2011(e)ko urtarrila 29, larunbata

Liburu elektronikoa

Azken egun hotan,  armiarma.com-ek 249 liburu elektroniko urririk deskargatzera proposatzen zituela jakin dut (facebooken bidez). Badakigu argitaletxeak merkatu hau garatzen ari direla, e-liburuak edozein e-irakurgailu, iPad edo iPhone tresnetan irakurtzeko parada eskaintzeko.

Patxi Gaztelumendik osatu du artikulu interesgarri bat  zuzeu.com-en horri buruz.

 

Armiarma.com-ek eskaintzen dituen 249 liburuak obra klasikoak dira, euskal edo unibertsal obrak, lizientzia librean agertzen direnak eta eskubideak domeinu publikora pasatuak direnak.


Hitz bat hala ere lizientzia libreetaz: autorearen eskubideen baldintzapean kopia, banaketa eta obraren aldaketa baimendua da.

Xehetasun gehiago aurki dezakezue, gune hauetan, Copyleft (wikipedia), Artlibre, Creative Commons lizientzia libreei buruz.


 

inlibroveritasFrantzian, Mathieu Pasquini Copyleft konzeptuaren defendiatzaile sutsua da. 2005an sortu zuen In Libro Veritas gunea: horretan idazleak eta irakurleak libroki argitaratzen eta irakurtzen ahal dute. Aldi berean bezeroak hautatzen dituen obrekin liburu bat egitea, paperez (klasikoa edo berziklatua), eskaintzen du. Initiatiba interesgarria, liburu elektronikoak ez baitu, ene ustez, behin ere paperezko ale baten xarma eta atsegina ukanen (mila aldiz nahiago baitut kanapean ongi jarririk irakurri, begiak pantailaren dirdiratik babesturik).

2011(e)ko urtarrila 14, ostirala

Imanol kantatuz Aiziritzen: txartelak www.banoa.net gunean

2010eko urriaren 31n, Alduden, inguruko eta kostaldeko kantari andana batek "Imanol kantatuz" kantaldia eman zuten, kantari poetaren omenez, arrakasta ederra bilduz.

imanol irudi

2011 urte hastapen huntan, Aldudarrak batasunak (antolatzailea) nahi izan du kantaldia berriz eman Irulegiko Irratiaren alde (Baxenabarreko euskal irratia), Aiziritzen urtarrilaren 30ean, 15:00etan.

 

TXARTELAK INTERNETEN

Txartelak aitzinetik erosten ahal dituzue www.banoa.net gune berrian (

Ipar Euskal Herriko gertakarien txartelen eskuratzeko web zerbitzua)

. Thierry Biscary eta Julien Dizdar-ek eskaintzen daukuten initiatiba interesgarria!

 

POESIAREN DEIA

Alduden eman kantaldia honelaxe hasi zen:

 

"Baionatik Bilbora, eta gaur Baionatik Aldudera eramanen gaitu  gure ibilaldiak. Ongi etorri zuri Imanol! 


Zurekin ibiliko gira zure urratsetan,  neke eta atsegabeetan, zoriona apur bat ere horien artean,  desterruz desterru, maitasunaren suak errerik batzutan, beldurraren eta bakardadearen hotz ikarak inharrosirik beste batzutan. 


Zure biziaren haria ? Poesiarena... Poeta kaxkar bat zinaukan zure burua... Bainan nork ezagutuko zituen Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Mikel Azurmendi edo Joseba Sarrionaindiaren poesia eder horiek?


Poesiaren deiari baietz diogu eta goazen zuri segi... Ni poeta kaxkar bat naiz bainan urdinez ixkribitzen dut gauez..."

 

 

2011(e)ko urtarrila 7, ostirala

Aita gogoan

Aita, 1983ko urtarrilaren 8an zendu zen. 55 urtetan.

Duela beraz 28 urte. Jadanik.

lacarra michel

Michel Lacarra (1927-1983)


Erran izan dut bloga honetan "Bizi on baten sekretua" artikuluan, ez nintzela egoiten iraganari so. Ez du kentzen  oroimeneko eremuetan maiz murgiltzen naizela, eta hurbilekoekin konektatzen naizela ardura. Urtebetetze bat hurbiltzean oraindik gehiago.

 

Maite den norbait galtzea, sofrikario handia da. Aita-amak, biak, galduak ditut. Dolu hori pasatua dut. (Hobe pasatua izanik, esperientzia dorpea baita). Oraindik ere, beldur handia sortzen zait maite ditudanak zenduko diren egunari pentsatzean. Nola bizitzen segitu heien presentziarik gabe?

 

Herioak anitz erakasten dauku biziaz. Lur honetan, gorputza, izpiritua, arima... gira. Heriotzarekin, gorputza suntsitzen baldin bada, gure bizi energia, iturria diraute beste forma batean... Izpiritua, arima betikoak direla sinesten dut. Hilak gure baitan bizi dira, heien energia eta indarra sendi ginezazke: ene aita-ameri pentsatzean, maitasun uhain batek betetzen nau. Maitatu eta maitatzen naute, nik ere maite ditudan bezala.

 

Ez da sekulan eta behin ere harreman hori hautsiko. Heriotzatik at, bihotzaren eta sendimenduen erreinuan bizi girela sinesten dut, askatasun osoan!