2014(e)ko urria 28, asteartea

Xalbador: Mixel Itzaina eta Beñat Sarasolaren ikuspegitik

Blog hau segitzen duzuenok ohartua zineten bertsularitzari buruzko aktualitatea hurbildik segitzen dutala. Egunero, ene lan eginbeharretakoetan sartzen da informazio zaintza egitea, besteak beste bertsularitzaz.
Goiz huntan sare sozialen bidez Eitb zabaldu literatur emankizun baten berri ukan dut. Egia erran, telebista guti edo kasik batere ez dut so egiten. Beraz hara nun interneten Hasier Etxebarriaren Sautrela literatur emanaldiaren ale bat harrapatu dut, bertsularitzari eta bereziki Xalbadorri dedikatua. Mixel Itzainak Xalbadorrez argitaratu duen liburuaz mintzo, bertsularitzari eta sormenari buruzko erreportaia, Beñat Sarasola Odolaren mintzoa liburuaz hitz egiten. Telebistak gutitan eskaintzen dauzkigun perla hau zurekin partekatu nahi dut:

2014(e)ko urria 26, igandea

Onddo guti aurten?!

2014 urtea ez da onddo urte gisa egonen oroimenetan. Udazken huntan hala ere, entzun izan da han eta hemen bazela, nahiz idortea nagusi izan. Sasoin iguzkitsuak onddoak idor eta ttikiak emanikan ere, etxekoek kilo batzuk bildu dituzte beren betiko tokietan egun pasa ibili ondoan. Janaldi on bat eta kontserba batzuren mentura ederra!

3 kilo eta erdi onddo beltz! Arg. Maite Deliart

3 kilo eta erdi onddo beltz! Arg. Maite Deliart

2014(e)ko urria 24, ostirala

Laurence Etchechuri Pasabidean erakusketan

Arcad arte bisualen sustatze elkarteak erakusketa bat antolatu du Hendaiako Mendi Zolan kultur gelan 3 egunez, urriaren 24etik 26ra, pasaia ideiaren inguruan osatua.

Laurence Etchechuri Pasabidean erakusketan

20 artistek (horietan 3 bikote), bakoitzak bere gisan, erakutsi daukute beren sortzaile prozesua, norberak ekai bat edo beste lehenesten duelarik, izan zura, tinta, mosaika edota eguneroko material arruntak...

Jatorri ezberdinekoak, euskaldunak, frantsesak, belgikarrak.

Euskaldunen artean, Delphine eta Marie Tambourindeguyk Euskal Herriko mapa interaktiboa aurkeztu digute:

Delphine eta Marie Tambourindeguyren obra. Hendaia, 2014-10-24. Arg. Maite Deliart

Delphine eta Marie Tambourindeguyren obra. Hendaia, 2014-10-24. Arg. Maite Deliart

Laurence Etchechuri Pasabidean erakusketan

Laurence Etchechuri (Donibane Lohizune, 1967) Azkainen bizi da. Duela 17 urte, bere semea sortu delarik, erabaki du bizimodutzat bezala sortzaile izatea eguneroko bizian. Artista profesionalak gogoeta bat darama sorkuntza prozesuaz eta artista definizioaz. Margolari, eskultore, plastikari, maite du balio gabeko objektuetarik abiatuta obra bat asmatzea, hala nola PVC hodiekin edo kable puxkekin. Kolorea eta alaitasuna nagusitzen da bere obretan:

Laurence Etchechuri Pasabidean erakusketan
Laurence Etchechuri-ren obra. Hendaia, 2014-10-24. Arg. Maite Deliart

Laurence Etchechuri-ren obra. Hendaia, 2014-10-24. Arg. Maite Deliart

Mendi Zolan kultur aretoarentzat erakusketa hau pauso berri bat da. Funtsa, ideia, ederra bai zinez. Domaia haatik 3 egunez baizik, hainbeste artisten obrak hain denbora laburrez erakutsiak izatea. Zaila, artista bakoitzaren lana astirat gozatzea. Mereziko lukete denbora luzeagoz egotea publiko zabalago bat hunkitzeko. Dena dela baduzue oraindik igande arrats arte bisita baten egiteko!

2014(e)ko urria 21, asteartea

1914-1918ko euskal presoen grabaketak Alemaniatik Euskal Herrira — Euskal kultur erakundea

#1914koGerla Alemaniako konzentrazio-guneetako euskal presoen grabaketak Berlinetik Euskal Herrira @eke_eus-ra http://t.co/W5J1lyfpKv

2014(e)ko urria 18, larunbata

laurence-etchechuri.com

Urriak 24-26 bitartean 20 artisten obrak ikusgai Hendaia Mendi Zolan, horietan Laurence Etchechurirenak http://t.co/6QBsSW9x3E

1860ko GRADUALE ROMANUM liburu arraroa (1) - Begiurdin

Ziburuko liburu-artelan elkarteak 2000an XIX. mendeko liburu bat zaharberritu zuen. Conchita Etxezaharretak Donibane Lohizuneko parropiari eman aitzin, erakutsi dauku: http://www.begiurdin.org/2014/10/1860ko-graduale-romanum-liburu-arraroa.html

2014(e)ko urria 17, ostirala

1860ko GRADUALE ROMANUM liburu arraroa (2)

XIX. Mezetako liburu zahar eta arraro hunek 4 orri-markagailu berezi dauka. Arrañatu zelarik 2000an, Angeluko bernardina serora ixilei galdegina izan zitzaien markagailuak brodatzea. Erran behar da serorek apezen jantziak brodatzen dituztela besteak beste.







Angeluko bernardina serora ixilen brodatze lana. Arg. Maite Deliart (Ziburuko liburu-artelan elkartea)

Ez ditu ez maiz holakorik arrañatu Ziburuko Liburu azalgintza elkarteak. "Gradual" zahar hunek merezi zuen dudarik gabe aipamen berezi bat, gehiago dena ezin estimatuzko gainbalioa hartu baitu konpondu ondoan.

1860ko GRADUALE ROMANUM liburu arraroa (1)

2000an, Ziburuko Liburu azalgintza elkarteak (Cercle de reliure d'art), liburu zahar hunen osoki berantolatzeko parada ukan zuen.
Zokoako Piarres Larzabal apezari eskainia zion Urruñako erlaitzan bizi zen buhame batek. Ziburuko artelan elkarte kide den Conchita Etxezaharretak eskuratu zuen arrañatua izan zadin elkartean. Geroztik Conchitak dauka. Nahi izan dio hil baino lehen Donibane Lohizuneko parropiari utzi. Joan den ostegunean, taillerrera ekarri du azken behakoa eman diezaiogun egindako lanari...





Graduale Romanum. Paris, 1860. Arg.. M. Deliart (Ziburuko Arte Liburu elkartea)

Orriak banan-banan arrañatu, liburua osoki urratu eta berriz josi, larruz estali, urreztatu Parisen, jende frangok parte hartu zuen berrantolatze lanetan. Jesus Martin Moro Donibane Lohizuneko organistak eta Angeluko bernardinak serora ixilak ere. Ondoko artikuluan azken hauen lana argazkien bidez erakutsiko dauzuet.

Euskal kulturaren lekukoak — Euskal kultur erakundea

2014(e)ko urria 15, asteazkena

"Folklorea Iparraldean", Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako hitzaldi sorta

#dantza -ri buruz, 6 hitzaldi, 6 hizlari arraroak! http://t.co/J5mGSggeVd

Dantzari buruz, hizlari arraroak!!

Dantzari buruz, hizlari arraroak!!

2014(e)ko urria 14, asteartea

Giro ederra Bertso Eskolen Egunean

2014(e)ko urria 12, igandea

Senpere — xilaba

#xilaba Senpereko puntuazioa: http://t.co/k6AODYACiS

2014(e)ko urria 8, asteazkena

Bertsolaritza: gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak - zuzeu.eus

2014(e)ko urria 6, astelehena

2014(e)ko urria 5, igandea

Silabaz Xilaba, Muskilditik abiatuta !

#Bertsularitza Silabaz #xilaba, Muskildiko saioaren bilduma http://t.co/XL4nrOcdoz

«Ez dugu nahi Xilabari 'Iparraldeko Txapelketa' deitzea»

#Bertsularitza Aitor Sarasua:«Ez dugu nahi #xilaba- ri 'Iparraldeko Txapelketa' deitzea» http://t.co/S7G5dxj7wc

2014(e)ko urria 4, larunbata

Xilaba 2014: 1. kanporaketa - Begiurdin

Xilaba 2014: 1. kanporaketa

Muskildin, urriaren 4an, 6 bertsulari lehiatu dira: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat, Gillen Hiribarren, Mixel Etchecopar eta Sustrai Colina. Emaitzak aurkituko dituzue www.bertsozale.eus/xilaba gunean. Gela bete-betea, publikoa bertsu gose. Bertsulariak trenpu onean, beren urduritasuna gainditzea lortu dute eta entzun izan da bertsu eta errima ederrik. Bakoitzarentzat banuke hitzño eta iritzi bat emateko, denek beren gisara hunkitu bainaute, zinez performantzia baita taula gainean bertsu ariketan aritzea. Chapeau!

Xilaba 2014: 1. kanporaketa
Xilaba 2014: 1. kanporaketa
Xilaba 2014: 1. kanporaketa
Xilaba 2014: 1. kanporaketa
Xilaba 2014: 1. kanporaketa
4. Xilaba. 2014-10-04, Muskildi. Arg. Maite Deliart

4. Xilaba. 2014-10-04, Muskildi. Arg. Maite Deliart

Elizondo: uholdeen zauriak artatzen - Begiurdin

Uztailaren 4an uholdeak izan dira Baxenabarren, Xiberuan baina ere Baztan aldean. Ari dira Bidasoa inguruan kalteak konpontzen. Xantier handia: http://www.begiurdin.org/2014/10/elizondo-uholdeen-zauriak-artatzen.html

2014(e)ko urria 3, ostirala

Elizondo, uholdeen zauriak artatzen ari

2013an, 1903ko ekainaren 3ko uholdeetan auzolanean aritu zirenak omendu zituen Baztan haraneko hiriburuak.

Karrikako plaka hau berme, herritarrek ez dute ahantziko. Arg. Maite Deliart

Karrikako plaka hau berme, herritarrek ez dute ahantziko. Arg. Maite Deliart

Bidasoa ibaia bazterrean bizi direla, ez dute ahanzteko hastirik izan. 2014ko uztaila hastapenean, uholdeek berriz sekulako suntsimena eragin baitute. Ze zortea!

Irailan, lan tresna handiak ibaiaren ohantzean sarturik, ari dira lan ta lan, etxeen fundazioak berreraikitzen, suntsitu orma edo paretak berregiten:

Elizondo, uholdeen zauriak artatzen ari
Elizondo, uholdeen zauriak artatzen ari
Elizondo, uholdeen zauriak artatzen ari

Hiriburuan ageri diren obrak baizik ez dira hauek. Herritarrek diotenaz, bazterretako kalteak konpondu artean, denbora joanen da...

Urriaren 3an, Baztango Udal Gobernuak batzar informatibo bat antolatu du, uholdeek Baztanen eragindako kalteei buruzko azalpenak emateko.

Herritarren energia azpimarratzekoa da behin ta berriz, Baztandarren Biltzarra besta herrikoia ospatu baitzuten 16 egunen buruan!

Arg. Baztandarren Biltzarra.

Arg. Baztandarren Biltzarra.

Sautrela 384 aurrerapena - zuzeu.eus

Retweeted Hasier Etxeberria (@hasier):

Xalbador hizpide Mixel Itzainak: Sautrela 384 aurrerapena http://t.co/EK7ba9OIiU via @zuzeu

Miren Artetxe — Euskal kultur erakundea

Retweeted Eneko Bidegain (@enekobidegain):

Elkarrizketa zinez mamitsua, bertsolaritzaren alde baikor eta ezkorrez @mirenartetx-ri http://t.co/fjjW49VTA1

2014(e)ko urria 1, asteazkena

Aitor Servier:

#Bertsularitza #xilaba @AitorServier @kazetainfo -ren elkarrizketan: gogotsu & baikor http://t.co/NRIXIaLnF4