2016(e)ko ekaina 23, osteguna

Montrealeko baratze botanikotik

Ainara izeneko (ez dut nik asmatua) xori mezulari ederra, gure erraingaia, Montrealen gaindi dago egun hauetan bere ahizparen ikustera joana.
Tokiko baratze botanikoa bisitatzean, lore eta zuhaitz ederrak ikusterakoan, eni pentsatu du. Preziatu dutan harrera xume bezain hunkigarria!


Montrealeko baratze botanikoko loreak. Arg. Ainara S.

2016(e)ko ekaina 8, asteazkena

Hastapenak erlezaintzan

Primadera huntan hasi gira, ez nuke erranen suertak emanik bainan suerta lagundurik.
Etxeko nausiak bere lanarekin Ipar Euskal Herrian eskuin-ezker ibiltzen baita, negu huntan aurkitu zuen eskuz eginikako kofoin zahar abandonatu bat, erdi hautsia. Etxera ekarri eta, egur aterbean pausatu zuen. Ustekabean, erlezaina den gure auzoarekin elkarlanean ari zela, hunek ohartarazi zion erleak kofoin hortara biltzen ari zirela. Erlezaintzan abiatzea bultzatu zuen.
Erran behar da Azkainen erlezain profesional bikain bat badugula, Mikela Untzain, pozik agertu dena jakitearekin beste amatur bat lotuko dela herrian erle hazkuntzari.
Manex Lanatua erlezain famatuaren lekukotasuna ikusteko parada ukanik, dokumentazioa biltzen hasirik, jakinduriaz hasi gira doi bat jabetzen.
Arrunt motibaturik eta uros esperientzia berri hortan lehen urratsak emateaz, maiatzean jaun-andreak joan gira Zaldibiara Gipuzkoako erlezain elkartera. Bazkidetu ondoan, behar den materiala erosi dugu bi erletxe handi eta ttiki batekin. Kofoin zaharretik erletxe ttikira pasarazi ditugu Euskal Herriko erle beltzak:















Atzo, etxondoko gure soroan koinata belarretan ari zen, belarrak mailetan ematen.
Hara nun ez duen ikusten erle mulko bat!


Erle mulkoa



Sorpresa ederra aurkitzen duenarentzat, gehiago dena erlezaintzan hasi berria baizik ez delarik!
Bildu du mulkoa kofoin batean:



Ze urte oparoa Pialenbordan. Jadanik laborari etxe bilakatua da, baratze eta oilategiko abereekin. Aurten, xakur ttiki bat eta orain erleak!!! Nausiak ez du erretreta baizik igurikatzen deneri buru egiteko gisan, oraiko ustez urte bat eterdi oraino...



2016(e)ko ekaina 4, larunbata

RT @eke_eus: Jendea saldo handian bildu da Baionan...

2016(e)ko ekaina 2, osteguna

Urepele Xendarineko Karine Etxeberri irabazle...