2012(e)ko otsaila 12, igandea

Antzararen garbialdia

Hotzaldietan, abereak bazkatzeari eusten diogu: bihi mota ezberdinak eta gantza banatzea... aldiz ez da ahantzi behar garrantzitsua dela ura emaitea. Usaian han ta hemen naturan aurkitzen dutena, berdin putzu ttikietan, negu bete-betean den-dena hormatua da...

 

Eta denak egarri! Ez bakarrik egarri! batzuk garbitasuna egitea edatea bezain beharrezkoa dute, antzarek bezala.

Antzara hazkuntza egiten duenak badaki tirrin edo tupin bat urez betea eskaini behar zaiela, hartan murgiltzea maite baitute. Bestalde harrak emea estaltzen du urean.

Antzara bat garbitasunaldian kontzienteki ari ikustekoa izaiten da!

(Argazkiak: Maite Deliart. Flickr)

antzara 6

 

 

 

2012(e)ko otsaila 7, asteartea

Elurpean San Martin Harrian

Goizeko 9etan Azkainetik abiatuta, 13etan allegatu gira Braca aterbera, San Martin Harria estazioa baino 3 kilometro beheraxago...

DSCF3068

 Bai bide luzea, jadanik Oloronetik elurrarekin trabatua... Igotzean, autoa lerratzen zen birakoetan... susto batzu ukan ondoan lasaitu gira aparka lekua ikustean. Ez baikira usatua elur aroari! alta lekuko jendea uros zen hoinbeste elur ikustearekin! sasoina salbatua dute.

DSCF3035

husky xakurrak

Ez zen haatik jende anitz xakur hauekin karroz ibiltzeko... aroagatik preseski...

-11°... baina ze loria raketekin ibiltzea... bazterrak miresten,

    birikiak aire freskoz betetzeko!

DSCF3038

DSCF3043

DSCF3062

DSCF3063

tzanpa tzanpa elurrean

DSCF3040DSCF3050

 

Osoki indarberriturik, aste bat oporretan iragan ondotik,

 raketa berriak berriz erabiltzeko prest !