2015(e)ko otsailaren 12(a), osteguna

Etxe alde: otsail ostegun bat

Egunero lelo bera daramat gogoan: "Eskerrak naizen baserrigunean sortu eta suertatu naizela!" Ezin nintaike laket egon hirigunean, zinez ezin! Ez badut natura ondoan, ezin banaiz inguru horretan murgildu eta berriztatu, ihartzen naiz. Estresa eta oreka eskasak harrapatzen naute.

Adinarekin ere, beste bizi kalitate bat nahi dugu gozatu. Astean lan egun bat gutiago egitea erabaki nuen 2014ean. Osteguna. Zer loria! hatsa hartzea, beste aktibitate batzuk ukaitea! ez du horrek preziorik.

Otsaila, nire hilabetea. 3koa bainaiz. Dakizuen bezala, bloga hau segitzen dutenek behintzat, pipalore garaian sortua. Urtez urte, argazkiak hartzen ditut ikusteko hauen eboluzioa. Aurten, negu on bat bizi dugula marka: berankorrak dira aitzineko urteeri konparatuz.

Etxeko pipaloreak. 2015

Etxeko pipaloreak. 2015

Lumadunak hasiak dira berriz arroltze egiten. Denek sendi dute egunak luzatzen ari direla. Argiarekin batean, biziaren indarra: gure oilo ttikiak alde guzietan ditugu, izan arroltze egiten ala xitan geldituak. Goiz huntan, xuriak egur metan egin du berea!

Etxe alde: otsail ostegun bat
Etxe alde: otsail ostegun bat

Lorioan, alde batean 2 arroltze, bestean oilo bat xitan 13 arroltzerekin:

Etxe alde: otsail ostegun bat
Etxe alde: otsail ostegun bat
Beste hau ere 13 arroltzerekin!

Beste hau ere 13 arroltzerekin!

Eta etxe sartzean dagon landare loretsuan potolo hau lorez lore ibilki!

Eta etxe sartzean dagon landare loretsuan potolo hau lorez lore ibilki!

Goresmen hitzak baizik darabilzkit gogoan! Oraiko mendean gehiegi intelektualizatzen den unean, pinpirinak bezain arinak dauden gogo eta desioei zendako ez leku gehiago egin? natura eredutzat hartuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina