2014(e)ko ekaina 7, larunbata

Sua itzali zenean

Negu minean supazter xokoan,
Garrak berotu zigun gorputza.
Bihotza su ta bero odola,
Elgar maitatu ginen orduan.
 
Urte sasoiak bezala,
Epel, bero, hotz ikara,
Sendimendu aldakorra,
Bizian lagun joan gira.
 
Sasitako harremana,
Gabiltzan kuku-gordeka,
Hainbat urtez han-hemenka,
Higatuz joan zaukun soka,
 
Negutik jalgitzean,
Udaberri heltzean,
Sua itzaltzean,
 
Maitasuna erraustu zen.


Arg. Maite Deliart

2014(e)ko ekaina 4, asteazkena

Amets Arzallus eta Sustrai Colina: Txatori koplak

aitor renteria

 

Gure pulitzer makarra

Gorri ta bakan bizarra

Zigarreta bat errez txirula

Jotzen zekien bakarra.

 

Errebeldea, hippya,

Pannecauko Brad Pitt ia,

Zurekin ez da sekulan izan

Ttiki Baiona ttikia.

 

Garagarrezko ahotsa,

Bildu ezin zen lokotxa,

Lurrerainoko zangoak eta

Ahorainoko bihotza.

 

Errioxar Baigorriko

Bakio nahiz Getariko

Topa dakigun eta kantuan

Bizi gaitezen betiko.

 

Amets Arzallus

Sustrai Colina

Berria, 2014-06-01