2015(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

Herri Urratseko paella

Herri Urratseko paella famatua da. Aurten ere 600 pertsonek preziatu dute.

Ezkerretik eskuinera: Mikel, Jean-Luk, Jean-Marc, Pierre

Ezkerretik eskuinera: Mikel, Jean-Luk, Jean-Marc, Pierre

Errezeta:

Goizeko 8:30tan, 1,80 m diametroko zartaina suan emana da.

Osagaiak:

- 50 kilo oilasko;

- 50 kilo lukainka;

- 40 kilo muskuilu eta izkira;

- 40 kilo lomo;

- 120 pinta ur;

- kilo bat gatza;

- 60 kilo erriza.

- ... eta Jean-Marc-ek prestatzen duen saltsa berezia!

4 ordu behar dira. Jadanik eguerdi eterditan ttanko adin batetakoak hor dira jateko prest!... eta hegoaldekoak 3ak irian...

 

Noiz hasia?

Duela 7 urte Antton Amilibia eta Mikel Berasaluze hasi ziren. Bi urteren buruan, ekipa aldatu zen. Mikeli Jean-Luk, Jean-Marc eta Jean-Louis azkaindarrak juntatu ziren. Duela hiru urte Jean-Louis-k utzi eta, Pierrek lekukoa hartu zuen. Sarako ikastolako burasoek zerbitzari lanetan ari dira.

Senpereko aintzira xokoan, ikastolen alde egiten den Herri Urrats bestako lekukotasun xume bat.

1 iruzkin:

  1. Haupa, biba zu Maite egiten duzun lanarentzat. Milesker Begi Urdin.

    ErantzunEzabatu