2010(e)ko apirila 16, ostirala

Maddi Zubeldia Azkaingo elizan

Bai ongi inguraturik zen Maddi Zubeldia ziburutar kantaria 2010ko apirilaren 11an Azkaingo elizan. Alabaina, bere musikariei Kornelio musika eskolako erakasleak juntatuak ziren eta ere Mixel Luro tenor kantaria. "Eguberri zen neretzat" aitortu dauku kontzertua amaitzean, halako aukera ederra preziatu eta gain-gainetik gozatu baitu. Harekin batean hor zeuden ehunetik goiti bildu ikuslierrrek ere!

zubeldia maddi 11 04 2010 02

zubeldia maddi 11 04 2010 1

zubeldia maddi 11 04 2010 03

zubeldia maddi 11 04 2010 04

zubeldia maddi 11 04 2010 05

zubeldia maddi 11 04 2010 06

zubeldia maddi 11 04 2010 07

zubeldia maddi 11 04 2010 08

Jadanik dakiguna, Maddi Zubeldiaren hurrengo kantaldia, "Kaperan a capella" Euskal kultur erakundeak Hendaiako herriko etxearekin eta Abbadiarekin antolatzen duen ekitaldia baitan, irailaren 11an izanen da Abbadiako kaperan.


2010(e)ko apirila 13, asteartea

''Sekulabelardiko kantaria'' Ruper Ordorika Arkaitz Miner-ekin

HAIZEA GARIZUMAKOA diskoa atera berri duen aurkezpena egiten segitzen du Ruper Ordorikak bere taldearekin. Bideo honetan besteak beste Mikel Laboari eskaintzen duen kantua emaiten du Arkaitz Miner musikari paregabearekin:



 


 

Ederra benetan!

 

Azpimarratu nahi nuke Arkaitz Minerrek Azkaingo Kornelio musika eskolan biolina eta gitarra kurtsoak emaiten dituela. Mandolina ere jotzen du. Funtsean halako bati edozein musika tresna eskutan eman eta mirariak egiten ditu! Arraroa eta aldi berean umila!

2010(e)ko apirila 8, osteguna

Andoni Aguirre, klasikoaren enbasadore

Andoni Aguirre 26 urteko baiones gazteak musika klasikoaren ateak idekitzen dizkigu eta zoin ederki, Kristi Gjezi biolonista lagunarekin "Méditation de Thaïs" J.Massenet-ren pieza honetan:

 

 

Euskal kultur erakundearen atarian (eke.org) dagon erreportaian, hobeki ezagutuko duzue. Jadanik marka zazue zuen agendetan uda huntan Arrangoitzen ariko dela agorilaren 2an eta 5ean!

2010(e)ko apirila 4, igandea

Apiril biribil

Erran zaharrak diona egi bihurtzen da urtero.

Egutegiak udaberria markatzen badu ere, ez dute tenperaturek segitzen.

Bazterrak airosten, loratzen eta ederki harrotzen hasiak badira ere, neguaren estalki hotza dirau.

Berriz trikotatzeko gogoa ematen dit!

gerizan

Egur meta ttikitzen ari zauku azkarki. Alta, sua pizten segitu beharko dugu oraino maiatza arte.

Nahi ginuke ba kanpora atera eta iduzkipean gozatzen egon!

A! Errana dautzuet "Apiril biribil", izpiritu presatu!