2011(e)ko apirila 27, asteazkena

Ordiziako merkatua

Itzuli baten egiteko parada gozatu dugu lagunekin Ordiziako merkatura  joanez. Euskal Herriko merkatu garrantzitsuenetakoa eta famatuena XI.-XII. mendetik antolaturik dagona.

Hain xuxen, artzain eguna zen eta usaian baino jende gehiago hurbildua zen.

ordizia merkatua 4

Ni hasteko, harritu naiz errape erakusketa honen aitzinean!

ordizia errape lehiaketa 1

ordizia errape lehiaketa 2

Harrigarri!!!

 

Lierni gure Segurako lagunak merkatu hau astero segitzen baitu, ez ditugu ekitaldi ofizialen pausuak eman, ahantzirik gelditu baigira hameketako gosarian  Pottoka ostatuko gibeleko partean:

ordizia pottoka ostatua

Oilo salda, xixa omeleta, tripaki jasta eta arno sorta bat... badira bizian halako momentu magikoak...

 

Hala ere, gure asteroko merkatua egiteko baliatu gira...

ordizia merkatua 1

ordizia merkatua 3

ordizia merkatua 2

... Plaza nagusia inguruko... eta ondoko ostatuetan trago bat eta beste hartuz eta Segurako talo egileei agur erranez...

ordizia merkatua segura talo egileak

ordizia merkatua 7

Azpimarratzekoa da gain-gainetik giro herrikoia, sinplea eta sanoa, Hegoaldean baizik aurkitzen dena. Berriz jastatzekotan, nahi dugunean berritzen ahal duguna, artzain egunetik aparte baitakigu asteko zein egunetan antolatua den eta!


2011(e)ko apirila 19, asteartea

Antzara umearen familia bitxia

antzarakumea familia

Oilo gorri honek, antzara arroltzeak ukan ditu xitan gelditu denean. Horietarik sortu diren bi antzarakumetarik bizirik geratu den bakarra hazten ari da beste xito batekin (oilo batek onartzen ez zuena). Biziki ongi elgar aditzen dute!

Ez dira aldiz berdin ari: xitoak oiloak kahazkatzen dituenak pikokatzen duelarik, antzarakumeak bazka jaten ari da gustora. Ixtantean, oiloa bezain handia izanen da!

antzarakumea

antzarakumea 1

* Maiatzaren 29an hil zauku antzara hau, tanpez, alta osagarrian iduri zuelarik!

Bestalde, oilotegi berrian, Wyandotte bikotearen familia anitz emendatu da!

wyandote familia

Hamaika xito "Luma" oilo beltxak hazi dituenak, gehi eman dizkiogun beste hiru xito: orotara hamalau!

Bizia nasai (edo bizi nasaia) Pialenbordan!

 

** Ez ditugu wyndotte oiloa eta oilarra atxiki, bortitzak baitziren oilotegiko beste biztanlekin, beren umeekin ere bai (combattants anglais gisako batzu ziruditen). Erostean, ez da jakiten ahal zenolako nortasuna duten animaleek!

2011(e)ko apirila 13, asteazkena

Azeriaren oihua

Pasa den gauean, gure seme batek kanpoan oihu bitxi bat entzun ondoan, interneten bilatu du zer izaiten ahal zen. Hara zer atxeman duen, gure auzoko azeriaren oihua (hontza eta xorien artetik):


 

 

 

Hain abila denez, 40 soinu ezberdin ezagutzen ditu. Badaki ere gatuaren miaua imitatzen, xakur bat inguruan badenez jakiteko!!!

Duela hamar bat egun, gure Guineako antzara arra hil du (burua jan dio).

Sasoin huntan, berak ere umeak hazten ditu, te! Guri kasu ematea!

2011(e)ko apirila 6, asteazkena

Artxiboak ''Palais des Papes'' Jauregian, Avignon hirian

Aste bat iragan dut Vaucluse departamenduan, hango artxibo zerbitzuak antolatutako jardunaldietan parte hartzen nuela, artxiboen kudeantzako erabiltzen dugun Arkhéïa progizielaz komunikatzeko, honen garatzaile den Anaphore sozietarekin.

 

Departamenduko artxiboak XIX. mendetik, ''Palais des Papes'' jauregian, gune historiko harrigarri hortan kokatuak dira,  Avignon hirian:

 

palais des papes 2

palais des papes 1

ad 84

palais des papes 4

Jauregia aitzineko plaza ederrean antolatzen da festibal famatua, hiria udan ezin hurbildua egoten dela.

Eskultura animale hau ikus daiteke plaza hortan:

palais des papes 3

Loriatu gira (eta harritu) artxibategiaren bisita gidatua egitean. Historiak markatu baldin badu eraikin eder hau, ez da haatik hain egokia artxiboak baldintza hoberenetan atxikitzeko! Magasin handiena kapera da:

magasin chapelle ad84

Artxiboak metatuak dira alde guzietan (eta leku eskasa gorria sendi dute baina ezin dute eraikin berri bat lortu, momentukoz bederen): behereko geletan, presondegiak zirenak lehen, edota dorreetan, errautsean itoak eta (batzuk) umiditatean.

 

Jardunaldiak Villeneuve-Lez-Avignon hirian ''La Chartreuse'' monastegian segitu ditugu, hor ere gune ezin ederragoa, funtsean eskualde guzian bezala historiaz betea, (larunbatean egun pasa turismo pixka bat eginez ohartu garenaz Arles hirian, museoan erromano garaiko indusketen altxorrak ikusiz-bereziki Cesar-en itxura-,  eta XI. mendeko Montmajour abadia gaitza bisitatuz). Baina gaurkoa bururatzeko, nahi nizueke pareta tindatu honen argazkia eskaini, hor dituzue XIV. mendean Avignon-en egon ziren sei aita sainduen potretak:

aita sainduak