2011(e)ko uztaila 26, asteartea

2011(e)ko uztaila 23, larunbata

Barandiaran museoa: argazki-erreportaia

Jose Miguel Barandiaran, argazki honetan eskuin agertzen den etxe xurian sortua zen:

barandiaran sortetxea

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan kokatua da, XV. mendeko zaharberritutako Larruntza errotan:

barandiaran museoa 1

barandiaran museoa 2

Museoko bisita egin baino lehen, Euskalzaleen Biltzarrak antolatutako ateraldi kultural honetako partehartzaile guziek, Errotatxo, museo ondoan kokaturik dagonaren bisita egin dugu.

Lehen, 10 errota bazeuden Ataunen. Errotatxo gune huntan burdinola, gero errotatxo bat eta zerrategi bat eraikia izan zen. Denboran ere, kakaoa ehotzen zen, txokolategi bat baizegoen. Horiek guziak uraren indarra baliaturik:

larruntza errota 5

larruntza errota 1

larruntza errota 2

larruntza errota 3

larruntza errota 4

Zerrategia, duela 15 bat urte martxan zagon oraino:

zerrategtia 1

Muntadura ikusgarria!

zerrategia 2

 

Museoan sar gaiten orai.

barandiaran museoa 3

Laurden bateko bideoak larri-larria Barandiaran-en bizia eta ibilbide guziz aipagarria eta aberatsa ezagutarazi zigun:

barandiaran museoa 5

Ursula gidariak bi karta aurkeztu zizkigun:

lehena, Barandiaran-en ikerketa aitzin Euskal Herrian ezagutzen ziren aztarnategi arkeologikoena (urdinez), eta bigarrena Barandiaran-ek deskubritu zituen aztarnategiez aberasturik (gorriz):

barandiaran museoa 6

barandiaran museoa 7

Bideo arraroena, 1928an filmatutako dokumental etnografikoa, baserrietako ohiduretaz.

barandiaran museoa 4Apala/Jakintsua... Gidariak kondatu dauku nola Amak, umiltasuna eta apaltasuna semeari erakatsi beharrez, sagarrondo bat, aldaxkak sagarrez betea erakutsi zion erranez: "Zenbat eta beteago, hanbat eta apalago".

 

Azken irudi hau ere gogoan atxiki dut (ate beltz batean, argi jokoz agertzen eta desagertzen zena):

barandiaran museoa 8

Ateratzean aldiz, berriki Euskal kultur erakundeak, Sarako Herriko etxeak eta Barandiaran Fundazioak ekoiztu duten "Sara ikerlan etnografikoa" euskaraz eta frantsesez ez dut bertako dendan aurkitu !


2011(e)ko uztaila 12, asteartea

Andere Natura

Andere Natura

Zu ederrena

 

Haur bat Amaren aitzinean

itsuturik dagon gisan

Nago lilluraturik

Zutaz maitemindurik

 

Zure hizkuntza

Ulert errexa

Harremana pozgarria

Ixilik

Bakarrik

Dasta gozoa

 

Urrun zagonean

Eskasa nabari...

 

... Laster natorkizu

Zure bisitari

 

eskinosoa

2011(e)ko uztaila 9, larunbata

Lur berria emankor

Errana dauzuet jadanik blog honek ez duela handinahirik azaltzeko asmorik. Batzuetan, gertakari aipagarria; bestetan, egunerokotasunatik hartutako gauza xumea eta arrunta hautatzen dut mamitzat. Azken kategoria huntakoa da gaurkoa.

 

Joan den neguan, gure ontasunetan dagon ondoko lurran baratze berri bat egitea erabaki dugu, urteko patata (guk ez diogu lur sagarra erraiten) guhaurk osoki egiteko. (Sortetxean egiten genuen orai arte). Nire anaiak bere traktur ttikiarekin lurra irauli du eta 35 kilo hazitako patata erein dira. Erdi-goixtiarra, Samba eta Mona Lisa.

 

Artatze, jorratze. Huna nun biltzeko garaia etorri zaukun. Eta furtxarekin bakarrik hasi naiz. Funtsean ez da hor mirakuilurik baina lankideek oraindanik badakite ixtorio horren berri, ariketa honek bizkarreko mina eragin baitit! Halere, aste baten buruan, (bizkarra pixkorturik) hasitako lana burutu dugu eta hona emaitzak:

patata 1 lerroa

patata 2

patata 3

patata ageri

patata arhea

Anaia azken lerroa biltzen ari zelarik, etxeko nagusiak traktur berria estreinatu du arhea pasatzeko. Eskuko arhe hori eta patata lerroa idekitzeko goldea aspaldikoak dira. Traktur berriari moldatuz eta egokituz, ikaragarriko laguntza eta atsegina eman digute. Tresna baliosak eta azkarrak, gaur egun bigarren bizi bat dutena, jendeak beren baratzendako berriz deskubritzen ari baitira!

 

Orai, erran bezala, emaitzak. Etxeko nagusiak kontuak egin ditu: 25 kilo hazitako Samba motak 190 kilo eman ditu. 10 kilo Mona Lisak 50 kilo. Orotara 240. Horra 2011ko urteko patata.

 

Lurra berriz prest emanik, gure gizona neguko porroak eta aza landatzera joan da, uros. Eta ni, artikulutxo honen idaztera...