2014(e)ko uztaila 31, osteguna

Roger Idiart — Euskal kultur erakundea

Roger Idiart-en biografia, obra @ekeorg -en http://t.co/ywRFYUB3cA

2014(e)ko uztaila 25, ostirala

Aitor Servier Baionako 2014ko besteen irekieran

Aitor Servier

17 urteko Azkaindarrak bertsu hauek bota zituen Herriko Etxeko balkoitik:

Ene bertsua nahiz-ta ezingo duen ulertu erdiak
elkar-ulertze gehiago behar luke biharko herriak
presoak eta iheslariak
ekar bitza deserriak
besta herrikoien doinuarekin
dantzatu zuen gerriak
euskaraz mintza eta uxatu
matxista urde, zerriak
betiko besta hauetan egin
ditzagun amets berriak.

Biharamunean horixe zion bertsulari gazteak bere twitter kontuan:
"Zenbait kontu atzokoaz: oximorona egitear, umiltasun ariketa narzisikoan. Barkatu kantaera kaskarragatik. Dardara eta eztarriko bolak tarteko, berezko kantari txarrak ezin zuen hobera egin. Lotsagarria jendeak Marseillesa kantatzea. Beharrik presoen alde eta indenpendentzia eskatuz oihuka aritu ginela. Zorionak arrantzale bizardunei ! Gurea ikurrina !"

Baionako bestetan ohidura bilakatu den bertsulari baten agerpenaz bi hitz: Euskal kultur erakundearen iniziatiba da hau, hastapenetik Daniel Landartek bultzatua, xedea zelarik Baionako hiriari bertsulari bat proposatzea besteen irekitzeko ekitaldian euskarak leku bat izan dezan, funtsean beste herri batzuetan egiten den bezala tokiko besteen kari (Sara adibide ederrena dugu). Lehenik Landartek gomita luzatu zien mugaz haindiko bertsulari famatu batzuei (Amuriza, Egaña, ea.). Gero EKEk nahi izan zituen Iparraldeko bertsulari gazteak lehenetsi, bertsularitza bizirik dagoela belaunaldi berrietan erakusteko.

Azken hamarkadari behako bat eman eta, oroit gira nor igo zen Baionako herriko etxeko balkoira eta bere adina guti gorabehera orduan:

  • 2013: Xumai Murua (1985) - 28 urte
  • 2012: Maddi Sarasua (1995) - 17 urte
  • 2011: Odei Barroso (1988) - 23 urte
  • 2010: Ximun Cazaubon (?)
  • 2009: Ekhi Erremundegi(?)
  • 2008: ?
  • 2007: Patxi Iriart (1988) - 19 urte
  • 2006: Eneritz Zabaleta (1984)- 22 urte

 

Besta erraldoi horien giroa EROKERIA da, populu masaren eragin itsua, zeren egarri ote? Ihauteri eta maskaradetan bezala, gizarte kodeak hausteko prest; Iruñeako karriketan bezala, korrika zezenen aitzinean; gehiegikerien parada basa askorentzat ere.

Bai zinez ulergarri da Servier-en biharamuneko sentimendu gazi-gozoak, baina, berarendako esperientzia bat gehiago izateaz aparte, garrantzitsuena ez da hor.

Garrantzitsuena berak erraten digu Berria egunkariaren bidez, goiz hartan berean: "Nire ustez badira gai batzuk Baionako bestetan oso present izaten ez direnak; euskara da horietako bat eta gure herriaren aldarrikapena beste bat, eta uste dut bi horien ildotik joango dela bertsoa, azkenean hor dagoen jendeak ere horrelako gauzak entzun behar baititu".

Eta uztailaren 24an beti Berrian: "... Nik uste aukera polita dela, eta bertsoaren zera hori mantendu behar dela. Sinbolikoa izan arren, euskarak leku bat du hasierako ekitaldian... balkoi horretan bertsolaria euskararen ordezkaria da, eta bertso hori da askok Baionako bestetan euskararekin izango duten ia harreman bakarra..." .

Besta kontsumitzaile jende andanak, bertako kulturekin, euskal (gaskoia ez ahantz ere) kulturarekin topo egin du irekiera ekitaldian berean: bertsularia balkoi leku ohoretsutik kantatzen, bizardunak teilatuan ikurriña hedatzen zutela.

Toki guzietan Herri bat garela aldarrika dezagun Bernat Etxepare-n Kontrapas gogoratuz!

 

        Euskara,

        jalgi hadi kanpora!

 

Garaziko herria

benedika dadila,

euskarari eman dio

behar duien tornuia.

 

        Euskara,

        jalgi hadi plazara!

 

Bertze jendek uste zuten

ezin eskriba zaiteien;

orai dute forogatu

enganatu zirela.

 

        Euskara,

        jalgi hadi mundura!

 

Lengoajetan ohi hintzan

estimatze gutitan;

orai aldiz hik behar duk

ohorea orotan.

 

        Euskara,

        habil mundu guzira!

 

Bertzeak oro izan dira

bere goien gradora;

orai hura iganen da

bertze ororen gainera.

 

        Euskara!

 

Baskoak orok preziatzen,

euskara ez jakin arren,

orok ikasiren dute

orai zer den euskara.

 

        Euskara!

 

Oraidano egon bahiz

inprimitu bagerik,

hi engoitik ebiliren

mundu guzietarik.

 

        Euskara!

 

Ezein ere lengoajerik

ez franzesa ez berzerik

orai ez da erideiten

euskararen parerik.

 

        Euskara,

        jalgi hadi dantzara!

 

KONTRAPAS

        Bernat Etxepare , 1545


«Kaleratzean, harridura, mina eta haserrea sentitu ditut»

Peio Ospital Lapurdi irratitik kanpo: «kaleratzean, harridura, mina eta haserrea sentitu ditut» http://t.co/HzEYEldjkf

2014(e)ko uztaila 24, osteguna

Peio Ospital Lapurdi irrati girixtinotik kanporatu du apezpikuak

Peio Ospital Lapurdi irrati girixtinotik kanporatu du Baionako apezpikuak http://t.co/Ecdr9Wy8le

2014(e)ko uztaila 23, asteazkena

«Sinbolikoa izan arren, euskarak leku bat du hasierako ekitaldian»

#Bertsularitza @aitorservier «Sinbolikoa izan arren, euskarak leku bat du hasierako ekitaldian» http://t.co/5uoOilqkTV via @berria

Aitor Servier:

#Bertsularitza @AitorServier :"Jende asko egongo da Baionako balkoipean, bertsoa kantatzea ardura handia da" http://t.co/194ofemoUi

2014(e)ko uztaila 18, ostirala

Nahitara deskonektatu

Egun guziz, goizetik arrats arte, osoki pozoinatuak gira: irratia piztu, telebista, ordenagailua, tableta, mugikorra, (idazteko ere ez dut hatsik hartzen...).

 

zirtzil

Zirtzil gatutxoa ere hasia da nirekin batean konektatzen! ze ohitura txarra 

Kontzientza harturik eta osagarriak manaturikIKT Informazio eta Komunikazio teknologietako profesionalek hasiak dira horri ihardoki beharrean deskonektatzen nahitara. Hortaz berriki artikulu interesgarri bat zabaldua izan da -interneten-, ikerketa baten berri eman daukuna: Les déconnectés volontaires.

O! ez dute denbora luzez deskonektatzen, badaezpada ere...

Uda pausa garaia izanki, parada aproposa daiteke esklabo kate horietaz parte askatzeko, batzuetaz bederen (ordenagailu, telefono), mendira joanez aste batez adibidez.

Orratzak lañopetik

2014(e)ko uztaila 15, asteartea

Koldo Zabala dantzaria eta koreografoaren...

2014(e)ko uztaila 10, osteguna

BERRIAk hainbat idazle ezagunen narrazioak...

Mondragon Unibertsitatea-EKTren 5. edizioaren...

Sarrionandiaren itzulera argitu nahian |...

2014(e)ko uztaila 9, asteazkena

2014(e)ko uztaila 8, asteartea

Bankako "Olhaberri" meatzaritzaren interpretazio...

2014(e)ko uztaila 5, larunbata