2011(e)ko abendua 21, asteazkena

Mendia amets

vers refuge wallon

Harateko bidean... datorren mendi oporraldia gogoan

 

Eguberri on!

2011 urtea agurtuta

ongi etorri urte berriari!

    Besta on, bake eta zorion!

 

 

2011(e)ko abendua 10, larunbata

Euskal Herria hegazkinez

Iguzki eder batekin abiatu gira gaur goizean Biarritzeko aireportura, edo hobeki erraiteko aeroklubara.

 

Gure seme batek hegazkin piloto pribatu izaiteko lizentzia (PPL) lortu du duela hilabete bat eta bere aita-amak eramatekoak zituen lehen aldiz.

 

Txomin 1

Garazi aldera, gero Zuberora Maule gainetik Biarnoko Salbaterra aldera, eta itzuli gira Baxenabarren gaindi, bukatuz Larrunen itzulia eginez. Hartutako argazkietan hauek hautatu dizkizuet, Kanboko Arnaga domeinua eta Larrun mendia ikaragarriak baitira zerutik ikusita!

Arnaga kanbo 1

Arnaga kanbo 2

eta Larrun (bi hauetan Hendaia eta Hondarribia):

larrun hendaia 1

larrun hendaia 2

Ondoko bi hauetan, Donibane Lohizune ageri, bere badiarekin:

larrun donibane 1

larrun donibane 2

Azken hau, hegoaldetik hartua, urrunean Landesetako oihana eta kostaldea ikusten ditugula:

larrun hegoaldetik

 

 

Momento handia. Konfiantza handiz eta lorietan ginaudela.

 

Semearen helburua orai, orduak egitea trebatzeko eta behar duen ordu kopurua ukaitea ondoko etapa preparatzeko (berdin instruktore edota profesionala bilakatzeko).

 

Niri biziki gustatu zaitana, delako "tour de contrôle"-eko gizonarekin radioan mintzo zelarik : "Ici Fox kilo fox...", eta beraien arteko hiztegi eta mintzaira berezia.

 

Zeruetan nintzen!!!

 

 

2011(e)ko abendua 3, larunbata

Txinako langileak kexu

Shangaï-n, langile hauek manifestatzen ari dira beren kanporaketaren kontra. Jakin dute uzinaren produkzioa exportatua izanen zela, ez dakite nora. Ber denboran salatu dituzte lan baldintza txarrak, egunean 18-19 orduz ari baitira lanean.
Atzo, berriak entzutean telebistan, jakin dut agintariek eta nagusiek ziotela Txinan langileen hilabete saria goregi zela eta  produkzioa Vietnamera exportatzen zutela (munduan, zapalduago den langileria baita, eta beraz eskualde hortan).
Harrigarri!
Bagenakien Txinako ekonomiaren konpetizioa prezio tinkietan oinarritzen zela, hots langileen hilabete sari ttipietan eta hauen baliatze sisteman.
Bagenakien ere langile populu erraldoi hori iratzarriko zenean iraultza sortuko zela munduko ekonomian. Suaren lehen pindarrak abiatuak dira.
Krisia jasaiten dugun egoera honetan, perspektibarik gabe bizi gira gaurkotasuna ahal bezala kudeatuz.
Alta, burua altxatu behar genuke, aurreikusi nola eta zertan oinarritu gure etorkizun ekonomikoa.
Euskal Herriak badu bere baitan potenziala handia, besteak beste kalitatezko ekoizpenean eta goimailako artisautzan.
Horretarako, ausarta eta sortzaile izan behar!