2010(e)ko iraila 26, igandea

Maddi Zubeldia Abbadia jauregiko kaperan

2010eko Erlaitzaren besta berezia izan da, Anton Abbadia zientzialariaren eta euskaltzalearen sortzearen 200 urtemuga ospatu baita.

 Ederki zen, haren ohoratzeko, euskal kulturak bere lekua ukan dezan antolatuak ziren ekitaldi guzien artean.

Maddi Zubeldia euskal kantaria gustu handiz ari izan da kantuz giro berezi horretan, tanpez betea zagon jauregiko kaperan.

zubeldia maddi 03

Ezkerretik eskuinera: Harkaitz Miner, Txomin Arizaga, Maddi Zubeldia, Jeannot Urtxegi

zubeldia maddi 05

Maddi a capela Ramuntxo bere senarrarekin

zubeldia maddi 08

zubeldia maddi 09

Publikoa gustora!

zubeldia maddi 10

zubeldia maddi 11

zubeldia maddi 12

zubeldia maddi 16

zubeldia maddi 14

zubeldia maddi 15

Maddik bidaiatxo bat eginarazi dauku.

Bere sentsibilitate barnakorrarekin, bizitzaren gorabeherak inspiratzen dizkion gogoetak eskaini dizkigu. Begirunea eta baikortasuna nagusitu zizkio, "Gracias a la vida" Violeta Parra-ren kantuarekin bukatu duelarik. Eskerrak bizia goraipatzeagatik, denetan hain goibel presentatzen daukuten mundu honetan.

2010(e)ko iraila 22, asteazkena

Emozio kontuen eragina

Ideia frango berria da: emozioek osagarrian duten eragina. Sinetsi ala ez.


Dela urte batzu, liburu bat irakurri nuen: "Gorputzaren memoria".

Oroit naiz esplikatua zela nola somatizatzen ginuen, haurtzaroko oroitzapen txarrek edo emozio azkarrek berdin beranduago gorputz atal batean ala bestean mina sortuz. Sinetsi ala ez.


Gauza bat segurra: odoltxarrak ez dio onik egiten osagarriari.

Joan den uztailean, UEUko yoga ikastaro bat segitu nuen Baionan. Ariketak egitean, erakasleak zion mentalen eragina handia zela. Zure buruari erraten badiozu: "gaur, osagarri onean naiz, ongi naiz" eta hori egunero errepikatzen baduzu, behako amultsu eta maitagarri bat eskaintzen diozu zure gorputzari. Horrek gauza ona baizik ez dio ematen ahal!

 

Bai ados bai, baina aski ote dea? eta janaria? eta gizarte berri hunek biziarazten daukun griñaren, "estresa"ren eragina!

 

Ene ZEN egutegian, gaurko orrialdeak (2010eko irailaren 22a) dio:

 

Emozio sakonek eta pisuek toki gehiegi ez zezaten har,

emozio kontu arinak harzkizu:

liburu humoristiko bat irakurri,

zineman komedia on bat ikusi,

kalitatezko otruntza bat egin,

oihanean ibili,

10 minutuz, musika entzun

edo berdin deusez egin...

 

Aholku arruntak! preseski arruntak direlako gogoetagarri atxematen ditudanak.

 

 

2010(e)ko iraila 12, igandea

Hurrak, tipulak eta beste: baratzea emankor

2010 urtea, hur-urtea bai!

hurrak 01

hurrak 02

Hur-ondo hauek daukute hoinbeste fruitu eskaini, lau-pataka eman-ta biltzea aski!

hurrak 03

Adixkide baten tipul landareak ere ederrak atera zaizkigu. Biziki ona den mota azukretu gozo hau haren familian belaunaldiz belaunaldi hazten dute eta prezioski atxikitzen!

tipulak 01

tipulak 02

Maikolak (ilarrak) ere idortzen ari dira artoarekin batean

maikolak 01

maikolak 02

Meloin hunen argazki hau Maia lankideari eskaintzen diot (zale gaitza da ta!)

meloina

Mahatsa ospatzen den sasoinean, ezin egon etxekoen berri eman gabe!

mahatsa 01

mahatsa 02

Merezi du ba baratzeak etxeko jabearen artatze lan batzu, ongi ordaindua ta!!!

2010(e)ko iraila 4, larunbata

Bizkaiko meategiak

Egun hauetako aktualitatean, Txilen lurpean blokatuak diren 33 meatzariak zertan dauden segitzen dugu. Hoinbeste denbora egon behar, zilo madarikatu hortarik ateratzeko, izigarrikeria da!


 Meategiak izan dira ere Euskal Herrian, Bizkaian bereziki. Industria huntan oinarritu da luzaz probintzia hunen aberastasuna edo bederen komertzio nagusia.

Aire librean zagon Europako gunerik handienak, hilak eta kolpatuak ehunka kondatzen zituen, Karmelo Uriarte meatzari ohiak kondatzen digun bezala:


 

Gure eskualdean, garaiak aldatu dira, zorionez, baina zenbat tokitan oraindik ez dute segitzen lan bortitz honetan (eta nolako baldintza gogorretan!).

Txilen, adibidez, langileak lurperatuak direnen meategian, meategi nazionaletan baino aise gehiago irabazten dute.
Lanbide bortitz huntan, holako diferentziak badirela ere jakiteak erakusten du pobrezia eta miseria bizirik den mamu beltz handi bat dela (ez da leher egitekotan, ikusiz zenbat gizon-emazte ta haur irensten dituen!).