2014(e)ko iraila 30, asteartea

Maddalen Arzallus:

#Bertsularitza Maddalen Arzallus #xilaba -n: "Nere familian ez dut uste posible denik bertso mundutik ateratzea http://t.co/OZyZyDyfAa

2014(e)ko iraila 25, osteguna

Xilabaz guzia gune huntan...

Urruska landetxean (2014)

Nafarroan, Aldudeko mugan den Elizondoko Urruska baserria deskubritu ginuen 2010ko urri hondarrean. 2 egun pasa genituen eta loriatu ginen. Hementxe berean idatzi nuen egonaldi hortaz: URRUSKA landetxea; Urruska baserritik Harguibelera ; Elizondo Beartzun auzoko Napoleon bidea

Harrigarri da, zoko hortan izanik, nola idekiak diren munduari! Lehen egunean afaltzean, gure ondoan ginauzkan holandes bikote bat eta bizkaitar bikote bat. Biharamun arratsean, bikote katalandar bat bere umetxoarekin eta bikote espainol bat bere umearekin. Haatik gu ez ginen Maria Jose bezain trebe hizkuntzetan...

Aldi huntan, egun batez baizik ibili gira mendian, Urruska mendiaren itzulia eginez Berderizko lepotik barna Aldudeko ibarra gainbegiratuz.

Urruska landetxean (2014)
Urruska landetxean (2014)
Urruska landetxean (2014)
Urruska landetxean (2014)
Inguru horiek trikuharri eta jentil baratze gune da. Arg. Maite Deliart

Inguru horiek trikuharri eta jentil baratze gune da. Arg. Maite Deliart

Etxeko hiru euskal xerriak libertatean haziak

Etxeko hiru euskal xerriak libertatean haziak

Urruska landetxean (2014)
Den xehetasun ttikiena begien plazerrarendako artoski asmatua.

Den xehetasun ttikiena begien plazerrarendako artoski asmatua.

Izan aitzinetik edo gibeletik iruditan hartua, Urruska beti zoragarri! 2014-09-19. Arg. M. Deliart

Izan aitzinetik edo gibeletik iruditan hartua, Urruska beti zoragarri! 2014-09-19. Arg. M. Deliart

Xilaba xapelketaren 4. edizioa aurkeztua izan da...

Xilaba xapelketaren 4. edizioa aurkeztua izan da...

Xilaba xapelketaren 4. edizioa aurkeztua izan da gaur. http://bertsoa.com/eu/bertsoa-albisteak-ficha.asp?idAlbistea=4699

2014(e)ko iraila 21, igandea

Odei Barroso eta bertsu-eskolako gazteak

Baratzeko Hitzak. 2014-09-20.
Baratzeko Hitzak. 2014-09-20.

Odei Barroso eta Donibaneko bertsu-eskolako gazteak Jardin botanique littoral Paul Jovet baratze botanikoa zeharkatu dute bertsutan 2014ko Ondare egunen karietara, Baratzeko Hitzak sortu ekitaldian. Guneak besteak beste Eki Arizaga azkaindarra ederki inspiratu du. Argazki huntan bere ondoan dauzka Odei eta Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendaria.

2014(e)ko iraila 20, larunbata

Pirineotako behi arrazaren azoka, Elizondon

Kolorez gorria, xurixka, lira itxurazko bere adarrek ematen diote ezaugarri berezia. Zezenak ez ditu haatik adarrak berdin. Behi azkarra, berdin ttiki, ertain edo handia. Deskubritu dugu behi arraza eder hau Elizondon iragaiten zen lehiaketa nazionalean irailaren 20an. 250 bat buru bilduak ziren merkatu plazan.

Pirineotako behi arrazaren azoka, Elizondon
Pirineotako behi arrazaren azoka, Elizondon
Epaile aditu baten begi zorrotza.

Epaile aditu baten begi zorrotza.

Ultzamako behi hau justu gure aitzinean umatu da. Erakustaldia sortu du bere bixkiekin. Arg. Maite Deliart

Ultzamako behi hau justu gure aitzinean umatu da. Erakustaldia sortu du bere bixkiekin. Arg. Maite Deliart

Facebook kontu bat dutenei gomentatzen dauzuet Baztango Haizegoa eta valledebaztan.com eragileen haria begiratzea, azokaren irudi gehiago ikusteko eta biharamunean banatu diren sarien berri ukaiteko.

2014(e)ko iraila 15, astelehena

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren hitzak — Euskal kultur erakundea

#Bertsularitza Odei Barroso & D.Lohizuneko ikasleak bertsutan Baratze botanikoan, urte bateko egonaldiaren fruitua http://t.co/IH2KcC2GaQ

2014(e)ko iraila 6, larunbata

Juan Urteaga: Donibaneko Meza

Gaur, irailak 7, Urteagaren Igandeko Meza emana da Donibane Lohizunen, urtero bezala 1968tik, Euskal Kostako Musika Festibala kari.

2014a, urte berezia, Juan Urteaga Loidiren sortzearen mendeurrena ospatzen baita.

Donibane Lohizuneko organista egona da luzaz. Eliza huntan egina ditut ene kristau urrats guziak. Urteaga ezaguna zen herrian. Bi hitzez aipatzeko nola konposatu zuen meza hau, Larramendy orduko auzapezak, galdegin zion meza bat konposatzea "Hor zaude Jesus" kantika abiapuntutzat harturik. Horra nola sortu den 4 bozetan harmonizatua den Igandeko Meza, Donibaneko Meza deitua, baita ere Korsarioen Meza. Funtsean bi meza dira, bat Igandeko Meza, bestea Alegera Meza. Aldizkatuz emanak urtetik urtera

Interneten informazio xerka nindabila, aurkikuntza hunkigarri hau egin dut, INAren artxiboetan dagon 1981ko Igandeko Meza, FR3 kateak zabaldu zuena. Maite Barnetche zena, Jean-Claude Etcheberry apez zena eta Dominique Irigoin erretor ohia entzutea eta ikustea, ze emozioa!

2014(e)ko iraila 5, ostirala

Jean-Marie Guezala — Euskal kultur erakundea

Jean-Marie Guezala, Anaiki koruko zuzendariaren elkarrizketa bikaina, sakona, gogoetagarria. Ahal bezainbat zabaltzekoa!

http://www.eke.org/eu/kultura/lekukoak_lekuko/jean-marie-guezala

http://www.eke.org/fr/culture-basque/entretiens-dacteurs-culturels/jean-marie-guezala?set_language=fr

2014(e)ko iraila 4, osteguna

Urriaren 18an eta 19an izango da Xalbador Eguna

#Bertsularitza Urriaren 18an eta 19an Urepelen @xalbadorrenea eguna: Etxahun Iruri omendua http://t.co/Oim2eXSb5S

2014(e)ko iraila 1, astelehena

Bertsu bat oparitu nahi? hautatu 6 bertsularien...

Bertsu bat oparitu nahi? hautatu 6 bertsularien artean, igor informazioa, eta hara opari ederra eta arraroa!!

Kaixo guztioi, hona hemen gure lehenengo eskaria :)