2016(e)ko martxoaren 27(a), igandea

Gure inguruko lore arruntei ohore

Negutik jalgitzean, bazter guziak ernatu dira. Zuhaitzak hostatzean eta loratzearekin batean, bazka berdatzen eta handitzen ari da ziztu bizian. Iguzkiak hodeiak zilatzea kausitzen duen pundutik, herriko baratzezainek seinalea ematen dutela, auzoetako "tondeusak" berehala martxan emanak dira. Etxe ingurua garbi atxiki beharrez, ez dakit zein estereotipo segitu nahian. Ez enea hasteko.

Zeren gure kanpainetako etxe inguruko soroak zernahi lore arruntez apainduak dira. Erle, liztor, pinpirin eta beste insektuek gustora dabiltza batetik bestera, deneri bisitaño bat zor diotela. Haitzondoko pipa-loreak ere inguruko soroan emendatu dira ene loriarako.

Gure inguruko lore arruntei ohore
Gure inguruko lore arruntei ohore
Gure inguruko lore arruntei ohore
Gure inguruko lore arruntei ohore

San Josep loreak, bioletak, Bazko loreak (pâquerettes) denetan, kardaberak edo sorgin belarrak (pissenlits) aipatu gabe, oro soro apaingarri. Zendako ba moztu behar nituzke?

Naturan ere hierarkia bat! Ttikiak, sinpleak, arruntak, balio gutikoak kontsideratuak, han eta hemen, landa, oihan eta mendietan aurkitzen direnak, begiak idekitzen dakienarentzat bederen!

Eta usaina! har azue San Josep lorea, zein usaintsua den lore saltegietan diren arrosa moderno usaingabeei konparatuz.

Badakit bai batzuk pentsatuko duzuela ene tertuliak ez duela deusik balio, gauza arruntak baizik aipatu ezkero. Bizkitartean, zure egunaz bi gogoeta egiten badizkiozu, ohartuko zira ez dela gauza handirik pasatu momentu arrunta batzu baizik. Gerta daiteke momentu hauek gozatze iturri dituzula eta azken fin uros senditzen zirela.

Bazko arratsalde huntan, etxekoekin partekatu bazkari goxoaren ondotik, etxe inguruko itzuliñoa bururatu dut, bihotza uros, zeruari eta sagarrondo goixtiar bati so geldituz:

 

Gure inguruko lore arruntei ohore
Gure inguruko lore arruntei ohore

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina