2010(e)ko martxoa 27, larunbata

Lerrotik kanpo!!! ardien artean asto bat...

manchot phoque
Bada lerrotik kanpo beti bat, astokerietako prest!!!

(bon! argazki umoretsu honekin uzten zaituztet. Banoa aste batez pausaldi on baten hartzera! egizue lan!)

2010(e)ko martxoa 21, igandea

Supazterretik baratzera

Elhorgako pandero xaharrak bigarren bizi bat duen bezala, gu ere kanpora baratzera ateratzen gira berpiztu beharrez, udaberriari agur erraitera Bazko atarian...
pandero tulipa

2010(e)ko martxoa 15, astelehena

2010(e)ko martxoa 14, igandea

Piarreren erreximenta gogoan

2009ko udan, Urepele Aldude aldean ginaudela opor egun batzu pasatzen ari, bisita bat egin ginion Piarre lagunari. Bakarrik bizi den 82 urteko alargunak, arabarba (rhubarbe delakoa, ezagutzen ez ginuena) erreximenta egiten segitzen duena Mayi andere zenaren oroimenez, pota bat eskaini zigun.
Ikilimili klik
irentsi ondoan, hain ona baitzen, erabaki genuen ondo batzu baratzean sartuko genituela guk ere erreximenta egiten hasteko.
rhubarbe
Eginen ditugun erreximenta eta tartak Piarre gogoan gozatuko ditugu!!!

2010(e)ko martxoa 4, osteguna

Iparraldea ezagutzen ote duzu ?

Hara zein galdera (eta beste batzu) egin dien Medialab ikus-entzunezko enpresak Donostiako karrikan zeuden gazte batzuei. Beha!



Hara zertarako Euskal kultur erakundeak IPARRALDEA XXI filma ekoiztu duen, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin, gazteek gure lurraldea hobeki ezagut dezaten, gaurko irudi eta errealitatearekin (eta gazteekin egina!):