2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

1914ko gerlan hil azkaindarren oroitarria (2)

Azkaingo gerlarien oroitarria. AKA 64, panomario.com

Azkaingo gerlarien oroitarria. AKA 64, panomario.com

Maxime Real del Sarte 1928an. BnF, Paris.
Maxime Real del Sarte 1928an. BnF, Paris.

Gerla Handian hil edo desagertu direnen Azkaingo oroitarria, Maxime Real Del Sarten obra da, 1924an estreinatua.

Nor zen Maxime Real Del Sarte (1888-1954)?

Parisen sortua artista familia batean, Arte-Ederretako eskolan sartu zen 1908an. Lehen Mundu gerlan, bere anaia Verdun-en hil zen. Bera kolpatua izan zen 1916an, Eparges-etan: besomotz gelditu zen, ukondoraino ezkerreko besoa galduta. Ondorioz laguntzaileez inguratzen zen zizela erabiltzeko.

Eskultore ezaguna bilakatu zen.

Frantzia guzian, hainbat hiri eta herritan ikus genezazke haren obrak, eta horien artean berrogeitamar bat hilen oroitarri (Compiègne, Parise, Montpellier, Champagne eskualdeko Navarin etxaldeko hezurtegi oroitarria, etab.).

Euskal Herrian egin dituen zonbeitzuk aipa ditzagun:

- Guduan hil oroitarriak, Azkainen, Getarian, Donibane Lohizunen,

- Donibane Lohizuneko eliza nagusiko gurutze bidea,

- Baionako Joana Arkekoaren itxura (debozione handia bazuen saindu hunentzat),

- etab.

Monarkista, "les Camelots du Roi" deitu mugimendua sortu zuen 1908an. 1939-1945ko gerla garaian, Vichyko errejimenak Francisque Ordenaren medaila eman zion, hots Pétain marexalaren estimu marka.

Gerla ondoan, osagarri txarra izanagatik Donibane Lohizune ondoan zuen etxera erretiratu zen. Hor hil zen 1954ko otsailaren 15ean, 65 urtetan.

Gure ingurumenean dauzkagun eskultura, oroitarri edo mota guzitako obren historiaz jabetzea merezi du beti, ibilbide berezia daukaten pertsonaien ezagutza egiten da...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina