2015(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Ziburun 'Elkarteak & sorkuntzak' erakusketa (2015): Liburu azalgintza elkartea (1)

Ziburuko herriko etxeak Aste Saindua hautatu du herriko 4 elkarteen sorkuntzak publiko zabalari erakusteko: 'Patch y Coud' patchwork egilea, portzelana lantzen duen elkarte bat, 'Terre d'ombres' bai eta Liburu azalgintza elkarteak. Bordagain dorrean apirilaren 2tik 6ra, ostegun saindutik Bazko astelehen arte. Prentsa txostenak elkarte bakoitzaren aurkezpentxo bat egiten dizue:

Estreinaldia (2015-04-01)

Goazen lehenik elkartearen ezagutza egitera, frantsesez 'Cercle de reliure d'art' deitua.

Mahaia eta Jean Roland elkarteburua


G. Sirol, Annie Dalesme diruzaina, Jacques Sirol idazkaria

Gure elkartean, maila ezberdinak badira: batzuk aspalditik ari direnak eta esperientzia handikoak, beste batzuk berriki sartuak eta beren neurrian urratsez urrats bermatzen direnak. Betiere, denak artoski, bakoitzak bere sorkuntza partea emanez eta garatu nahian.
Izan goi-mailako ala apalagoko apainketa, biak sendimenduz balio berekoa dira, norberak landu obra bakarra.
Aipamen berezi bat Sirol jaun-andreentzat. Liburu apainketaren pasionea duela hogei urte sortu zitzaioten. Elkartean egin lanari segipen bat ematen die etxean duten atelieran.
Ondoko obra Jacques Sirolek bere buruari eman desafioaren emaitza da: lan miresgarria!

'La tristesse d'Elsie', Jacques Sirol jaunak apaindu liburu arraroa

Ez da bere andrea Geneviève senarraren itzalean egotekoa den emaztea! Huna 'Les dames galantes' obra. Gibelaldean, "la vénus de Willendorf"-en itxura. Liburuaren ilustratzeko apaindura berak asmatua du:

'Les dames galantes', Geneviève Sirolen apaindura.

Askok pentsa lezakete: "Zinez ikaragarriko maila eta artelan zaila guretako". Bai segur, erakutsi dizuedanaren heina altua da.
Nihaur biziki urrun nago hortaz, gehienik denbora libre eskasez. Alabaina elkarteko gehienak erretretan dira.
Baina, egiten duguna ez baldin bada hein hortara heldu ere, arte artisautza hau lantzea merezi du. Gogoratzen digu mendeetan barna ardurenean ofizio hau monastegietan egiten zela, denbora eta pazientza anitz hartuz.
Liburua, jakitatearen zabaltzeko tresna bat da. Hunen apaintzea, balorizatze urrats bat, sorkuntza eta garapen pertsonal iturri.
Ondoko aldi batez, elkarteko beste obra batzuk aurkeztuko dizkizuet.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina