2011(e)ko maiatza 31, asteartea

Nuklearratik at, energia berrien aldarrikapena

Maiatzaren 30ean, Alemaniak bere azken erreakzio nuklearra 2022an hetsiko zuela iragarri du.

Japonian iragan hondamen izugarriaren ondorioz eraman gogoeta, baita ere jadanik Angela Merkelek programatutako politikaren emaitza.

 

Dinamarkak nuklearraren uztea erabaki zuen 1985ean, Suizak 2011ko apirilan eta orai Alemaniak. Italiak ez du erreaktorrik, Portugalak ere ez. Zer ari da ba Frantzia?

 

Gure politikariek eskualden arteko energiaren dependantzia azpimarratzen dute halako erabakia ez aintzat hartzeko. Zenbakiak nahas-mahas erabiliz itotzen gaituzte eta lokarrarazten, nuklearra ezin dela Frantzian utzi  frogatzeko.

 

Greepeacek politika kargudunen erranak analisatu ditu artikulu interesgarri honetan.

 

Alemaniak, Suizak eta Dinamarkak hartu erabakiak ez dira utopikoak, frantses agintariek sinetsarazi nahi daukuten gisan. Borontate eta nahikari politika azkar bat erakusten digute, gure agintariek gaur egun ez dutena! ez dira "grenelle de l'environnement" errespetatzeko gai izan ere!

 

Stéphane Hesselen "Indignez-vous" (hasarretu zaitezte!) liburuxkaren ondotik, haserretuen mugimendu pazifikoa hedatuz doa, orearen altxagarri.

Ni ere biribilketa dantza honetan sartuko naiz, mundu ero honen zentzugabekeriak salatzeko eta aldarazteko!

 

Huna azkenik Greenpeace-ren bideoa, erabiltzen ditugun energietaz:

 

 

 

2011(e)ko maiatza 21, larunbata

Maddi Zubeldia eta Arin korua

Hara zer zen handiz iragarria Donibane Lohizuneko karrikan emanak zeuden afitxetan.

 

Eta maiatzaren 20ean, Maddik lehen aldizkoz kantatu du eliza ospetsu honetan, nunbre handian bildurik zagon publikoaren aitzinean:

maddi zubeldia 2011

Errepertorio berria eskaini zigun, Urriska deitu kantuarekin hasiz, Aldude aldeko mendiak inspiratu dizkion hitzak irlandes aire batean emanez, musikari adixkideak lagun: (ezkerretik eskuinera) Arkaitz Miner, Txomin Arizaga, Xano Urchegui eta Mixel Biscay.

Ahots bikaina, interpretazio sarkorra, musikari fin-finak, ageri zen taldea lan ta lan ari dela publikoari ahalik eta eskaintza hoberena oparitzeko.


Arrats horretako menua ez zen makala! Lehen plata ona bezain bikaina honen ondotik, plata mordoxka eskainia izan zaigu, Arin gizon koru famatua:

arin mai 2011

Arrakasta gaitza bildu du, beti bezala, Donibane Lohizunen erroak barna dituenaren koruak. Tokiko football taldearen historiari hestu lotua, eta Andoni Zubeldiak maisuki gidatzen duena!


Deserta, bi taldek bildurik eman digute, Xabier Leteren kantu batekin:

arin maddi zubeldia 2011

Eskerrak kantari guzier eman digutenaren gozamenarentzat,

bihotzari fereka egiteari konparatzen dutana!

 

Enetako zerbait berezi dauka eliza honek. Haurtzaroan eta gazte denboran, elizkizunak bertan segitu ditut ama eta ahizparekin, lehen alkietan jarririk. Izan elizkizunetako edo kantu ta musika ikusgarrietako, dotorea da, hasteko akustika mailan.

 

Kantuz hasi eta kantuz segitu dugu Majestic ostatuan, denak elgarrekin. Eta sorpresa bat ukan dugu Arkaitz Miner-en bitartez gure artean zagon Johanna amerikano kantaria kantuz hasi zaigularik:

johanna kantuz majestic 201

Amazing, super!!!!!

 

Ah badira momentu batzu!

 

Bloga honek eguneroko kronika arruntak biltzen ditu, gai batetik bestera loturarik gabe lerrokatzen ditudanak, (batzuetan nagoelarik zein funtsa duten eta behar ote dutan segitu!).

Baina hautemazue! Batzuetan arrunta deitzen diogun hura ez da hain hala!

Momentu bakoitza osoki gozatzea, bere betean, arno xorta edo plata on bat preziatzen den bezala, hauxe ba bizi sekretu gakoa!

Agur eta on dagizuela!

2011(e)ko maiatza 3, asteartea

Herri Urrats 2011 badator!

Jazkoaren argazkiei behako bat emateko okasionea!

  herri urrats 2010 01

herri urrats 2010 zikiroa

Eskainiak izan ziren kantaldietan Pil-Pil taldean Alexandre Bordagarai (ezker kantuz, geroztik zendua) berriz ikustea hunkigarria izan zait...

Agur eta ohore zuri

herri urrats 2010 pil pil

Herri Urrats, 1984 urtetik hona hori dena da: besta herrikoia, euskal bihotza eta arima kantuz eta dantzan...

herri urrats mutxikoak

Zapata onak eman, aterkia (euri ala iguzki, berdin du!) hartu,

Senpereko lakura hizkuntza sustengatzera, 


Heldu den igande arte!!!