2015(e)ko maiatza 30, larunbata

Emile Larre zena gogoan

Emile Larre zena gogoan

Igande goiz huntan hartu dut berria: Emile Larre pausatu da atzo Kanbon 89 urtetan. Baginakien gaizki zagola azken denbora hauetan.

Maisu handi bat itzali zauku. Apeza, euskararen eta euskal kulturaren alde anitz bermatu dena. Militante sutsua. "Herria" aldizkariaren zuzendaria, idazlea, euskaltzaina, bertsularitzaren sustatzailea, ...

Ikus Emile Larre-n biografia :

- Euskal kultur erakundearen atarian

- Bidegileak sailan, Eneko Bidegain-en aurkezturik (PDF)

Euskal kultur erakundeak, nahi zuen daraman ahozko memoria bilketan Emile Larre filmatu, baina zorigaitzez jadanik eri handia zen. Zorionez, haren lekukotasuna bildua izan da 2010ean, Ahotsak.eus Euskal Herriko hizketa eta ahozko ondare bilketa sailan Xan Aireri esker.

Militante suharra izan denari agur eta ohore, Jean-Pierre Mendiboure (edo Mendiburu) bertsulariak idatzi bertsu hauen bitartez:

Apez euskaldun bertsuzalea ta gainera Euskalzaina

Baigorriar seme Emil Larre da euskal idazle bikaina

Bertsularien argitzaile ta epaile ere izana

Esker oneko agur batekin natorkizu zure gana

Ederra bezain balios baita egina daukuzun lana

2015(e)ko maiatza 29, ostirala

"Pays d'art et d'histoire" labela martxan...

2015(e)ko maiatza 16, larunbata

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)

Iñaki Dieguez

Iñaki Dieguez

Jesus Aured

Jesus Aured

Gerard Luc & Enrike Zelaia

Gerard Luc & Enrike Zelaia

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)
Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)
Gerard Luc

Gerard Luc

Enrike Zelaia

Enrike Zelaia

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)
Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)
Pantxoa Carrere bi maisuekin

Pantxoa Carrere bi maisuekin

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (2)
Iñaki Dieguez, Gerard Luc, Salvador Madariaga, Enrike Zelaia, Jesus Aured

Iñaki Dieguez, Gerard Luc, Salvador Madariaga, Enrike Zelaia, Jesus Aured

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (1)

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (1)
Xabina (Azkaine)

Xabina (Azkaine)

Eneko (Donibane Lohizune)

Eneko (Donibane Lohizune)

Akordeoi eguna: argazki xorta - kontzertua (1)
Angele (Azkaine)

Akordeoi eguna: talde argazkia

Akordeoi eguna: talde argazkia
Akordeoi eguna: talde argazkia
Etorkizunako kimu edo pusa berriak!

Etorkizunako kimu edo pusa berriak!

Akordeoi eguna: argazki xorta - Azkaingo Plazan

Jean-Louis Bergara (ezker)

Jean-Louis Bergara (ezker)

116 musikarien artean, Xano Urchegui, karrikaldiko eskusoinu ttikienarekin

116 musikarien artean, Xano Urchegui, karrikaldiko eskusoinu ttikienarekin

Enrike Zelaia & Jose Maria Lopez "Dumboa"

Enrike Zelaia & Jose Maria Lopez "Dumboa"

Akordeoi eguna: argazki xorta - Karrikaldia

Akordeoi eguna: argazki xorta - Karrikaldia
Akordeoi eguna: argazki xorta - Karrikaldia
Iñaki Dieguez danborrean, bere atzean Salvador Madariaga

Iñaki Dieguez danborrean, bere atzean Salvador Madariaga

Akordeoi eguna: argazki xorta - Karrikaldia
Akordeoi eguna: argazki xorta - Karrikaldia
Jose Maria Lopez "Dumboa" & Jean-Louis Bergara

Jose Maria Lopez "Dumboa" & Jean-Louis Bergara

Xano Urchegui, Gerard Luc

Xano Urchegui, Gerard Luc

Akordeoi eguna: ezin ahantzizkoa!

Ekitaldi nagusia maiatzaren 16an, larunbatez, iragan da. Eguraldia lagun, ehun bat musikari karrikaz karrika ibili dira Azkainen. Plazan borobilean emanik, Iñaki Dieguezen danborraren erritmoan ari izan dira, Pierre Loti plazako aterbera hurbildu aitzin kontzertu-omenaldiarendako.

Lehenik, bakarka ala taldeka, musika eskoletako ikasleak, besteak beste Elizondo, Lesaka, Doneztebe, Azkaine, Irun,Lasarte, Loatzo musiak eskola, Donosti, Iruña, Eugi eta oraino ez dakit nungoak zirenak.

Ondotik, maisuak: Iñaki Dieguez, Gérard Luc, Jesus Aured eta azkenik Enrike Zelaia. Bakoitza bere estiloan, zoragarriak! Momentu hunkigarriak bizi izan ditugu: Pantxoa Carrere publikoan zagona, taula gainera kantatzeko hurbildu delarik Zelaia eta Gerard Luc-ek akonpanaturik; bukatzean publikoa zutik "Agur Jaunak" horko maisuekin kantatzen.

Enrike Zelaia lehen aldiz heldu zen Azkainera. Erran dauku 317 herritan ibilia zela kontzertu ematen. Egiazkiz xoratu gaitu, hau Maestroa, ikuslier bati entzun diotan bezala! Musika eskoletako ikasleak ahoa zabalik egon dira hari beha, harrituak. Gauaren lehen orduetan Saltoka taldeak segitu du animazioa euskal dantzekin.

Kornelio Musika eskola eskertzekoa da antolakuntza mailan dena ederki eramateagatik, eta diotzuet ez dela lan ttikia! Azpimarratzekoa ere Azkaingo Herriko Etxea eta Euskal kultur erakundea partaideak.

Ekitaldi oso herrikoia eta airosa, belaunaldi guziak elkartu dituenak!

Argazki xorta ondoko artikuluetan: karrikaldia, animazioa plazan, kontzertua, ...

Akordeoi eguna: ezin ahantzizkoa!

2015(e)ko maiatza 15, ostirala

Akordeoi eguna: Gérard Luc

Akordeoi eguna: Gérard Luc

Azkaingo Kornelio Musika eskolak Akordeoi eguna (edo hobeki erran asteburua) antolatu du maiatzaren 15 eta 16an. Iñaki Dieguez eskusoinu jole famatuak ematen ditu kurtsoak herriko eskola hortan. Hunen initiatiba jarraikiz, musika eskolak bi maisu nahi izan ditu omendu: Gérard Luc eta Enrike Zelaia.

Maiatzaren 15ean, ostiralez, Gérard Luc-en aldi izan da, mintzaldi musikal bat eskaini baitauku Bil Tokin. Ekitaldi arrakastatsua, jarlekuak gehitu baitira publikoa errezebitzeko. Jose Maria Lopez "Dumboa" irundarraren akordeoi arraroen kolekzioa, bai eta Michel Dhers urruñarraren argazkiak lilluratu gaituzte.

Jose Maria Lopez "Dumboa" 1835ko akordeoi bat aurkezten.

Jose Maria Lopez "Dumboa" 1835ko akordeoi bat aurkezten.

Akordeoi eguna: Gérard Luc
Gérard Luc akordeoilariaren mintzaldi musikala. 2015-05-15, Azkaine.

Gérard Luc akordeoilariaren mintzaldi musikala. 2015-05-15, Azkaine.

Akordeoi eguna: Gérard Luc
Gérard Luc. Arg. M. Deliart

Gérard Luc. Arg. M. Deliart

Eskusoinu joleak mintzaldi airos bat eskaini dauku, artetik joz. Hasi da bere ibilbidearen berri ematen, ondotik gure eskualdean izan diren erakasle eta ikasle famatuen izenak eman dituelarik. Bukatu du belaunaldiz belaunaldi ezagutu diren akordeoi joile eta talde ospetsuen izenak lerrokatuz. Bere musikari lagun asko hurbilduak ziren Bil Tokira. Oroitarazia izan da garai bateko dantzaldien talde eta musikari animatzaileak, akordeoiak eta dantzaldiek arrakasta zuten uneetan hain zuzen.

Baina erran behar da gaur ere akordeoia gozatzen ahal dugula. Gérard Luc-ek formatu dituen gazteen izenak eman ditu, horietan bat aipatzekotan Patxi Amulet (Begiz Begi), - barkatu zerrenda osoa ez baitut gogoan atxiki - luzea zen. 

Kornelio Musika eskolak prestatu jan-edari goxoekin luzatu dute partehartzaileek, giro ezin hobean, Gérard Luc-ek 6 urtetan ukan bere lehen akordeoiarekin (1958koa) akonpañaturik.