2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

Akordeoi eguna: Gérard Luc

Akordeoi eguna: Gérard Luc

Azkaingo Kornelio Musika eskolak Akordeoi eguna (edo hobeki erran asteburua) antolatu du maiatzaren 15 eta 16an. Iñaki Dieguez eskusoinu jole famatuak ematen ditu kurtsoak herriko eskola hortan. Hunen initiatiba jarraikiz, musika eskolak bi maisu nahi izan ditu omendu: Gérard Luc eta Enrike Zelaia.

Maiatzaren 15ean, ostiralez, Gérard Luc-en aldi izan da, mintzaldi musikal bat eskaini baitauku Bil Tokin. Ekitaldi arrakastatsua, jarlekuak gehitu baitira publikoa errezebitzeko. Jose Maria Lopez "Dumboa" irundarraren akordeoi arraroen kolekzioa, bai eta Michel Dhers urruñarraren argazkiak lilluratu gaituzte.

Jose Maria Lopez "Dumboa" 1835ko akordeoi bat aurkezten.

Jose Maria Lopez "Dumboa" 1835ko akordeoi bat aurkezten.

Akordeoi eguna: Gérard Luc
Gérard Luc akordeoilariaren mintzaldi musikala. 2015-05-15, Azkaine.

Gérard Luc akordeoilariaren mintzaldi musikala. 2015-05-15, Azkaine.

Akordeoi eguna: Gérard Luc
Gérard Luc. Arg. M. Deliart

Gérard Luc. Arg. M. Deliart

Eskusoinu joleak mintzaldi airos bat eskaini dauku, artetik joz. Hasi da bere ibilbidearen berri ematen, ondotik gure eskualdean izan diren erakasle eta ikasle famatuen izenak eman dituelarik. Bukatu du belaunaldiz belaunaldi ezagutu diren akordeoi joile eta talde ospetsuen izenak lerrokatuz. Bere musikari lagun asko hurbilduak ziren Bil Tokira. Oroitarazia izan da garai bateko dantzaldien talde eta musikari animatzaileak, akordeoiak eta dantzaldiek arrakasta zuten uneetan hain zuzen.

Baina erran behar da gaur ere akordeoia gozatzen ahal dugula. Gérard Luc-ek formatu dituen gazteen izenak eman ditu, horietan bat aipatzekotan Patxi Amulet (Begiz Begi), - barkatu zerrenda osoa ez baitut gogoan atxiki - luzea zen. 

Kornelio Musika eskolak prestatu jan-edari goxoekin luzatu dute partehartzaileek, giro ezin hobean, Gérard Luc-ek 6 urtetan ukan bere lehen akordeoiarekin (1958koa) akonpañaturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina