2011(e)ko ekaina 28, asteartea

Donostia 2016ko EuroKultur Hiriburu

Lortu da! hau ba garaipena eta poza!

Hona zer zabaltzen nuen, blog huntan berean, 2009ko maiatzaren 8an: Donostiaren hautagaitza Bruselan aurkezpen bideoarekin.

Bai zinez ERRONKA nagusia gure hizkuntza eta kulturarentzat, eta indar bateratzailea garai berri bake-eraikitzaile honetan!

2011(e)ko ekaina 24, ostirala

Oinatz Bengoetxea-ren paradisua Leitza-ko mendietan

Euskal herrian bizi garenok, ez dugu Pazifikora edo nik dakita zein ugartetara joan beharrik parabisua lortzeko.

Hementxe bertan dago, gure hirietarik 10 minututan, Bengoetxea pilotariaren borda dagon mendigunean bezala! (Osoki bat nator pilotariaren erranekin!)

 

2011(e)ko ekaina 22, asteazkena

Ardiak Santa Grazi-tik Lescun Ansabehere bortura

Lagunekin asteburuaz baliatu gira Aspe ibarraldera joateko mendian ibiltzera.

 

Larunbat arratsaldean, Lourdios aldean, lurrik gabeko barkoxtar artzain bat topatu dugu bere anderearekin artaldea deizten ari:

ardiak lourdios 02

ardiak lourdios 01

Neguan, Gers eskualdean egonik, ondotik Santa Grazi-n kokatzen da. Eta larunbatean, ekainaren 18an, goizean goizik, gauaz abiatuta, 535 ardirekin Aspe ibarraldera joan da. Ardiak, xakurrak eta gizonak pausatzen ari ziren ikusi ditugularik.

Deizteko tenorea zen. 60 pinta bildu dituzte eta berehala 2 panderoetan esnea berotzera emana izan da, 30 gradutan.

ardiak lourdios 03

Gatzagia gehitu ondoan, hiru oren laurden pausatzera utzia da eta berriz berotua, aldi huntan 40 gradutan. Moldeetan tinkaturik, hara zer itxura hartuko zuten gasna freskoek (goizekoak brentsan atxikiak):

ardiak lourdios 04

Artzainak aitortu dauku 15 urte bete zituenetik ez zuela egun bat pausa hartu ahal izan. Lanbide dorpea.


Transhumantzia egun horrentzat, lagun andana bat hurbildua zen, oihal etxeak muntatuak eta karpa muntatua otorduen hartzeko. Haatik denak oheratzeko berantetsiak ziren: ondoko gauan, goizeko 2etan berriz bidea hartzekoa zuten, ardi, xakur ta gizonek, bidez bide, Lescun aldera buruz. Han, beste 200 buruko artaldea beregain harturik, artzainak Ansabehere mendi aldera ardi guziak eramatekoak zituen uda pasatzera.

 

Okasioneaz baliatu gira gasnak erosteko (5 kiloko gasnak, 6 hilabete eta urte artekoa zirenak): ze gauza goxoa (batzuk azkarrak halere... eta usain handikoa...). Artzaina uros utzi dugu, egun neketsuaren amaieran sakelak ongi bete baititu!!!

2011(e)ko ekaina 13, astelehena

Juan Karlos Izagirre, Donostiako auzapeza, bertsotan

Ekainaren 11an, Gipuzkoaren hiriburuko auzapez makila eskuetan hartzean, Bilduko Juan Karlos Izagirrek Wikipedian jarriak dauden bertso hauk kantatu zituen:

 


Barkau atrebentzia ez bagara formal ari,
Bilintx bezala udalean sartu bagera kantari,
eta kantuz gaurtik ekin biharko Donostiari,
Auzoetatik datozen haizeak orrazteari,
ezkerretik begiratzen diogu itsasoari,
aro berri bat dakarren herritar olatuari.
Zorionak Donostiari eta Euskal Herriari,
portu bat jarri diogu guztion esperantzari.