2013(e)ko abendua 8, igandea

Egiazki bizi

Bai Bai! Bizi da Begiurdin, nahiz blog hau guti, bakan, edo batere ez duenez hazten...
Garai batean, blog bat atxikitzea modan zen, gustuko gertakari edo iritzi pertsonalen zabaltzeko esparru libroa.
Baina denbora behar da honen atxikitzeko! 
Geroztik sare sozialak indartuz joan dira, bereziki Twitter.
Eta jadanik egun osoa lanagatik ordenagailuarekin! Denbora libreetan bada beste zereginik, berriz mundu birtual batean sartzea baino, denbora galdu gabe artikuluak hemen idatziz.


Hara! Begiurdin bizi da, egiazki bizi, bere egiazko munduan:

2013(e)ko ekaina 2, igandea

Astalarra (dipsacus fulonum)

Naturan errexki atxematen den astalarra, latinez dipsacus sylvestris deitzen da. Bere xixtak orratzen parekoak dira.
Haatik beste bat bada eta huntaz ari izan nahi dut hemen: dipsacus fulonum latinez (cardère à foulon).


Maiz nahasiak dira biak, izan wikipedia edo botanista iturrietan. Bigarren hau oso berezia da, bere ziztak harraparien mokoen idurikoak ditu. Oihalgintzan erabilia izan da luzaz. Oihalak orraztatzen ziren eta arraskatzen, goxoago izan ditezen.
1980 hamarkadatik kasik desagertua da, ez baita gehiago landatua. Bakar batzuk ari dira astalar hunen salbatu nahian, haziak salduz, La Hulotte eta Biau Germe  hazi biologiko saltzailea bezala.


Hazi paketa bat erosia dut eta iguzkiaren beha egoteko partez nago ez ote ditudan pota ttikietan barnean ereinen...
 
Anartean ari naiz beti gogoetatzen eta naturaren altxorretaz geroz eta gehiago ohartzen.
Egia da gure baratzeak uniformatizatuak direla, etxe inguruko soroak garbi-garbiak atxikiak, belar txarrik gabe. Pixkanaka belar arruntak, "les simples" deitzen diren landare asko zangopilatzen ditugu eta berdin errotik ateratzen. Ahantzia dugu zertan erabiliak ziren denboran eta osagarriarendako gain-gainetik baliosak zirela, bat aipatu gabe asuna bezala (edo ausiña Azkainen erraten diogun gisan).
Bizi bat ez dut aski izanen naturaren mirariak ezagutzeko...