2016(e)ko urtarrila 17, igandea

Laia gure xakurkumea

Laia. 2016-01-17an hartu argazkia. M. Deliart
Etxeko nausia, lanean ari zela Akamarren baserri baten ondoan, hango arratoin xakurkumeei beha gelditu zen xoraturik.
Bihotzkada horren ondorioz etxeratu zauku atzo, urtarrilak 16, pentsioner berri bat, 2015ko azaroaren 25an sortua. Laia deitu dugu, lurra biratzeko erabiltzen zen euskal tresna zaharra gogoan, kondutan hartuz ere 2015 urtean xakur izenak L batekin hasten zirela.



Lagun ttipittuna, ez dena anitz handituko bere ama ikusita. Oilotegiko zokomoko guziak zainduko dituen langile ernea.
Anartean etxeari usatzen ari zauku, horko besteek honi egokitu behar duten gisan, etxeko gatua bezala! 

2016(e)ko urtarrila 2, larunbata