2010(e)ko abuztua 31, asteartea

Hodeien ohean

 

Lainoak apal

Argia gorri

Ihintza lodi

Miruak gora

Onddoak lore

 

Mendi maldan

Hatsa labur

Tontorrean

Gogoa arin

 

Begirada

Ortzi mugan

Ametsen eremura

Hodeien ohean

 

Zuhaitzetan bazterrak isil

Ez bat eta ez bi

Hostoen murmurioak

Haizea salatu du

 

Sasoi berriari

Agurka

Natura

Dardarka

 

 

Uda ondokoa

                        Beroa ta hotz artekoa

                                                   Gozamenarena

                                                                        UDAZKENA  

                                                                                         

mendian

 

2010(e)ko abuztua 22, igandea

Lindux Hairan igande bero batez

haira iguzkitan

Halako iduzkiarekin, ez zen ba mendian ibiltzeko aro!

lindux bi alderdi

Hegoaldetik Lindux igotzea aise errexago da eta...

lindux

Kasko historiko hortarik, bista beti bezainbat zoragarri!

Lau haizetara soa zorroztu ondoan, itzala zen igande hortako beste altxorra...

pagopean

pagopean errexki aurkitu duguna.

Ez zen ez egun hori mendizalentzat egina

Tira beraz! huna ogitartearekin zakuan ekarria, igande arratsalde goxo baten kronika betetzeko...

arno xorta bat

mendizale irakurle

  A! ahantzi gabe uzta ttiki-ttiki hau!

uzta ttikia

What else?



2010(e)ko abuztua 17, asteartea

Udatiar Parisen

Frantziako hiri nagusia ederra da. Zinez.

 

Oroz gainetik herrialdeko historia, kultura, zientzia gune nagusia.

Ez da harritzekoa munduko hiri nagusi bisitatuena baldin bada, hainbeste edertasun, bisitaleku, eraikin historiko, aisialdi zentro biltzen baititu!

Guri gehien gustatu zaukuna, delako "Jardin des Plantes" "Muséum national d'Histoire Naturelle" gunea izan da: parkea, delako "Ménagerie" munduko zoo zaharretenetarikoa, eboluzioaren galeria, landare tropikalen berotegiak, ... eta oraino gelditzen dira bisitatu gabekoak.

galerie evolution

Galerie de l'Evolution

grand labyrinthe

Parke hortan, ikusten dugu Pariseko eraikin metaliko zaharrena

loge

abere aterbe miresgarri bat

perroketa

flamant rose'Flamants roses' hauek goxoki lo ziren, norbera bere gisan.

 

Bisita gune baino gehiago, ikerketa zentro handia kokatzen da Cuvier karrikan, historia luzekoa, jakinmina pizten duena eta... berriz etortzeko gogoa ematen duena!

 

Bestalde, betiko gune turistikoetarik aparte (japonesez galkatuak zirenak), 'Cité de la Musique' Villette parkean itzuli bat egin dugu... kaska belarrietan zernahi gauza ikasten (Erien trebatzeko tresna barbaro huni buruz adibidez):

assouplisseur doigts

Ibili gira parke eta baratze ederretan barna, eta horietarik Parisen ikuspegi ederrak gozatu, hala nola hemen 'Buttes Chaumont' gainetik:

maite buttes chaumont 2

 edo Belleville parketik:

parc belleville 1ahantzi gabe 'by night':

by night 2

itzuliño bat eginez 'Puces' merkatu gunetik (ez ziren oraindik saltegiak idekiak, baina bazen halere zer ikus):

DSCF1251

 

Hori dena metroa baliatuz, goiti beheiti joanez, "zilo" batetik bestera oinez eta oinez....

Aah! ze goxo izan den etxe zokoa atxemaitea pausatzeko...

 

Bai Parise eder da... baina aldi berean leher egingarri!



Album - Parise-2010

Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010
Album - Parise-2010

2010(e)ko abuztua 10, asteartea

Azpilkuetatik Aldudera

eitb.com-ek eskaintzen daukun bideo zoragarri hau gordetzen dut ene blogean, jadanik parte bat kurritu baldin badut, ibiltzeko beste idei batzu ematen baitizkit (hasteko Urruska landaetxetik Berderizko lepoan barna Aldudera jausteko):