2011(e)ko iraila 4, igandea

Gelditzea hobe

 

Iragana gogoan...

 

Nire ahizpa, gaztetan, solex-ez edo mobiletez zebilela (xuxen zer gidatzen zuen ahantzia dut), gibelera itzuli zen ustez eta errotan arazo bat zeukala... Momentu hortan berean, aitzinean zagon harri koxkor bat jo eta erori zen! Aurpegian zauritua, hortzak hautsiak... klinikan egon zen.

 

A! gelditu balitz atzera so egiteko!

 

Berdin iraganari eta etorkizunari, atzean eta aurrean dagonari behako bat eman nahi baldin badiogu.... Hobe gelditzea...

Hausnarketarako hastia hartzea.

Gogoetatzea, pasatu denaz jabetzeko. Geroari buru egiteko egoera analisatu.

Partikulazki jasaiten ditugun gertakari oroigarriak gogoan ditut, guti edo aski hunkitzen edo minberatzen gaituztenak...

 

Denak dolu (ttiki edo handi) gisakoak.

 

Bizi guzia doluz josia da.

 

Ez naiz iluna. Dolua ez da beltza. Errealitatea baizik.


Bidean frango galtzen da. Ahaide eta lagun asko...

 

Arimaren xendretan barna, beldurrik gabe ibiltzen dena, kostarik kosta, noizbait argira ateratzen da. Azkarturik.

 

 

Den latzena ere, higatuz joan arau, leunduz doa.

 

kurkuilu