2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Zerutiar adixkidea

Baratzean ari bainintzan
Papogorri hurbildu zitzautan
Hari ohartu bainitzaion
Elkar hizketan hasi zerautan 

Ai zer ziztu zoragarria
Bai zu kantari paregabea
Nork derautzu erakatsia
Ta nor xoratzeko ikasia?

Lumaduna arin airetan
Hodeien artetik zerutiar
Lili urdina baratzean
Ederra izanik ere lurtiar

Lurtiarra zerutiarrari so
Baita zerukoa lurtiarrari
Biak adixkidetu seko
Geroztik beti batean kantari

 

                                                                                                   Azkaine, 2015ko apirilaren 24a.

Zerutiar adixkidea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina