2010(e)ko uztaila 31, larunbata

2010(e)ko uztaila 26, astelehena

Ahuntz aterbea Mendaur mendian

ahuntz aterbea 02

ahuntz aterbea 01

Nafarroan, Malerreka aldean Sunbillatik abiaturik, Mendaur aldera joan gira. Bidenabar, ohizko abere aterbeak ikusi ditugu. Denboran, Angel Aintziburu luzaidarrak kondatzen duen bezala, urde hazleek, Luzaideko oihanetan hazkaiak atxikitzen zituzten eta halatxuko aterbeak egiten zizkioten: metra bateko 3 paretez inguraturiko iratze metarekin.

Hemen, taulez eginiko xarmanteko aterbe batzuetan, ahuntzak bizi dira!

2010(e)ko uztaila 15, osteguna

Ene ama zenari


12 urte jadanik pausatu zinela. Uztailaren 13a zen, 15ean ehortzia izan zinen.

Egun, Txomin lagunaren ama bere azken egoitzara eraman dugu.

Esker onezko sentimendu goxoak gure amei adierazterakoan,  ezin hobeki aurkitzen dut Xalbador-en "Ene ama zenari" bertsuak Perruketak taldeak emanik.



2010(e)ko uztaila 5, astelehena

Larrungo kapera eta Toni-ri oroitarria

Hiru Iturrietara allegatzean, Arrano xolan ezker hartu eta, kapera bat bada, beti Andde Luberriaga Azkaingo auzapez zelarik eraikia:

larrun kapera 01

larrun kapera 02

Debozione marka frango badira han eta hemen barnean zintzilikaturik

larrun kapera 03

Kapera huntatik bi urratsetan, arbolen babesean, oroitarri bat. Toni 20 urtetan auto-istripuz zendu zen azkaindarraren oroimenez haurrideek eta lagunek ezarria:

larrun oroitharri 01

 

Urak ekarria

eramateik

Hik emana

Guekin gelditzeuk

larrun oroitharri 03

Gogoan zaitugu!