2011(e)ko azaroa 21, astelehena

Kalean kantuz Hondarribian

2011ko azaroaren 11n, Hondarribiako udalak 'Kalean Kantuz' antolatzen zuen azken aldiz, bederen urte hauetan egiten zuen gisan.

hondarribian 01

Ohi bezala (urtean behin), 'Ziburu kantuz'eko kideak gomidatuak ziren:

hondarribian kantuz02hondarribian kantuz 03

Aurten haatik udalak deia zabaldu diote herritarrei 'Kalean Kantuz' ekitaldiaren antolaketa beren gain har dezaten. Egia igande hortan Ziburutik (eta Azkainetik) 47 lagun hurbildu girela, horko herritarrak baino gehiago...

 

Agian gizon-emazte suhar batzu agertuko dira, euskal kantuaren amodioz, herri eder horren animatzeko xedearekin, Iparraldeko herri andana batean antolatua den gisan, Azkainen, Ziburun, Baionan, Donibane Lohizunen...

 

Argazkiak: Sabin Altuna

 

2011(e)ko azaroa 6, igandea

Frantsesa, hizkuntz guttitua

rugby

Asteburu huntako Top 14eko rugby partidak segitu dituztenek ohartu dira segur gauza huntaz.

 

Arbitra guziak ingelesak ziren. Eta ingelesez mintzo ziren jokolariei. Alta lehiaketa hori Frantzia mailakoa da. Edo jokolariak ingelesean trebatu nahi dituzte, H-Cup Europa mailako lehiaketara prestatzeko?

Harrigarri iduritzen zait frantses federazioak hori onartzea. Nolaz ez du haien ganik frantsesa menperatzea eskatzen? Alderantziz, segur da arbitra frantses batek ingeles lehiaketan parte hartzen balu eskatuko lezaiokela ingelesez aritzea.

 

Frantsesa, ingelesaren parean hizkuntz guttitu bat.

 

Hori jasanik ez du horretarako Frantziak bere jarrera aldatzen Frantziako hizkuntz guttituei begira. Kalte egiten dion eskema bera aplikatzen du, eleaniztasuna eta tokiko kulturak funtski sustengatu gabe. Ah! Poderearen poderea!

 

Eta guk anartean Frantziaren eta sustut haren administrazioaren mespretxua jasan behar, egunero euskal kultura mailan lekuko garen bezala.  Oraino luzaz beharko dugu borrokatu bai zangopilatua ez izaiteko!