2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

Eguberri 2014

Lehenik meza. Elizkizunak dio bestari oinarria ematen fededunari. Giro berezia sortzen du, familian partekatzen eta gozatzen dena bai bezperan eta Eguberri egunean. Iduritzen zaut urtetik urtera maitasun eta elkartasun harreman hori geroz ta gehiago sakonduz doala. Urteek erakustera ematen daukute bizia momentuko unean berean hurrupatu eta bere betean jastatu behar dela. Gertakariak aurten ere lekuko ditugu oroitarazteko lur huntako ibilbidea ez dela mugagabekoa.

Bizia bera opari bat da beraz. Eta horrez gain ukaiten dena zenbat ez den estimatzen! Haur ttiki bat bezainbat gastatua izan naiz! ze sorpresa ederrak, bat kantua lantzeko (gain-gainetik estimatzen dutana eta baliatuko). Bestea goi mailako musika gozatzeko ene senarrarekin. Pentsa! Euskadiko orkestra sinfonikoa Peter Zimmermann biolonistarekin Kursaal aretoan urtarrilaren 27an!

Liburuxka, CDa eta CDRom bat ongi kantatzen ikasteko!

Liburuxka, CDa eta CDRom bat ongi kantatzen ikasteko!

Peter Zimmermann eta Euskadiko orkestra sinfonikoa

Peter Zimmermann eta Euskadiko orkestra sinfonikoa

Anartean Zirtzil gatua bezala oporretako erritmoan sartu gira...

Eguberri 2014
Zirtzil. 2014ko abenduaren 25a.

Zirtzil. 2014ko abenduaren 25a.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina