2014(e)ko abendua 30, asteartea

Jardunaldia urtarrilaren 17an: Jean Michel...

2014(e)ko abendua 25, osteguna

Eguberri 2014

Lehenik meza. Elizkizunak dio bestari oinarria ematen fededunari. Giro berezia sortzen du, familian partekatzen eta gozatzen dena bai bezperan eta Eguberri egunean. Iduritzen zaut urtetik urtera maitasun eta elkartasun harreman hori geroz ta gehiago sakonduz doala. Urteek erakustera ematen daukute bizia momentuko unean berean hurrupatu eta bere betean jastatu behar dela. Gertakariak aurten ere lekuko ditugu oroitarazteko lur huntako ibilbidea ez dela mugagabekoa.

Bizia bera opari bat da beraz. Eta horrez gain ukaiten dena zenbat ez den estimatzen! Haur ttiki bat bezainbat gastatua izan naiz! ze sorpresa ederrak, bat kantua lantzeko (gain-gainetik estimatzen dutana eta baliatuko). Bestea goi mailako musika gozatzeko ene senarrarekin. Pentsa! Euskadiko orkestra sinfonikoa Peter Zimmermann biolonistarekin Kursaal aretoan urtarrilaren 27an!

Liburuxka, CDa eta CDRom bat ongi kantatzen ikasteko!

Liburuxka, CDa eta CDRom bat ongi kantatzen ikasteko!

Peter Zimmermann eta Euskadiko orkestra sinfonikoa

Peter Zimmermann eta Euskadiko orkestra sinfonikoa

Anartean Zirtzil gatua bezala oporretako erritmoan sartu gira...

Eguberri 2014
Zirtzil. 2014ko abenduaren 25a.

Zirtzil. 2014ko abenduaren 25a.

2014(e)ko abendua 6, larunbata

Diska berri bat: Taizé-ko kantuak euskaraturik

Diska berri bat: Taizé-ko kantuak euskaraturik

Taizé, girixtino komunitate eukumenikoa ezaguna da eta mundu guzian hedatua, Roger fraileak sortua 1940an.

Ezaguna bereziki lau haizetarik jin gazteen topagune bilakatu delakotz. Taizéren fama zabala da ere kantatzeko moldearen bitartez. Lelo sinpleak, salmoetarik eta Ebanjeliotik hartuak, sarkorrak, errepikatzen direnak. Errepikatze horrek otoiz urrats batean nahitez sarrarazten gaituena.

Zenbat hizkuntzatan ez dira zabalduak! 

 

Eta euskaraz?

Graxi Solorzano azkaindarrak bere ametsa gauzatu du: Taizéko kantuak euskaratu eta argitaratu. Pantxika Solorzano eta Jean-Marc Xano Halsouet kantari. "Zaudezte iratzarririk" titulupean:

Taizé-ko kantuak euskaraturik. Arg. Stéphane Salerno

Taizé-ko kantuak euskaraturik. Arg. Stéphane Salerno

Taizé-ko kantuak euskaraz argitaratuak Graxi Solorzanori esker.

Taizé-ko kantuak euskaraz argitaratuak Graxi Solorzanori esker.

Graxiren eskuzabala ezagutzen dugu. Proiektu berezi bati lotu nahi izan du diska hunen mozkina, CCFD-Terre solidaire gosetearen kontra eta garapenaren alde lanean ari den komitearen proiektueri hain zuzen.

2014ko martxoan, Mustapha Euskal Herrira etorri zen parte emaitera nola CCFDri esker Mbour portuko inguruetan ekintzak muntatuak ziren senegaldar etorkin gazteak ez imigratzeko eta beren herrian bizitzeko, formakuntza tailer eta proiektu berezieri esker.

Diska hau eskuratzean (ez du prezio finkorik), guk, zuk, nik ere gosetea eta miseria gibelarazteko parada badu(t)g(z)u borontatezko emaitza eginez. CDaren mozkinak elkarte hortara joanen dira osoki.

Ez da diska hau sinesdunei zuzendua (bakarrik). Xedea ahal bezainbat zabaltzea da, karitatea eta bihotz zabala bezala, balore hauek unibertsalak baitira.

Graxik eskertzen ditu proiektu huntan parte hartu dutenak:

- Pantxika Solorzano eta Xano Halsouet kantariak

- Belokeko Ignace Etchehandy eta Marcel Etchehandy, beren laguntzagatik,

- Frantxua Garat Larrungo Izpiritu saindua parropiako (Senpere-Azkaine-Sara) erretorra, proiektuan sinetsirik.

Proiektu hunen inguruan sortutako elkartasun sarean katebegi izaitea galdegina izan zaitan bezala, zu ere hala izaitea deitua zira. Ausarta zaitez! Eguberri hurbiltzen ari da. Eskuratu diska hau,entzun, eta CCFDrentzat emaitzak bildu. Nahi izanez gero, badakizue nun naizen (igor mezutxo bat)!

Ez ahal da salmo kantatuaren magia

Hitz guttiz adieraztezina erraitia

Hurbiltzea bihotzean den iturrira

Ez ahal da goresmen kanta olerkia

Gure arima gosearentzat ogia

Eta esperantzaren bidean argia