2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

Akordeoi eguna: ezin ahantzizkoa!

Ekitaldi nagusia maiatzaren 16an, larunbatez, iragan da. Eguraldia lagun, ehun bat musikari karrikaz karrika ibili dira Azkainen. Plazan borobilean emanik, Iñaki Dieguezen danborraren erritmoan ari izan dira, Pierre Loti plazako aterbera hurbildu aitzin kontzertu-omenaldiarendako.

Lehenik, bakarka ala taldeka, musika eskoletako ikasleak, besteak beste Elizondo, Lesaka, Doneztebe, Azkaine, Irun,Lasarte, Loatzo musiak eskola, Donosti, Iruña, Eugi eta oraino ez dakit nungoak zirenak.

Ondotik, maisuak: Iñaki Dieguez, Gérard Luc, Jesus Aured eta azkenik Enrike Zelaia. Bakoitza bere estiloan, zoragarriak! Momentu hunkigarriak bizi izan ditugu: Pantxoa Carrere publikoan zagona, taula gainera kantatzeko hurbildu delarik Zelaia eta Gerard Luc-ek akonpanaturik; bukatzean publikoa zutik "Agur Jaunak" horko maisuekin kantatzen.

Enrike Zelaia lehen aldiz heldu zen Azkainera. Erran dauku 317 herritan ibilia zela kontzertu ematen. Egiazkiz xoratu gaitu, hau Maestroa, ikuslier bati entzun diotan bezala! Musika eskoletako ikasleak ahoa zabalik egon dira hari beha, harrituak. Gauaren lehen orduetan Saltoka taldeak segitu du animazioa euskal dantzekin.

Kornelio Musika eskola eskertzekoa da antolakuntza mailan dena ederki eramateagatik, eta diotzuet ez dela lan ttikia! Azpimarratzekoa ere Azkaingo Herriko Etxea eta Euskal kultur erakundea partaideak.

Ekitaldi oso herrikoia eta airosa, belaunaldi guziak elkartu dituenak!

Argazki xorta ondoko artikuluetan: karrikaldia, animazioa plazan, kontzertua, ...

Akordeoi eguna: ezin ahantzizkoa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina