2010(e)ko maiatza 28, ostirala

Besta on zuri Ama!

Amen bestak beti emozioa ematen dit. Gehiago, joan zirenetik? ba uste dut, nahiz urteak pasatu diren.

Haurrek, igande goizean, ikasi dituzten poemak errezitatuko dituzte.

Nik, hitzen partez, baratzean dituztan lore batzuen argazki xorta eskaintzen dautzut...

arrosa 1

arrosa 3

arrosa 4

lore 1

lore 2

lore 4

lore 3

lore 5

Besta on zuri Ama!!!

2010(e)ko maiatza 25, asteartea

ZZ TOP Baionan uda huntan!!!

Texas-eko talde famatua uda huntan, uztailaren 8an, Baionako zezenplazan izanen da!


Gazteago (!) nintzelarik, bizardun hauek mitikoak ziren eta gaur ere halatxu dira (ze adin ote dute ba?)!

 

 

2010(e)ko maiatza 17, astelehena

Biriatu-Ibardin, mugarriz mugarri

Bezperan euria eta barazuza jauts ahala arizana, nolako eguraldia izanen ote ginuen igandean mendi ibilaldiko? Ateri bai ateri eta eguzkitsu ere, nehork espero ez zuen bezala.

Xedea zen beraz mugarrien atxematea, Pirinoetako lehena Biriatun izanki, preseski Bidasoa ibaiaren bazterrean dena... Ibardinen kokatua den 11garrena arte!

biriatu 1 mugarria

biriatu 2 mugarria

3 mugarria

4 mugarria makilarekin

5 mugarria

6 mugarria

7 mugarria

8 mugarria

9 mugarria

10 mugarria

11 mugarria

(Mugarriei buruz interesatua bazirezte, beha Olivier Penaud-en bloga).

Beha nolako piknika gozatu dugun Ibardinera allegatzean,  Marie-France, Christiane eta Mathildek antolatua zutena...  arraroa, bereziki tipulak eta onddoak curcumarekin!

piknika ibardin

2010(e)ko maiatza 13, osteguna

Argentinan gaindi

Anttonek xantza ederra ukan du Islandiako sumendiaren bi errauts hodeien artean Argentinara joan baita. Eskualde zabala, paisai anitzekoa... hegoaldeko Patagoniako elurtegiek adiearazten duten bezala... 

argentina hegazkinez

patagonia elurtegi 1

argentina ikurrina

flamant cygne

 

Errealitatea argazkiak baino askoz ederrago segur!!!

2010(e)ko maiatza 2, igandea

Gure etxeko amilotx urdinak

xori kafia 1

amilotx udin 2

amilotx urdin 3

Teilatupeko familitxoa handitu da, bata bestearen ondotik aita eta ama ibilki dira.

Bazter guzietan badira xori kafiak, sasietan, teila azpian, auzoko piñuetan, etxeko nausiak egin dituen kutxetan!

Alde guzietarik janariketa!

Eta pollitena, gaur ikusi duguna:

auzoko piñuetan dagon fika, mahai gainean ematen dugun gatilutik, gatuen kroketen jatera heldu zitzaigun!

 Haatik hau, ezin argazkitan har,

Ohoina bezain abila baita!