2014(e)ko abuztua 28, osteguna

Begiraleak dantzan Louis XIV plazan

Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldearen ikusgarria Louis XIV kiosko ospetsuan 2014ko abuztuaren 24an.

Begiraleak dantzan Louis XIV plazan
Begiraleak dantzan Louis XIV plazan
Musikariak eskuin dagon Catherine Dupouy-ren zuzendaritzapean.

Musikariak eskuin dagon Catherine Dupouy-ren zuzendaritzapean.

Begiraleak. Donibane Lohizune, 2014/08/24. Arg. Maite Deliart

Begiraleak. Donibane Lohizune, 2014/08/24. Arg. Maite Deliart

2014(e)ko abuztua 23, larunbata

Xumai Murua: Fermin Mihura zena gogoan

Fermin Mihura azkaindar bertsularia zendu da 2013ko irailaren 30ean. Xumai Murua herritar bertsulariak bertsu hauk jarri dizkio 2014ko apirilean, herriko bestetan (abuztuan) herritarrek Martintxorekin kantatu ditugunak KantAzkain saioan.

Airea: Esperantzarik gabeko amodioa - Xabier Leteren moduan - bestenaz Mutil koxkor bat itsu aurreko

-1-

Lagun artean berotzen denak eman dezake bertsoa:

lerro mutur bat, kopla ttiki bat, ahal duenak osoa,

haginak zorrotz, ausikitzeko prest izaten da otsoa,

lumarik galdu gabe ihesi joanen zaio usoa;

denborek gure eskuetan utzi denborapasa goxoa.

-2-

Jolas zahar hau sortu zenetik iragana da denbora:

supazterretik plazara eta, handik supazter xokora,

zaharragoei entzunikoak gazteagoen ahora,

ez dute zertan denek aritu, maite dutenentzako da;

egun jolas hau maite zuen bat ekarri nahi dut gogora.

-3-

Noiz heldu garen ta noiz goazen ezin bada erabaki,

ahanzten ez den hura ez digu nehoiz nehork eramaki.

Herriak behar zuen garaian zuena eskeiniz beti,

urrats ttipika ibili zenak xuxenki eta xumeki,

Artzain izarrak gauaz bezala, bide bat digu ideki.

-4-

Inguruotan gure solasa hatsa galtzear zelarik,

aire xaharrak ezpain artean, hitz berri batzuk erranik,

Euskal Herriak bertsolari bat beti izan du Azkaindik,

Fermin Mihura ihaz zendu da, azken arnasa emanik;

Azkain bertsotan ari zareno biziraunen du oraindik!

-5-

Xoko Onako aldean edo Ikastolako bestetan,

plazako bertso saiotan edo bertsolari txapelketan,

kantuz bezala ibiltzen zena idatzizko ariketan:

Azkainen edo herritik kanpo ari zitekeen denetan,

bertsolaria ez baita mutu plazerrez deitzen denetan.

-6-

Plazerra soilik ez baita aski, behar da borondatea;

beharrezkoak biziraun dezan, hartu eta ematea.

Gure eskutan eten ez dadin usadioen katea:

denon artean gauza daitezen eskeini zuen partea,

Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkartea.

-7-

Bertso munduan bezain oneski bertzetan ere zen ari:

ederki jartzen zizkion hitzak artzain xakurren bestari,

zenbait igurtzi emanikoa txirrindularen zelari,

Larrun puntara joan jinean xapela zuen estalgi;

bertsoak eta gehiok zor dio Fermin Mihura zenari.

-8-

Herri maitale nekaezina, fededuna, euskalduna,

gizon zuzena, langile fina, orotan zuhur jarduna;

kaskoa gogor zuen adina, bihotza zuen biguna,

hau nehork nahi ez zuen baina: gaitzak eraman ziguna;

bidean ez du guti egina, har diezaiokeguna.

-9-

Bertsolagunak bertan zituen, azken elizkizunean,

doluan dagon familiari laguntzen zaion unean.

Maite duguna galtzeak sortzen duen gogortasunean,

orok bihotza ideki zuen, bakotxak bere xumean,

eta Herrian argitaratu ziren biharamunean.

-10-

Bertsoak bere ditu malkoak, bereak ditu irriak,

onean emaniko guziak ditu ongi etorriak.

Fermin Mihura gogoan hartuz, hara hor bertso berriak;

bi mila hamalaugarreneko apirilean jarriak,

ez dezan nehoiz ahantz Azkainek, ez eta Euskal Herriak.

Xumai Murua

Fermin Mihura kantuz, Xumai Murua (argazki erdian), Maindi eta Ortzi Murua. Ezker aldean: Ramuntxo Christy, Erik Etxart, Joanes Etxebarria. (Xoko Ona ostatua, 2012. Arg. M. Deliart)

Fermin Mihura kantuz, Xumai Murua (argazki erdian), Maindi eta Ortzi Murua. Ezker aldean: Ramuntxo Christy, Erik Etxart, Joanes Etxebarria. (Xoko Ona ostatua, 2012. Arg. M. Deliart)

2014(e)ko abuztua 22, ostirala

Maddi Zubeldia ze interpretazio hunkigarria...

Maddi Zubeldia ze interpretazio hunkigarria soinu-artze bikain batek gain-balioztatua! Goraintzi hodeiertzen gainetik!

Igurikatzen

2014(e)ko abuztua 17, igandea

Azkaingo Kornelio musika eskolako txaranga herriko bestetan

Aurten 20 urte ospatu dituen musika eskolak adin eder horren dinamikan segitzen du.

Besta komiteak lehen aldiz ofizialki gomitaturik karrikak eta ostatuak airostu dituzte abuztuaren 16an. 8-9 lagunek trikitixa, panderoa, biolina, saxofoia eta klarineta jotzen dute. Paradaz baliatu dira zapi berriak egiteko.

Azkaingo Kornelio musika eskolako txaranga herriko bestetan
Azkaingo Kornelio musika eskolako txaranga herriko bestetan
Trinketeko ostatuan

Trinketeko ostatuan

Azkaingo Kornelio musika eskolako txaranga herriko bestetan
Azkaingo Kornelio musika eskolako txaranga herriko bestetan
Kornelio txaranga Azkaingo plazan. Arg. Maite Deliart

Kornelio txaranga Azkaingo plazan. Arg. Maite Deliart

Gurekin kantuz egon den bidartar gazte alai hunek haste-hastetik preziatu du eta gogotik segitu musika talde herrikoia. Detxeparek euskararentzat zion bezala: "Musika, eskolatik jaldi hadi kanpora, plazara!". Kornelio azkaindar esku-soinujole famatuaren izena dakarren musika eskolak karrikatze ildo hori zabaldu nahiez dabil. Suerte on desiratzen diogu!

2014(e)ko abuztua 16, larunbata

Borce: latsa harria eta lau iturriak

Aspe ibarreko Erdi aroko herrixka hunek badauka oraino beste altxorrik. Irudika dezagun garai hartako bizia, emazteak bokata garbitzen... eta gizonak haier beha!

Borce: latsa harria eta lau iturriak
Borce: latsa harria eta lau iturriak
Borce: latsa harria eta lau iturriak

Ez nuen behin ere holakorik ikusia. Latsa harriari datxikola, ez bat, ez bi, baina lau iturri, ezin hobeki lerrokatuak. Baliagarritasuna edertasunez apaindua!

Latsa harria eta lau iturriak. Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Latsa harria eta lau iturriak. Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

2014(e)ko abuztua 15, ostirala

2014(e)ko abuztua 14, osteguna

Borce: Eliza

Borceko eliza. 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Borceko eliza. 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Oporretan ibiltzen naizelarik maite dut tokiko ondarea bisitatzea, otoiz-etxeak barne. Garaiak jarrera berezia eskaintzen dio arimari. Ez dira beti idekiak, zorigaitzez, ez baitira bisitari guziak intenzione onekoak, eskuin ta ezker egiten diren ebasketak lekuko.

Borceko elizak zabal-zabalik du atea. Gehiago dena joko bat proposatzen dauzu, ea aurkitzen dituzun gorderik diren bi itxura misteriotsu hauek!

Borce: Eliza

XII. mendeko ur benedikatu-ontzia hor dugu eskuin sartzean, gizaldiz gizaldi fededun eskuek leundua eta higatua:

Borce: Eliza
Borce: Eliza

Nahiz ez naizen aditua, ez diot apaindura mailan estilo romanotik aztarna handirik aurkitu eliza huni... Ibili naiz zoko-moko bi itxuren bila. Alferrik. Gelditu naiz, isiltasun osoan, bakarrik nintzen-eta... Ene burua otoitzean ahantzirik ere, aspaldiko partez, xirio bat emanik... Paul Claudelen olerki famatua irakurtu dut ("La Vierge à midi : ... Parce que vous êtes la femme, l'Eden de l'ancienne tendresse oubliée, dont le regard trouve le coeur tout à coup et fait jaillir les larmes accumulées..."), baita ere Mariaren aldare ondoko otoitza... Joatean, mezutxo bat idatzi dut sartzean zabalik zagon liburuan. Borceko elizaz oroituko naiz. Mirakuilutxo.

2014(e)ko abuztua 13, asteazkena

Borce: ogi labe paregabea

Etxe zahar baten kanpoko aldean, lehen estaian, zintzilik: herrian gelditzen den erdi aroko ogi labe bakarra. Ikusmina sortzen duena.

Borce: ogi labe paregabea
Ogi labea. Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Ogi labea. Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Huna Kornelio eskolaren logoa, berri-berria....

Huna Kornelio eskolaren logoa, berri-berria....

Huna Kornelio eskolaren logoa, berri-berria. Azkaingo musika eskola hunen txaranga preziatzen ahaltzen duzue egun hauetan Azkaingo Bestak Fêtes d'Ascain dira-eta.

2014(e)ko abuztua 12, asteartea

Bilhare tontorra

Harri xuri
Haitz gorri
Idor
Zakar
Zerurantz
Hodei harrapaka

Ni zu bezala
Ezin hurbilduzkoa

Itzalean gordea
Izotz elur hura
Ekhiak ezin urtua

Harresi dorrea
Bihotz hetsia
Sar-atera zaindua
Gogor

Barnetik ahots bat:
"Idek atea idek
Utz nazazu utz
Gora mintzatzen
Ozen kantatzen

Giltzari bortitza
Zeren beldur zira?
Barne hotz huntarik
Atera nahi dut nik

Ta iguzkitan etzan
Gorputza bero zezan
Bihotza bakean
Bilhare aurrean.
Lescun, 2014/08/07
Bilhare. Arg. Maite Deliart
Bilhare. Arg. Maite Deliart

2014(e)ko abuztua 11, astelehena

'Cabane du Boué' etxola - Lescun

Delako "Cabane de Boué" Lescuneko zirkoan. Gida guzietan hauxe idatzia da:

"Sortie facile,presque à l'horizontale". Lehen egun baten programa aproposa beraz  aztalak berotzeko.

La Fontaine-n alegian bezala, hemen geldi hor argazki bat hartu, bista gozatu, arrunt mantxo abiatu naiz, erbi edo apo-armatu, zuek hauta, inguruko lore ta aberei so.

Benjoin edo Impératoire (Peucedanum ostruthium)

Benjoin edo Impératoire (Peucedanum ostruthium)

Erlea

Erlea

Urre-belar, iguzki-lore (Helianthemum nummularium)

Urre-belar, iguzki-lore (Helianthemum nummularium)

Kurkuilu

Kurkuilu

 

Ikusi dut ba panel hau:

'Cabane du Boué' etxola - Lescun

 

Baina gero pagadian barna galdu bainaiz ... Behien joarea entzuten nuela-ta, haien xendra segitu dut... beti ta beherago... Ez du kanorerik etxola bat hain behera mendian! Nirekin suertea zinez.. Behien jabea ustegabean topatu dut: "La cabane du Boué, c'est plus haut, par ici...". Patarra goiti noa beraz ... Nun dut xapela? hor nuen alta. Galdu dut! Berriz beheiti... Azkenean doble denbora eman ondoan etxola agertu zait!

Cabane du Boué - Lescun. 2014/08/03.

Cabane du Boué - Lescun. 2014/08/03.

Erbia bezala jautsi naiz, bide onetik aldi huntan! segur ba bide ona hartu banu arrunt ibilaldi errexa kausituko nuela! Errexegia doaike! Biharamunean haatik, bi pentsaketa eginik, erabaki dut zuhurrago ibili beharko nuela ondoko egunetan... ez baita beti topatzen bide onean emateko tokiko laborari edo artzainik...

'Cabane du Boué' etxola - Lescun

2014(e)ko abuztua 10, igandea

Borce herrixka Jakobe bidean

 Borce herria Aspe ibarreko "harri bitxia". Astiarekin bisitatzen dena. Ene oroit-hari huntan, artikulu bat baino gehiago eskainiko diot, argazkiak ttanttaka ixuriz.

 

Urrats bat, oinez. Kosta da. Izaeraren energia guzia eskatzen du.

Naizen lekutik haratago heltzeko zenbat eman behar? Umorez erantzun daiteke ezta? panel huntan adierazi bezala

Beilariaren urratsak Jakobe bidean.

Beilariaren urratsak Jakobe bidean.

Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Borce, 2014/08/08. Arg. Maite Deliart

Xori kantaria

Mendian gora

Lescun zirkoa,

"Soum de" lañotsu

Ni gogoetatsu,

Borda hegian

Irakurtzean.

 

Isiltasuna

Soinuz betea:

 

Xorien kanta

Ta traktorea,

Abelzain hotsa

Behi joarea,

Zakurren zaunka

Eulien nazka,

Han hegazkina

Hor auto tuta.

 

Xoriak beti

Kantuz ibilki,

Bat airatu zait

Triste ote da?

Xorien kanta

Misterioa.

Norbaitek daki

Horien berri?

 

Lainoarekin

Haize hotz ta fin,

Hozturik-eta,

Fite barrura.

Ene galderei

Erantzunik ez...

 

Kantuz hasi naiz.

Lescun. 2014/08/04.

Lescuneko zirkoa. Arg. Maite Deliart

Lescuneko zirkoa. Arg. Maite Deliart

2014(e)ko abuztua 1, ostirala

Gerla Handiak 100 urte - EGILEA

#1914koGerla Gerla Handiak 100 urte: Eskualduna eta Euzkadi agerkarietako testuak digitalizatu ditu @Susa_news -ek http://t.co/dIdpmHXmE4

Tomate-landarea-hazitik

Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik
Tomate-landarea-hazitik

Argazki-2014

Argazki-2014
Argazki-2014
Argazki-2014
Argazki-2014
Argazki-2014
Argazki-2014