2016(e)ko uztaila 15, ostirala

Aldudeko gasnategiaren sustenguz

2015eko udan, Aldudeko gasnategiak diru biltze kanpaina handi bat egin zuen Bulb in Town plataforman bere proiektua garatzeko.
2014an, Euskal Herriko Esne Kooperatiba sortu zen esne salmentaren krisiari aurre egiteko, lekuan berean esnetegi bat eta gasnategia eraikitzeko asmoz.

103 ekoizle -ardi eta behi hazleak- biltzen ditu:



Urte bat beranduago kapitala bermatu eta garatzeko xedearekin diru biltzea zabaldu dutelarik, jendeak berehala erantzun du markak hautsiz (407 700€, 200 000€ espero zituzten). Ekimenak erakusten du badagola geroz ta engaiamendu gehiago tokiko eta elkartasunezko garapen ekonomikoa sustatzeko. Ikusten ditugu gazteak tokiko laborantxa bizirik atxiki beharrez ari direnak. Herrian inbertitzeak bere zentzu guzia badauka gaur egun ere.

Horiek hola nik ere enea eskaini nuen eta huna nun gaur gasnategiko ongileen kooperatiboko kide karta eta opari parte bat ukan dutan etxera:  4 kiloko ardi gasna Ossau-Iraty Aldarri markakoa ene izenarekin! Artzain makila geroago eskuratzekoa dut, oraindanik %10 beherakada eskainia zaut hil arte ("à vie")! Ez dea eder ta pollit? Bizi luze bat (eni ere beherakada ahal bezain luzaz baliatzeko) desiratzen diogu bihotz bihotzez Aldudeko gasnategiari!




2016(e)ko uztaila 10, igandea

Errege petentak

Haitzpean, zut dauden akanten artean, errege petentek laranja kolore biziaz argitzen dute iguzki gabeko xokoa. 
Crocosmia loreak euskaraz duen izena beti gogoan atxiki dut, irudikatzen duena hain da poetikoa. 
Baratzeko harri bitxia nahiz arrunta izan, aspaldikoa, errexki heldu dena, han ta hemen, margolari baten gisan, liranja kolorea ferdearekin, urdinarekin ezarria:



Arg. Maite Deliart

2016(e)ko uztaila 3, igandea

Zerbitzariren "Azkaine gure sorterria"




"Azkaine gure sorterria". Jean Elissalde "Zerbitzari". Elkar, 1985.

Jean Elissalde "Zerbitzari" (1883-1961) apez euskalzale famatua, Gerezietan hil zen. Azkaindarra zen sortzez. "Azkaine gure sorterria" (Elkar, 1985) liburua argitaratu zuen Euskaltzaleen Biltzarrak Elkar argitalpenarekin Zerbitzarik bere sorterriaz idatzi lerroak bilduz.
Azkaine ene bizitoki bilakatua da 1981 urteaz geroztik. Ez banaiz sortzez azkaindarra Zerbitzari bezala, jakin zazue azkaindartua naizela ezin hobeki ta ederki!

Ziburuko Liburu azalgintza elkartea: "El arraunlari o las regatas"

Gure eskulan eder tailereko kide batek eskaini nau espainol poema liburu bat Adolfo de Larrañagarena, Ramiro Arrue artista famatuaren ilustrazionez osatua. 1960 urtekoa. Horiek hola, bere (nere) adinaren errespetuz, artoski apaindu dut osoki urratu gabe. Huna emaitza:






"El arraunlari o las regatas, poema épico en siete cantos con ilustraciones en colores de Ramiro Arrue". Adolfo de Larrañaga. 1960.