2010(e)ko otsaila 25, osteguna

sukaldean.com, etxekanderearen lagun ona

Eguneroko kontua, lanetik lekora, afaria prestatu behar eta zer egin, galdera datorkigu gogora.
Aspergarria. Gehiago denaz, elikagaien arteko oreka nahi delarik atxiki, eta egunean 5 edo 10 barazki eta fruitu jatea aholkatzen digutelarik!!!




Elikagaien arabera zer prestatu, errezeta andana bat, hiztegi bat (frantsesez ere) hitz bat edo beste ez baduzu ulertzen, hots egun guzietako altxor bat.

2010(e)ko otsaila 24, asteazkena

Alaitz eta Maiderren doinua Japoniako telebistan!

Japoniarrek euskal sukaldaritza eta hemengo ekoizpenak maitatzeaz gain, gure musika ere preziatzen dute. Eta gisa batez, biak nahasten ere!

Hango telebista kate batek, Alaitz eta Maider kantari eta trikitilari famatuen kantu bat hartu du sukaldari saio baten doinu gisa!



Exotikoa ez? Interesanta litaike jakitea zendako egin duten hautu hori!

2010(e)ko otsaila 21, igandea

Bizi on baten sekretua

zaldiak

Urteak ziztu bizian pasatu zaizkit. Berriki, 50 urte bete ditut.

Ez dut denborarik galtzen iraganari so. Inporta zaidan bakarra: gaur eta orai.
Behar diren guziak baditut, familia, lagunak, lan interesgarri bat, ahantzi gabe oroz gainetik osagarri ona.
Badakit gorputzak ez duela iraunen, bizi iturria egun batez itzaliko zaidala. Ez ditut ene pentsamenduetatik gogoeta hauek haizatzen, baizik eta bai alderantziz. Natura baitan dut gehien bizia, hots herioa, hezten eta onartzen, oldartzeak baretzen ikasten.
Argia egutegian, otsailaren 4ean, Gabriel Garcia Marquez-en erranaldi batek zion: "Zahartzaro on baten sekretua, bakardadearekiko hitzarmen zintzoa besterik ez dela". Egia. Lotura guztietatik libratzea, ditugun dependentzietaz eta beldurretaz askatzea, norberak bere barne indarra azkartzea, bakearen bila joatea.
Horretarako ene sekretua: egun guzietako gauza xumeak osoki beren betean bizitzea, sinplezian gozatzea, irriño eskaintzea ahal den bezainbat! Buru hausteak alde bat utzi, eta xori bat iduri, bizia eskertu.
Ez uste izan beti errexa dela, hori dena lana da. Filosofi bat. Enea.

2010(e)ko otsaila 20, larunbata

2010(e)ko otsaila 14, igandea

Idi-mihia sendagailu

idi mihia

Ttanta Fransiskaren errezeta bat ene amaginarrebaren bitartez ezagutua, mafrundia eta eztularen kontra. Idi-mihia (Phyllitis scolopendrium) iratzearen hosto batzu eman ur irakituan, estali eta hutzi minutu batzu. Edan infusio hori nahi denean, sendatu arte!

2010(e)ko otsaila 12, ostirala

Jantzi xuritan

Anderespos bat bezala, ezkontegunean ederrena izaiten den bezala, Naturak badaki nola egin denen begi gozatzaile bilakatzeko.
Hor bederen, denak konturatzen dira zoin ederra den gure ingurumena. Aldi berean, dugun bizimoduarekin, aitortzekoa dugu ez zaigula beti errex eskuin-ezker ibiltzea eta bazterrak elurpean preziatzea!
Alta kanpañian bizi girenak, ezin dugu bestela egin Dama Naturari gure lehen behakoa eskaini gabe!
DSCF0611
DSCF0610
DSCF0612
DSCF0633
DSCF0622