bezala, KASU mezua dakar!!! beste aberreei erraiteko
ez nazazuela jan, pozointsu naiz!!! gure marigorri xarmanta eta maitagarria bezala...marigorri
Insektu balios hau, baratzezainaren adixkide hoberena, hortarako "Jainkoaren adixkide" deitua, bere etsaiendako jangaitza eta kaltegarria da. Diote zientifiko batzuk behar bada iresten dituen kukuso eta mamutxetik heldu zaiola justu kirets eta beraz pozointsu hori. Maleruski marigorriaren etsai handiena gizona eta gizonak asmatu insektizideak dira... eta kasu honetan, koloreen mezua nahasten da eta zentzugabe gelditzen!
Gehiago kasu emaiezaiogun, pozoin kimikoak baztertuz... Naturak eskertuko gaitu... ondorioz Jainkoak ere bai...

2010(e)ko urtarrila 18, astelehena

Asteburua elurretan

Urtero bezala, Azkaine inguruko lagun taldea elurretara doa Pont de Camps deitu aisialdi zentrora, Ossau ibarran, Artouste ski staziotik 2 kilometrotan kokatua dena.
Parada ona, haur, gazte eta helduentzat elurretara joaiteko. Paueko elkarte batek (Bearn Pont de Camps) kudeatzen duen zentro honek 100 egoilier aterbetzen ahal ditu. Urte guzian, errezebitzen ditu taldeak, familiak eta beste, baina bereziki udan. Behar den ekipamendu guzia badu, hori dena prezio egokian.
Mendiak sasoi guzietan xarma berezia du, hala nola neguan xuriz janzten delarik:


DSCF0566
DSCF0560
DSCF0554

Pont de Camps zentroan, bakoitxak nahi duena egiten ahal du: ondoko ski stazioetara joan edo hor berean "ski de fond" edo raketak eman-ta ibili:
DSCF0567
DSCF0551

Ondotik, xupazter xokoan ze goxo!!!
DSCF0568
Eta hortxetan bazkaldu dut, bakarrik, nehor ez ageri! (hauxe ba arraro, alta 60 bat ginen!), beste lagun guziak, eskuin-ezker, haurrak eremaiten, edo berdin mendian, nor bere neurrian eta urratsean ibiltzera joana...

"Elle est pas belle la vie !"

2010(e)ko urtarrila 10, igandea

Larrun mendiaren mezua

DSCF0536
xuri-beltxez gaur, joan den aldian gorri-beltxez zelarik (gauaz piztua):
Argazki-kutxaKutxa-22009ko-udatik-haratF0493.jpg
Atxemana zenuten?

Xitoak gerizan eta baratzezaina pausan!

DSCF0524

Abenduaren 15a zen. Lanetik lekora, Pialenbordako nagusiak zer ikusten du ondoko landan? etxeko oilo bat 11 xitoekin!!! "Iduritzen ba oilo bat eskas nuela!".
Oiloak, sasi xokoan 13 arroltze egin eta xitaldia burura eraman ondoan, 11 sortu zaizkio. Eta egun hartan, hotz zen!
Geroztik, denak bizirik dira. Hotz hauek ongi iragaiteko, lanpa gorripean daude eta preziatzen dute!


Naturaren atseden garaian, baratzezaina ere pausan da. Baliatu da haizeak hautsi haize orratza aldatzeko:
DSCF0533
DSCF0543
Ze langile zintzoa!

Miñautak ihaurri

DSCF0534
DSCF0535
2010ko urtarrilaren 10a honetan, auzoko landan hartu argazkiak. Elur aroak dakarren bisitari elegantea (Ziburuko bidean, ihiztari andana bat biltzen duen hegaztia!)...

2010(e)ko urtarrila 9, larunbata

Hoztua

elurra 2010 001
elurra 2010 002
Goiz huntako miraria,
bazterrak xuritua,
ura hormatua,
xoria hoztua...
Hor dugu negua!

2010(e)ko urtarrila 1, ostirala

2010 urte berriko erabaki ona

Derrigorrezko etapa batzu baditugu, bizian zehar, urtean zehar edota gehienean urte aldatzetan...

Zoin da zuen aurtengo erabaki ona? erretzea uztea? mehatzea? edo erabaki garrantzitsu bat lana mailan, familia mailan, bikote harremanetan?
Egia erran, behar ginuke karneta ttiki bat atxiki, pundu bat egin hilabetero, idazteko hartu dugun erabakiaren berri... emankorra bilaka dadin!

Bon, erranen dautzuet ene 2010 urte berriko erabaki ona zoin den!


MU GI TU!!!!!

oinez ibili, apartamenduko bizikleta egin erregularki, Hendaiako thalazora joan (karta hartu dut!), artetan asteburu bat enetzat bakarrik hartu thalazora edo balneora joaiteko!

Programa pollita ez? eni orai
ez dadin egon bakarrik hitz hutsa, urtarrilaren lehen batez hartua!!!

Argazki-kutxaKutxa-22009ko-udatik-haratF0263.jpg