2011(e)ko martxoa 6, igandea

Oilotegi berri

Beti zerbait berri bada oilotegi batean, gurean hasteko bada beti zer edo zer aipatzekoa eta komentatzekoa: hunen balentria, beste horren nortasun bipila eta zakarra, Pialenbordako bigarren bizitegi hau zein mugimendutsua den!!!

Sortzeetan, ahatetxoak lanpa azpian jarraitzen dute gauaz, egunaz (aro ederra denean) erabat ekiaren berotasuna eta kanpoko airea hartzen dutelarik (harraparietaz babestuta):

ahatetxoak

Zaratatsuenak eta nazkagarrienak antzara arrak ditugu. 2 bikote ditugunez, bi arrek beren nagusitasuna eta zaindari nortasun zakarra erakusten digute! horietan Tolosako arra delarik bortitzena! makil bat hartzen dut orai oilotegira hurbiltzeko, hunen larderiaz beldur bainaiz! hauxe komedia!

hiru antzara

Ikustekoa da nola arrek burua xut atxikitzen duten, eta emeek lasai aire bizi diren, bereziki Guineako emea, goxoena eta ezti-eztia ibilki dena, maiz bere-ber, besteen zaratatik at:

guineako antzara emea

Azken hitz bat gure Wyandotte eta Gris Perla bi bikoteetaz. Etxeko nausiak apartako lekua egin dizkiote (bakoitzak bere lekuan haatik, zeren hor ere, ohartu baikira Wyandotte arra biziki kementsu zela):

wyandotte eta gris perla oiloak

Axeria etxola hunen gibeletik pasatzen da gauero (dakigunaz, auzoaren oilotegian egin desmasia berme), baina ditugun zerrakura guziak eta antzara karrankariekin, ez dira aise asetuko gure oilotegian!!!


Martxoko lore

Mertxika esperantzetan...

 

mertxika lore 1

mertxika lore 2

mertxika lore 3

mertxika lore 4

Arana ere...

sagar lore

Zeru urdinez jantzia, ez da bestelako azau ederrik nihun!