2015(e)ko abendua 27, igandea

2015(e)ko abendua 22, asteartea

RT @argia: Euskarazko lehen grabazioak atzerrian...

2015(e)ko abendua 11, ostirala

Xitoak abenduan

Jangelatik ohartua ginen wyandotte oilo beltx bat xitan gelditua zela géranium usaintsuaren azpian. Utzi ala ez, sasoin huntan? Naturak berea egin dezala uztea erabakirik, tarteka behako bat ematen genion.

Atzo 7-8 xito sortu dira, xuxen ezin jakin - haatik denak -, amak ongi babesten baititu. Lorioaren sartzea alanbre batekin hetsi eta, gaur bazkatu ditut etxe barnetik. Hara eguna alaitu nauen konpainia arraroak!

Xitoak abenduan
Abenduko xitoak. Arg. Maite Deliart

Abenduko xitoak. Arg. Maite Deliart