2012(e)ko martxoa 10, larunbata

Bertsulariak Xoko-Ona ostatuan

Bertsularien Lagunak elkarteak 2011 ondarrean Taldekako Xanpiona antolatzen hasi da. Izenburuak erakusten ez duen bezala, ez da batere lehia asmorik bertsulariek berek antolatzen dituzten saioetan. Orotara 8 talde (Azkaine, Baiona, Biltxoko, Hendaia, Itsasu, Nafarroa, Xiberoa eta Xiberoauritz), 29 bertsulari eta 8 gai emaile desberdin.

 

2012ko Otsailan, Azkaingo Xoko-Ona ostatuan 3 xiberutar etorriak ziren: Joanes Etxeberria, Ramuntxo Christy eta Erik Etxart, Azkaingo Fermin Mihura, bai eta Xumai, Maindi, Ortzi hiruak Murua familiako 3 anai-arrebekin aritzeko.

bertso saioa azkaine 1 

Aipamen berezia merezi dute 2 gai emaile berriek: Iban Jaubert eta Kentin Lavigne, biak azkaindarrak. Hauek bigarren aldikotz ari ziren gaijartzaile eta gai emaile lanetan. Aprendizgo horretan umore anitz erabiliz ari izan dira denen plazerrarendako baina kargua serioski hartuz.

bertsu saioa azkaine 2

Bertsularitza osagarri onean da Iparraldean. 2011ko urtarrilan 9 bertsu eskola 59 ikasleekin baziren. Urte bereko urrian, kopuru hori emendatu da, 15 bertsu eskola (24 talde) 140 ikasleetara pasatuz. Bertsularien lagunak elkarteak 2 erakasle eta beste bat denbora erdiz enplegatzen ditu. 2012 urtean, asmoa du 3garren erakasle bat hartzea Iparralde barnealdean dagon galdeari ihardokitzeko.

 

2012an, bi urtetarik antolatzen den XILABA Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko xapelketa hirugarren aldikotz ospatua izanen da. Jendearen harrera eta honen tirria bertsularitzarentzat geroz ta handiagoa da, baina langileak eta bolondresak behar dira (eta beharko dira) maila guzietan. Adi egon eta prest saioen segitzeko, edo berdin antolaketan laguntzeko!

Argazkiak: Maite Deliart