2014(e)ko otsaila 20, osteguna

Indila kantarixa, ene bihotz kolpea

Telebista piztua nuen, aldi berean menaioa egiten nuela. Eta kolpez gelditu naiz: kantari gazte baten ezagutza egin dut. Indila, kantari-autore-konpositorea. Kultura anitzetako ispilu, boz harrigarria, bere sustraien lekuko. Emazte hunek nortasun berezia dauka, garai huntako people eta star-system faltsuetatik at dagona. Loria hutsa! ezin naiz egon zuei bideo hau eskaini gabe: